Gaiak

istripua [15 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-001 A03 kontakizuna Afaltzeko, esne hotza opilekin (taloekin) hartzea gustatzen zitzaion. Behin egosi berria zegoen esnea eta leiho kanpoan utzi zuen katilua hozten. Bera igo zen gero hoztu zenentz ikusteko, eta lehenengo katilua eta atzetik bera joan ziren leihotik behera.
I-001 B12 kontakizuna Laurogeita sei urte zituenean kotxe batek harrapatu zuela kontatzen du.
I-018 A01 kontakizuna - denetarik Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua.
N-067 A06 kontakizuna Eguberrietan erori egin zen eta besoa gaizki eduki zuen. Elur pusketa baten gainean zegoen eta zakurra atera zitzaion eta bera erori. Sendagileen beldur da eta inoiz ez da joan, eta oraingoan ere ez.
SR-009 A08 kontakizuna Belarra mozteko makinarekin izan zuten istripua.
SN-007b A02 kontakizuna Gaztainak biltzen ari zela erori zen baina adar batek gelditu zuen. Gurdiz eraman zuten etxera, baina azken kilometroa oinez egin zuen. Ez zirudien larria zenik baina errekonozimendua egitera Iruñera eraman zuten. Gutxi iraun zuen gero.
I-056 B07 kontakizuna Zuraren makinarekin izan zuen istripua. Ospitalera eraman eta han egon zen hilabete batez hitz egin gabe, konortea galdurik.
SM-005b A02 kontakizuna Trinidadi ogia saltzen ari zela gertatu zitzaiona: Erratzura zihoala karabinero bat atera zitzaion eta Elizondora eramateko esan zion. Istripua izan zuten eta karabineroen kapitaina agertu zen.
SC-002c A02 kontakizuna 1963ko abenduan bere bi ilobek eta haietako baten emazteak bizia galdu zuten. Ilobetako baten ezkontzatik bueltan, kamioi bat stop batean ez omen zen gelditu eta autoan zeuden hiruetatik, haurra bakarrik salbatu zen etzanda zegoelako, kamioi azpian sartu zirenean. Atzeko autoan ezkonberriak eta beste bikote bat zihoazen eta hauek kamioiaren kontra jo zuten, ezkondu berri zen iloba hilik suertatu zelarik. Bizirik atera zen haur hura bere ardurapean hartu zuten Juan Kruzek eta bere emazteak.
II-064a A03 kontakizuna - ehiza Garazi aldean egon zen istripua. Lehengusu bat erori eta hil egin zen. Bere eskualdean ere egon zen istripua. Gizon bat erori zen, armak tiro egin zuen eta jabeari jo zion, hil ez bazuen ere. (35:00") Orain gero eta gorago joan behar da usoak ikustera. (38:44") Eskerrak. (39:30") Abestia. (43:15") Agurra.
I-055 A01 Erori egin zen elizatik irtetean eta buruan eta saihetsetan hartu zuen mina.
II-103b A05 ehiza Garazi aldean egon zen istripua. Gizon bat erori eta hil egin zen.
SK-001a A01 kontakizuna Azkue itsasadarrera erori zen eta mutil batek atera zuen. Egun hotza zen baina ez zebilen haizerik. Gizonak uste du beharbada, txisa egiteko gogoz hurbildu zela itsasadarrera eta orduan erori. Orduan irentsi zuen urak infekzio bat sortu zion eta hark kendu zion bizia.
II-056a A12 ogibideak: zurgina Etxeetako teilatua nola egiten zen. Teila motak. Teilak erosten zituzten. Egilearen izena eta data jartzen zen teila zaharretan. Lan istripuak.
II-089a A07 bertsolariak:Xalbador Xalbadorrek istripu batzuk izan zituen, behin arma batekin tiro egitean zangoko eria galdu zuen. Hil zen urtean istripu larria izan zuen eta begia galdu. Xalbador erdi hil zen orduan. Gero bihotza heri zuela esan zioten.