Gaiak

herria [22 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-019c B12 Ikusten dituzten herriak: Urritzola, Eltso, Gerendiain ... Oso hurbil daude herriak, baina oso txikiak dira. Orain buelta eman du egoerak, eta geroz eta jende gehiago dago herrietan neguan ere.
N-043 A8 Bera haurra zenean eta orain herrian biztanle kopurua antzekoa da. Batzuk joan dira herritik, baina jendea joan da hara bizitzera ere. Bere lehengusina baten kasua: ezkondu, Iruñeko pisua saldu, herrian etxea egin eta bertan bizi dira. Egunero doaz biak Iruñera lanera eta hiru haurrak herriko eskolan gelditzen dira.
N-043 A6 Bera gustura biziko litzateke herrian eta alabarik izan ez balu, bertan biziko liratekeela esaten du. Baina eskola hamabi urteak arte bakarrik dago eta gero Iruñera joan behar dute haurrek. Asteburuero joaten dira herrira. Herrian hirurogei bat pertsona bizi dira. Asko jubilatuta daude eta bertan bizi diren bi anaiak, gazte jendea bezala, egunero joaten dira Iruñera lanera. Bere gurasoen garaian hori pentsa ezina zen. Autorik ere ez zuten. Asko aldatu da denbora gutxian. Baina berak bere haurtzaroan ez zuen ezer faltan somatzen, oso pozik bizi ziren, askatasun handia zuten.
I-033b B2 Herrian bederatzi familia bizi dira. Baina uda eta asteburuetan joaten den jendea ere badago.
I-042 A02 bizimodua Herrian arrunt ongi bizi dira. Behi eta ardi asko dago. Besteek fabriketan egiten dute lan. Danone zena itxi zuten eta orain beste batzuek hartu dute beste izen bat emanez.
I-014 B03 ura - putzuak - etxeak Herrian etxe gehienetan putzu bat zegoen. Bere etxean ez zuten. Beuntzan hogeita bost etxe daude. Baina orain asko hutsik daude eta hondatzen ari dira.
I-026 A02 bizimodua Lan handia egin izan dute beti. Emakumeetako batek behitegi bat du. Horrek berak beste familia batekin gaztandegi bat dute. Adina. Herrian bizi denak lan egin behar du. Orain herrian sei bat familia daude. Lehen hemeretzi izan ziren eta senide gehiago izaten ziren.
N-065 A05 denetarik Herrian meza eta arrosarioa ondoren elkartzen ziren gehien. Osabak arratsaldean ematen zuen meza eta gero gelditzen ziren solasean. Ezkondu zenean Irurtzunera joan zen bizitzera. Herria eta Irurtzun arteko desberdintasunak. Ezkondu eta geroko bizimoduaren desberdintasunak.
I-016b A03 kontakizuna - erlijioa: apaizak Gizonak ezkilak jotzen ditu seietan eta sei eta erdietan sartzen dira. Nor biltzen den eliz atarian. Sei apaiz ezagutu ditu herrian. Seiei buruz ematen ditu azalpenak. Duela berrogeita hamar urte hirurehun biztanle baino gehiago zituen herriak. Berak ehun bat ikusi ditu hiltzen. Kontakizuna: Jaunartzearen egun berean heriotza bat ere egon zen.
I-004 B12 denetarik - mutilak/neskak Bere garaian beste bi neska zeuden herrian. Bera baino lehen joan ziren Leitzara lanera. Herriko guztiak, neska eta mutilak, ibiltzen ziren elkarrekin, beraz neskak ez ziren lagunminak izaten. Lagunak bai, baina ez lagunminak. Baziren beste neska gazteagoak eta beraiekin ibiltzen zen besteak joan zirenean, mutilez gain. Anaiak gazte gaztetatik bazuen neskalaguna eta berak ikusten zuen ezkondu egingo zela eta orduan zer egingo zuen berak han? Ikasten hain gustoko zuen arren, alabarik gazteena zen eta ez zioten herritik alde egiten uzten. Hogei urtez egon zen herrian, eta joan zenean egin zuen negar, ez zela gehiago itzuliko baitzekien.
I-004 B08 Herrian berrogeita bost dira. Familia berak mantendu dira, zortzi, baina jende gutxiago dago bakoitzean. Umeak ere badaude, sei.
EE-006a A01 dirua: diru laguntzak Arrano Beltza izeneko elkartea dago herrian. Herrian hogeita hamasei lagun biltzen dira asteburuetan. Baserritik bizi direnak hiru familia dira. Etxe bakarra dago hutsik. Kanpoko familia bat bakarrik bizi da bertan. Berak zazpi urte daramatza alkate. Zazpi urte hauetan zenbait gauza egin dira: errepidea konpondu, partzelak, haziendentzat ura jarri (Iribastik hartzen dute). Orain kaleak konpontzeko asmoa dute. Dirua bai herritik bai Nafarroako Gobernutik izan dute baltsak egiteko. Lehenengo Gobernuari egiten diote eskaera Imozko udaletxetik. Udalbatza Goldaratzek bakarrik osatzen du. Honek herriko beharrak ikusi, batzarrea bildu eta erabakiak hartzen ditu. Badirudi dirulaguntzak gutxituz doazela. Jaiak herriak antolatzen ditu. Kaleak egiteko alde batetik Nafarroako Gobernuak jarri du dirua eta bestetik herriak.
I-005 A04 Herrian orain hirurogei bat pertsona bizi dira. Inguruko jendea bertara joaten da eta etxe berriak egin edo zahar batzuk erosten dituzte. Baina normalean jendeak ez du etxerik saldu nahi. Astean zehar ere bertan bizi diren gazteak ere badaude. Normalean etxeko lanak ez du denentzat ematen.
I-056 A17 Herrian bi haur daude eta Atarrabiara eramaten dituzte. Ez dago orain eskolarik herrian, eskola zena orain elkartea da. Astean zehar jende gutxi dago baina asteburuetan jende asko joaten da herrira.
I-056 B04 Etulainen hamabost bat etxe berri egiten ari dira. Etxe bat egiten ari den familia bati buruz. Jende asko egoten da herrian. Jaiak irailean dira.
I-056 B06 Juanito Zandiori buruz hitz egiten dute. Bere adina eta etxeko lanak. Herriko neskak. Herriko gazteak eta zaharrak.
SM-001b A02 eskola Mezkiritz herri bildua da. Auzo bat Txorrondo da, bera jaio zen lekua. Eskolako maisu izateko ez zegoen inor eta herriko apaiza, don Maunel Lusarreta Erro, izan zuten maisu hiru urtez. Berrogeita hamalau haur zeuden.
SM-006a A04 kontakizuna Mezkiritz aldatu egin da. Beraiek han jaio ziren baina arrotz bailiran hartzen dituzte. Berak bekaizkeriagatik dela uste du. Uraren arazoa. Perpetuak ere berdin uste du. Egurrik ere ez diote inoiz eman. Herrikoek gaizki begiratzen dituzte. Emakume batek herrian bera erotzat zutela esan zion, bera baino idazle hobeak badirela eta ea zertarako sartzen zuen muturra berak horretan.
SM-009 A01 denetarik Hiru seme-alaba izan ditu. Felipe, seme gazteena, ezkonduta dago eta alaba bat du. Etxearen izena Adamenea da. Herriko bizilagun zaharrenak. Herria monja batzuek fundatu omen zuten. Lehen iturririk ez zegoen eta amerikano batek jarri egin zuen. Orain etxeetako ura Lasturretik eramaten da.
SM-010a A13 Patata, garia eta garagarra biltzen da Abaurrepean. Behi asko daude, badira etxeak hirurogei behi dituztenak. Eta ez dute esnerik saltzen, aretzeak hazten dituzte. Abaurrepean jende gutxi bizi da orain, baina diru asko dute. Zazpi bat famili daude bakarrik, hogei familia baino gehiago zeuden. Arazoa, neskarik ez dagoela da. Abaurregainean hobeki dago egoera, ez dago etxe hutsik.
I-041 B01 denetarik Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin. Orain herrian jende gutxi bizi da eta zaharrak dira. Bertako batzuei buruz.
ATBO-001 A05 gaztaroa 16 urtetan herrira etortzen hasi.