Gaiak

lixiba [12 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A01 bizimodua Bizimodua. Lixiba nola egiten zuten. "Kuela" (egurrezko barrika baten antzekoa) hitzaren azalpena. Kolorezko arroparen garbiketa.
D-053 A01 bizimodua Lixiba: lehenengo iturrian arropa txuria xaboitu eta etxera jaitsi. Harriari tela lodi bat jarri, bertan suko hautsa jarri. Horri geroz eta ur beroagoa bota, lehenago pertzan berotua. Ur hura txorrutik ateratzen zen berriz ere berotzeko. Hurrengo egunean arropa aklaratzeko berriz ere iturrira joan.
I-001 B09 Arropa eskuz garbitzen zuten. Latsarrian garbitzen zuten. Hautsa erabiliz arropa garbiago gelditzen zen. Ura berotzen zuten etengabe, epeletik hasi geroz eta beroago irakin arte, gero hoditik botatzeko. Goiko muturrean maindire bat jartzen zuten, hautsa bera pasa ez zedin eta gainetik ura botatzeari ekiten zioten, hoditik behera, arropa zegoen harrizko baldera erortzen zelarik. Arropa zuria eta gero urdina edo koloreko arropa sartzen zen ur berean.
I-035 A02 Konporta lixiba egiteko erabiltzen zuten ontzi bat ere bazen. Haren gainean espartana (zaku lodi itxia) jartzen zuten eta haren gainean hautsa. Arratsalde osoa ematen zuten haren gainetik ur beroa botatzen. Biharamunean errekara eramaten zuten arropa eta urberritu ondoren garbi-garbia ateratzen zen.
IR-015 A04 errota Lixiba hautsarekin egiten zuten. Arropa xaboitu eta igurtzi. Gero kuboan sartu. Ura bezkoan berotu lurreko suan geroz eta gehiago. Hautsa kuboan hasieratik botatzen zitzaion. Herriko latsarrira joan behar zuten xaboia kentzera. Garraldako errotan ehotzen zuten artoa ogia egiteko.
PP-009 B08 etxea: izenak Arotzenea: Bertan bizi zirenei buruz zenbait datu. Alaba etxez-etxe joaten zen lixiba egitera. Hiru pezeta ematen zioten.
I-007 B6 Lixiba hautsarekin egiten zuten. Konporta (kubo handi bat) erabiltzen zuten arropa garbitzeko. Gero iturrira joaten ziren klaratzera. Xaboia "Lagarto" eta "Chimbo" zen. Gerra garaian beraiek egiten zuten seboarekin. Sutan jartzen zuten beste zenbait gauzarekin eta loditzen zenean atera eta hozten uzten zuten. Gero puskatan zatitzen zuten. Arropa garbitzeko ura berotzen zuten eta botatzen zioten, geroz eta beroagoa. Latsarrian ere egiten zuten lixiba. Orain kendu egin dute.
II-003b A01 ura - ogibideak: artzantza - elikadura:gazta Aurkezpena: emakumezkoak ere aritu izan dira artzaintzan Euskal Herriko mendietan. (02:45") 1933tik artzaintsa egon da. Senarra Amezketakoa zen baina hemen zegoen artzain. Ameriketan lau urtez egon zen eta itzuli zenean ardiak erosi zituen. Hiru seme izan zituen. Hala ere, Irupilen berrogeita zortzi urte eman ditu artzaintzan. Puskak astoz eramaten zituzten. Astotik idietarako aldaketa. Berak ardiak jeizten zituen. Bien artean hirurogeita hamar ardi jeizten zituzten eta bost gazta egiten zituzten, goizean lau eta gauean beste bat. Urik ere ez zuten etxolan. Autoa bazuten eta bidoietan eramaten zuten ura. Euria egiten zuenean, egur luze batez jasotzen zuten ura. Bestela, zuriketa egiteko, astoa hartuta eta bidoi bana alde bakoitzean jarrita autoz joaten ziren. Gero astoa bakarrik bidaltzen zuten etxolara eta beraiek ardiekin gelditzen ziren. Gazta eta gauza gutztiak astoan jaitsi behar zituzten. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Lehengo eta oraingo gazten ezberdintasuna (17:30"). (19:25") Ez zitzaion ezer kostatu haurrak hazitzea. Beraiek bakarrik gustora egoten ziren jolasten. Eskola-garaian Donibanen egoten ziren amonarekin aste osoan zehar. Bera negu osoan haurrekin etxean gelditzen zen baina udan etxolara igotzen zen beti. Neguan Eiheralarren egoten zen han bazkak zituzten eta. (24.05") Kontakizuna: senarra gaixotu egin zen eta berak egin behar izan zituen lan guztiak. Ez zuten inoiz lam egiteko morroirik izan. Bera bakarrik ardiekin behin baino gehiagotan egon da. Bidaia asko egin izan ditu gora eta behera, baina bi aldiz besterik ez da asto gainean joan eta bietan erori. Ez zen jende askorik pasatzen Irupil gainetik. Irupilgo artzainentzat oso garrantzitsuak ziren Orbaitzetako jaiak. Oso oroitzapen onak ditu. Denek ezagutzen zuten elkar. Bere iritziz, nahiz eta emakumea izan, egin zuen artzaintsa-lana oso ona izan zen. Semeetako batek artzaintza hartu du, lehenengo hemen eta gero Ameriketan. Berak ez du uste gaur egun bera artzaintsa egon zen bezala bizitzeko gai den emakume gazterik dagoenik. (46.05") Agurra.
IR-023d A05 elikadura: ogia Zortzi egunetan behin lixiba egiten zuten. Orain gizonek ere garbigailua erabiltzen dakite. Hiztunaren gaztarotik hona dagoen diferentzia izugarria da. Haren ustez egon den asmakuntzarik handiena garbigailua da. Lehen ogia 8 egunetarako egiten zuten. Nola egiten zuten ogia: aska handi batean oratzen zuten, han denbora batez uzten zuten eta labean sartzen zuten. Labea egurrez betetzen zuten eta erretakoan erratz batez garbitzen zuten eta orduan ogiak sartu. 20 edo 22 ogi egiten zituzten labekada batez.
IR-023d A01 Aurkezpena: bere izena eta etxearena. Etxeetan urik ez zegoenean arropa nola garbitzen zen: etxean xaboitu eta harraskara eraman, eskuz marruskatu, hedatu eta bildu. Xaboitu baino lehen errautsa botatzen zuten: ontzi batean arropa sartzen zuten, maindire bat ezartzen zuten eta haren gainean errautsa, eta gero ur bero beroa bota. Oso ongi garbitzen omen zen.
SN-002a A06 Xurrutea zer den: harri borobil bat arteka bat duen punta batekin. Arropa xurrutean garbitzen zuten. Arropa bexko izeneko galdara batean sartzen zuten. Etxe barruan ez zuten garbitzen, soilik eguraldi txarra egiten zuenean etxearen barruan xaboian jartzen zuten.
SN-002a A10 Arropa asko garbitzeagatik eskuak larrutzen ziren. Lixiba egiteko errautsa erabiltzen zuten. Etxe guztietan horrela egiten zuten lixiba.