Gaiak

ezkontza: oturuntza [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-056b B14 ezkontza - ogibideak:dendaria Aprendiz zelarik Donapaulen izeba baten etxean bizi zen. Gero amarekin lanean hasi zen Bunuzen. Jendeak pagatzen zuen. Ospakizunetarako arropak josten zituzten, baina baita ere egunero eta lanerako erabiltzeko arropak. Haurrentzako arropak gutti josi du. Bera ez zen etxeetara joaten jostera, jendea joaten zen bere etxera. Ezkonberriekin ordea desberdina zen eta etxeetara joaten zen. Herri batetik bestera joaten zen ezkonberria, eta jendeak opariak egiten zizkion:oiloak,.... Andere esposa zen lekura idi pare bat eta orga pare bat eramaten ziren. Orgetan ganbera eramaten zen mutila zegoen lekura. Akordeoiaz lagunduta joaten ziren. Bazkari bat egiten zen. Dendariak ganbara prestatzen zuen, garbitzen. Presenka egiten zen, gero egun bat pausa eta hurrengo egunean ezteia elizan. Etxeko sala edo sabaia dekoratzen zen. Presenka egunean bazkaria egiten zen eta ezkongaien lagunek opilak eramaten zituzten katalanbroxa, mazapanak,....