Gaiak

arrain-haztegia [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
EE-001b B01 Bi anaia eta arreba ari dira arrain haztegian lanean baina nagusiak alemaniarrak dira. Hogeita bost urte daramatza eta bere familia hasiera-hasieratik dago bertan. Bere ordutegia. Arrainen janaria: pentsua. Handiek egunean behin eta txikiek lau aldiz jaten dute. Leku desberdinetan dituzte tamainaren arabera. Urtean hamar milioi arrautza ateratzen dira. Arrautzak kutxa batzuetan jarri eta jaiotzen direnetik jarraitzen duten prozesua. Txertoak eta gaitzak. Saltzeko 250 gramo izan behar dute. Zazpi-zortzi hilabete eta gero saltzen dira. Beraiek txikia egiten dute. Gero Esa edo Errezura bidaltzen dituzte. Tenperatura kontrolatu behar dute, horren araberakoa baita janari kopurua. Amuarrain mota desberdinak eginkizun desberdinetarako. Ura Artius errekatik hartzen dute. Erreka erretzen (produktu toxikoak) bada, beraiei ere kalte egiten die, udan beraiek erreka guztia hartzen dute eta. Gobernuak kontrolatu egiten du hori eta beraiek ere bai.