Gaiak

ohiturak [12 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-065 A01 abestia: Urgoiena urbarrena "Ur goiena ur barrena" ohitura lehengo modura egitea lortu du berriz ere Satrustegik Urdianen. Herri barruko istiluak zirela eta pixka bat galduta edo itxuraldatuta egon zen. Urtezahar gauean urte berriko lehenengo ura hartuta apaizarenera joaten ziren pastela eske abesti bat ahoan. Lehenengo ailegatzen zirenek lortuko zuten bakarrik.
I-038 B15 Erramu egunean bedeinkatutako sagar makilez eginiko gurutzeak Gurutzen Santuaren egunean jartzen ziren etxeko ateetan, soroetan sagurik ez izateko.
SH-003 A18 abestia: Urgoiena Bere garairako galdua zegoen "Ur goiena"-ren ohitura. Ez ziren joaten etxez-etxe ura eskaintzen. Bakarrik ur berria eta ur zaharraren sinbolizazioa egiten zuten. Pazkotan, Ostegun Sainduan, mutilak etxez-etxe ibiltzen ziren eltze biltzen. Gero harrika ea nork agudoago hautsi egiten zuten. Zagiei su eman eta herrian ibiltzea egun zehatz batean ez du berak ezagutu.
SM-011 A25 Gurutze Sainduan, maiatzak 3an, alorra ur bedeinkatuarekin bedeinkatzen zen. Elorria ur bedeinkatuan busti eta harekin bedeinkatzen zen. Erramu egunean erramuak bedeinkatzen dituzte. Ur bedeinkatua Larunbata Saindukoa zen. Atarietan jartzen ziren gurutze txikiak bedeinkatutako erramuetakoak ziren.
SN-007a A09 Eguberriak - erlijioa: Ostegun Santua - erlijioa: San Blas Eguberri egunean egurrak ekartzen ziren Jainkoa, Amabirjina eta San Joserentzat eta etxeko bakoitzarentzat. Jainkoarentzat jartzen zen egurra ez zen erabat erretzen uzten eta behin surik ez zuela, errege egunean kea gela guztietatik pasatzen zen. Ostegun Santuan jartzen zen argizaria, urte osoan gordetzen zen jatekoa izateko. San Blas egunean ogia eta ura gordetzen zen urte osorako. Errege bezpera egunean bi karta ateratzen ziren Jaungoiko eta Amabirjinarentzat eta besteak denei errege edo erregina nor izango zen jakiteko. Ezpatazko erregea ateratzen zenean leihora ateratzen zen eta "Viva el rey/la reina" esaten zen. Errege bezpera egunean zintzarriekin ateratzen zen.
SN-007a A08 erlijioa: San Joan San Joan egunean belarrak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Eta gero atean jartzen ziren tximisten babesean egoteko. Iturri batera ere joaten ziren eta urak etxean egon behar zuen eguzkia atera baino lehen. Iturria Anotz eta Anozibarren artean dago eta "Angiriturri" du izena. Bezpera gauean etxe bakoitzean sua egiten zen eta saltatu egiten zen "Ogi (e)ta ardo Nafarrora, giri-giri martxo, egun dela San Juan bezpera". Santa Luzia egunean ermitara joan eta meza entzuten zen.
SM-001b A04 erlijioa: San Joan San Joan bezperan sua egiten zen ondar San Joanetan bedeinkatutako belarrekin. Jendeak jauzi egiten zuen bitartean, "sarna fuera", "alkatea kanpora", edo antzeko gauzak esaten ziren. San Joan bezperan ura hartzen zuten iturrian. Ihintzarekin, gorputz erdia biluztu eta bueltak ematen zituzten belarretan. Mutil bat kebratua jaio zen eta haritz batean arraila bat egin zuten. San Joan gauean mutil hori hara eramaten zuten. Bi Juan joan ziren eta hiru aldiz "Don Juan, karrak Juan, Biba San Juan" esanez, arrailaren erditik pasatzen zuten. Orain sei seme ditu mutil horrek.
IR-004 A02 sinesmenak Etxean zerbait gertatzen bada edo norbait falta bada, erleei jakinarazi behar zaie etxetik joan ez daitezen eta bertan lanean segi dezaten, argizaria behar da eta. Korridorean hezetasuna baldin badago euria datorren seinale. Ezkerreko belarrian soinu bat entzuten baduzu norbait zutaz gaizki mintzatzen ari da, eta eskuinekoan bada ongi.
IR-004 A08 Norbait hiltzen zenean etxe bakoitzetik argiak eramaten ziren elizara. Meza eskaintzen zuenak olatak eramaten zituen, eta ogi puskak banatzen zituen.
N-007 A03 Urtean behin komunioa hartu behar zuten, hartzen zutenean apaizak txartel bat ematen zien, eta delako txartela ez bazuten ama lotsatzen zen. Gero amak txartela itzultzen zion apaizari dozena erdi bat arrautzarekin.
N-007 A05 Batzuetan koadrila gaztainak biltzera joaten zen, zartaginean erretzen zituzten eta ardo pixka batekin jaten zituzten.
SM-012b A04 Hiletan hildakoaren familiakoek argizariak eta ogia eskaintza gisa eramaten zituzten elizara. Mezaren erdian apaizak ogia jasotzen zuen, eskaintza egiten zuenak zatizen zuen, eta denek hartzen zuten zati bat mezatik ateratzen zirelarik. Hilarioan bazkari handi bat egiten zen eta jende asko joaten zen. Etxeko erleei kontatzen zieten etxeko norbait hil zela.