Gaiak

sorginkeria [38 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-037 A01 kontakizuna Arruzpiko sorginei buruzko bi kontakizun: txarrantxari zati bat falta zaio eta etengabean negar egiten zuen haurra.
D-037 A02 kontakizuna Beste sorgin istorio bat: sorgin omen zenak kuluxka bat egin behar zuen eta arnas egiteari utzi zion.
D-037 A03 kontakizuna Beste sorgin istorio bat: andregaia eta bere ama sorginak zirela esaten zen eta benetan ikusi zuen baietz.
D-037 A06 kontakizuna Sorgin fama zuen gizon baten istorio bat.
D-037 A08 kontakizuna Baserri batean hontza bat agertu zen eta susmagarri zelakoan harrapatu egin zuten. Baina ihes egin zuen. Hurrengo goizean baratzera joan zirenean, piper guztiak lapurtu zizkietela ikusi zuten. Hontza, mozorruturiko sorgina ez ote zen esaten zuten.
D-043 A02 kontakizuna Sorginkeria kontu bat eta horren gainean esaten zena.
D-046 A01 kontakizuna Sorginetan sinisten ez zuen bati gertatutakoa.
D-046 A02 mitologia: jentilak Sorginek akelarreak egiten zituzten. Sorginak eta jentilak gauza bera ote diren hitz egiten dute.
D-046 A03 kontakizuna Araoa gaizki esateagatik gertatutakoa.
D-057 A25 kondaira Sorginek ehungilearen alaba ur bila joan zenean eraman eta ontzia tximinitik behera bota zutela kontatzen duen kondaira.
D-061 A04 kontakizuna Sorginetan sinistu edo ez bazihoazen bi senide gauez bidean eta sinisten ez zuenak hartu zuen izugarrizko sustoa.
D-061 A05 kontakizuna Sorginetan sinistu ez eta eman zioten sustoa.
SA-003 A13 kontakizuna - sinesmenak: Gaueko Emakume batek etxe batekoei dirua eskatu eta gero bueltatu ote zien edo ez istiluak omen zeuden. Eta nahiz eta minik egiten ez zuen, etxeetan gauzak falta ziren. Emakume bera, beste etxe batera joan zen zerbitzatzera eta han ere zerbait gertatu omen zen. "Gaua gaukoendako, eguna egunezkoentzako eta Kattalin guretzako" eta neska desagertu egin zen.
SM-002 A10 kontakizuna Arrosan ere, ardi baten gainean hiena bat harrapatu zuen artzainak eta aizkora batekin hanka bat moztu zion. Hurrengo egunean, etxekoandre bat gaizki zegoela esaten zuten eta azkenean besoa moztuta atera zen.
SM-002 A11 kontakizuna (Gaztelaniaz) Gailego batena: Nafarroa eta Aragoi artean dagoen etxe batean, gauean ohea eskatu eta ezetza jaso zuen. Azkenik, erregututa, sukaldean lo egiten utzi zioten. Afaria eman zioten eta joan ziren. Gero berak andreari entzun zion alabari esaten begiratzeko ea lo zegoen. Dena kenduko ote zioten edo, beldurrez zegoen. Izutu egin zen eta lo zegoelako itxura egin zuen. Orduan ama eta alabak gerriraino arropa kendu, adreilu baten azpitik lapiko bat atera eta han zuten ukendu bat jarri zuten gorputzean. Esan zuten: "Por encima de matas y arbustos al campo mar te vaya a parar" (Sasi guztien gainetik zelai itsasora joan zatzaizula) eta tximiniatik desagertu ziren. Zein adreilu zen ikusi zuen eta berak berdin egitea erabaki zuen egia ote zen jakiteko. Bere gorputza eserleku batera lotu zuen eta gero, ukendua jarri eta hitz haiek esan zituen. Tximiniatik sartu zen, baina eserlekuak ez zion joaten uzten. Zapi batekin ukendua garbitu eta azkenean lurrera erori zen. Ahalik eta azkarren alde egin zuen etxe hartatik.
SM-002 A12 Bere amak esaten ziena.
SM-002 A14 kontakizuna Trinitate egunean, Bestaberri egunaren bezperan, bere amonaren ahizpa hilik egongo balitz bezala erori zen eta hiru egunetan hitzik egin gabe egon ere. Hirugarren egunean beste emakume bat joan zen bera ikustera eta gaixoak bat-batean esan zuen: "Atera ezazue andre hau etxe honetatik! Sorgina!" Etxetik kolpeka atera zuten.
SM-002 A16 kontakizuna Mezkirizko familia batean jaio berri ziren sei haur hil ziren. Eta Perpetuaren amonak, emagin bezala ibiltzen zenak, esan zion emakumeari aurrerantzean haurrak Trinitateko elizan bataiatzeko eta ez zirela hilko.
SM-002 A19 Sorginei buruz ari zirela, andre baten aitari gertatutakoa: antxume bat nahasturik ikusi zuen gizonak eta bere soinean eseri zuen. Orduan antxumeak esan zion: "Nauk alua!"
SM-002 A09 kontakizuna - erlijioa Arrosakoa: bere bi aitonak kutxetagileak ziren. Neguan menditik kanpora joaten ziren herriren batera. Behin esan zuen bere aitona batek, zortzi egun lehenago Arrosako apaizak sermoia sorginen aurka egin zuela.
SU-005 A12 Bere aitonari sorgina gainean jarri zitzaion portuan txerrietatik zetorrela. "Jesus Aitarena" esan eta orduan desagertu zen. Batzuk ez zuten sinisten sorginak zeudenik eta hauetako bati aitonak esandakoa. Gezurra izango zela sorginak izan gabe jendea ikaratzen aritzen zen jendea izango zela dio.
SU-005 A13 Usoak ehizatzera joan eta galdu egin zen egun batean oso eguraldi txarra zegoen. Beste batekin hitz egin eta mendian gaua pasatzen zuenak, ez zela sekulan hilko esan zion.
SU-005 A14 Urdianen Cristobali seme guztiak hiltzen zitzaizkion eta sorginak zirelakoan, labana bat lotu zuen ohean sar ez zitezen.
SU-005 A15 Bera jaio zenean uztailak bian, katu bat sartu zen gelan. Aitonak hartu eta barrura sartu eta zartako batzuk eman eta hura bota eta goiko ganbarara pasatu zuen.
SN-001b B9 Sorgin kontuak: Neskek haria egiten zuten errokan. Horietako neska bat iturrira joan zen ur bila. Beranduxeago pozalea hutsik tximiniatik bota omen zieten etxe barruan zeuden beste neskei. Esan omen zieten "Gauezkoak gauez eta egunezkoak egunez" eta neska hura ez zen gehiago agertu.
SN-007b A03 kontakizuna Herrian bazegoen sorginak zeudelako zurrumurrua. Amak kontatzen zien borda bateko apaizgai bat joaten zela taberna batera eta bertan esaten ziotela sorginak bazirela baina berak ez zuen sinisten. Behin izugarrizko burrunba batean "Sorginak ez garela baina bere imagina bagarela" esan omen zioten. Ez zen gehiago gauez joan. Bere amak erroka hartzen zuen eta kontu kontari aritzen zen. Beste batean norbait joan zen haziendekin eta orraziak aurkitu omen zituen. Norbaitek ahaztu zituelakoan orraziak hartu zituen eta hauek hitz egiten ziotela gertatu zen. Beste kontakizun batean, hiru zarata egiten omen zituen sorginak gelako leihoan. Ez zegoen sorginkerietarako erremediorik. Baina sorginek ez zuten gauza txarrik egiten. Ez zegoen lamiarik edo gaueko beste izakirik (Inguma).
SN-007a A07 Zenbait lekutan etxeetan hotsak entzuten zirela esaten zen, baina berari ez zitzaion tokatu. Ez zuten sorgin kontutan sinisten.
SM-007b A07 kontakizuna Haur bat gaixorik jarri zen eta medikuak ez zekien sendatzen. Pauera joateko esan zioten amari, han mediku on bat baitzegoen. Hark haurra ikusi zuenean berak ezin zuela sendatu, mina eman zionak sendatu behar zuela esan zien. Baina beraiek ez zekiten nor izan zen. Medikuak orduan, herrian jende gehien joaten zen meza zein zen ikusi eta orduan ur bedeinkatuaren putzura zazpi pikorreko ilar leka botatzeko esan zien. Min eman dionak lan gogorrean sartuko da eta ez da elizatik aterako hiru gauza hirutan egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esana egin zuen. Mezatik atera eta emakume hark mutilaren amari mutila nola zegoen galdetu zion. Amak gaizki zegoela esandakoan emakumeak sendatuko zela esan zion. Poliki-poliki sendatu egin zen mutila. Baina handik urtebetera beste hainbeste egin behar zuela bururatu zitzaion eta berdina egin zuen. Lehengo medikuak esan zion berriz egitekotan, soka bat lazo antzean bota eta urkatzeko esan zion. Hala egin zuen emakumeak eta sokaz hartuta zuenean semea sendatzeko esan zion hantxe bertan urkatzerik nahi ez bazuen. Izuturik baietz esan zion baina apaizari esan zion. Eta honek mutilaren amak sorginari barkamena eska ziezaion esan zion. Amari kolera sartu zitzaion eta oso gaizki egon zen. Iruditzen zitzaion pekaturik handiena egin zuela bere semea sendatzearren. Mutil haren amak azkenean apaizari esan zion eta honek sorgin hura infernuan zela esan zion. Eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela. Eta hala zen, baina arratsalde hartan hil zen, San Sebastian egunean. Zazpi apaiza zeuden elizan eta sorginaren semeak apaiza bat eskatu zuenean bere ama hiltzen ari zelako, ez zen inor joan.
SM-001b A08 kontakizuna Haur jaio berriei ere kalte egiten zieten sorginek. Bere amak esaten zuen hiru haur hil zitzaizkiola begizkoa zela eta. Egun batean Iruritatik Arraiozera bidean zihoazela hiru txerri atera zitzaizkion bidean. Zubiak ibaia zeharkatzen duen lekuan desagertu ziren. Alabak bi hilabete zituela hasi zen, arropak aldatu eta zerua garbi zegoela, ura alabari gainean erortzen zitzaion. Hori aldi askotan gertatu zen. Gurutze saindua ur bedeinkatuarekin egiten zuen alditan ez zen gertatzen. Azkenean haurrak atakeak zituen asteartetik asteazkenera eta ostiraletik larunbatera. Beste egunetan ez. Mezkirizko apaizak behin ikusi zuen eta oso arraroa zelakoan Iruritako apaizari esan zion. Honek katezismoak eman behar zirela esan zuen eta hala egin ere. Ez zen haurra gehiago busti. Haur harekin haurdun zegoela, mezatara joan eta, nahi gabe, apaizaren kontra jartzen zen. Behin apaiza batekin konfesatzen ari zela, apaizari esan zion ezin zuela aguantatu apaiza hor egoterik. Eta apaizak orduan barruan zuen haur hark deabruari lan handia emango ziola esan zion.
SM-001b A07 kontakizuna Mutil bat gaixotu zen eta ezta mediku batek ere ez zion aurkitzen zer zuen. Pauera joateko esan zioten amari, bertan mediku ona baitzegoen. Medikuak, berak ezin zuela sendatu esan zien, mina eman zionak sendatu behar zuela. Baina ez zekiten nor zen. Hori jakiteko, mezatara jende gehien joaten den egunean, ur bedeinkatuan zazpi pikorreko leka bat botatzeko esan zien. Pertsona hori lanean gogor hasiko da eta ez da elizatik aterako hiru alditan hiru gauza egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esandakoa egin zuen. Elizatik ateterazean, emakume hark gaixoaren amari mutilari buruz galdetu eta sendatu egingo zela esan zion. Poliki-poliki mutila sendatu egin zen. Baina urte baten buruan, sorginak beste hainbeste egin behar zuela erabaki eta hala egin zuen. Oraingoan emakumea urkatzeko esan zion medikuak. Amak soka bota zion eta helduta zuenean, semea sendatzeko agindu zion bertan urkatuta hil nahi ez bazuen. Egingo zuela esan zuen. Baina sorginak apaizari esan zion emakumeak egin ziona eta honek emakumeari sorginari barkamena eskatzeko agindu. Emakume gaixoa bere semea salbatzeagatik horren gauza txarra egin zuelakoan, oso gaizki zegoen eta apaizari esatea erabaki zuen. Apaizak lasai egoteko sorgin hura deabruarekin zegoela esan zion eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela erantzun. Eta hala zen, baina arratsalde hartan bertan, San Sebastian egunean, sorgina hil egin zen. Sorginaren semea oso gaizki zegoela ikusita, elizara joan zen apaiz baten bila. Eta sei bazeuden ere, inork ere ez zion kasurik egin.
SM-010a A14 Bere aiton-amonak etxean bizi ziren. Aitona gaixorik zegoen eta mediku batek ere ez zekien zer zuen. Frantziara joan ziren eta han amonari bere senarraren atzetik zebiltzala esan zioten. Berak ez zuela gauza horietan sinisten esan zuen, baina hala ere sendagarri bat eman zieten. Berrogei gauez leihoan eduki behar zuten. Beste etxe bateko neska batek sendagarria garretan ikusi zuen eta esan zien. Baina hori gauero gertatzen zen. Aitona gaixorik zegoen bitartean, Otsagabiko emakume bat obra bat egitera joan zen bere senarrarekin beraien etxera. Emakume hark bibrazio txarra zuen eta gau batean, neska bat berarekin eskaileratan elkartu zen eta zerbait arraroa sentitu zuen. Gau hartan ezin izan zuen loak hartu eta gerora atake izugarriak izaten zituen, hiru egun eta hiru gauetan begiak ireki gabe egoten zelarik. Bitartean aitona hil egin zen. Amonaren bila joan ziren larrera eta haur txikia eta idiekin zegoen. Haurra hartu eta idiak ikuiluan sartu zituen. Baina ihes egin zuten. Norbait hiltzean, haren etxera arrosario bat errezatzera joateko ohitura zegoen eta atakeak izaten zituen neska beste bi neskekin joan zen. Bi haiek gorpuaren gainean dantza egin zuten. Neska hark beste atake bat izan zuen eta begiak itxita zituela ihes egindako idiak non zeuden esan zuen. Aurrerago elurra egin zuen eta idiak iturrira eramaten zituzten egun batean ihes egin zuten berriz ere. Haiek jarraitzen saiatu ziren baina inor ibil ezin zitekeen lekuetatik zihoazen eta galdu egin zituzten. Neska hark berriz ere, non zeuden esan zien eta momenturo nondik pasatzen ziren bazekien. Iturri berean mutilak elkartzen ziren gosaltzera eta neska hark han hitz egiten zuten guztia zekien. Otsagabiko emakumeak apaiz izateko ikasten ari zen seme bat zuen eta bi urte baino gutxiago falta zitzaizkionean apaiz izateko, apaizak ateratzeko esan zion, ez baitzen inoiz apaiz izango. Emakume hark zenbait jenderi gorroto zion. Behin, familiari min ez emateko, ikuilura jaitsi zen eta burni bat okertu zuen. Azkenean badirudi sendagarriak ez zuela eraginik izan aitonarengan amonak sinisten ez zuelako eta horregatik dantzatzen zuten bi neska haiek bere gorpuaren gainean.
I-048 B06 Orondritzen korreoa eramaten zuen gizon bat zegoen. Ez zuen Errotik Orondritzera eskopetarik gabe joan nahi sorginak aterako zitzaizkiolakoan. Haren gertakizuna. Gazteak zirenean izutu egiten zituzten sorgin kontuekin. Ez zuten inor sorgintzat hartzen. Jendeari gaiztakeri asko egindako norbait hiltzen zenean, etxe hartan hotsak entzuten zirela esaten zuten. Eta beharbada, norbaitek nahita egiten zituen, baina orduko jendeak sinistu egiten zuen. Arrietan sorgin kontu asko esaten ziren.
SK-010b A02 sinesmenak - mitologia Mariren inguruan. Horren inguruan istorio asko daude. Horietako istorio batzuetan zentzu negatiboa du Marik. Beste batzuetan, berriz, positiboa. Erdi Aroan aldatu omen zen, estratu ezberdinetan emaniko zentzuagatik. (22:55") Erensugeen gainean ere, istorio asko daude. Chaok Zuberoako istorio asko idatzi zituen eta bere burutik atera ote zituen esan izan da. Baina Zuberoako herrietako jendeak zehaztasun gehiagoz kontatzen ditu. Kontakizunak. Industriaren garrantzia. Kontakizunak.
SM-012a A03 (Erdaraz mintzo da) Aitatxi gaixotu zenean, berrogei egunez leihoan estali gabe utzi behar zen botika bat erabili zuten. Gauero botikak sua hartzen zuen leihoan. Aitatxi hil zenean etxeko idiek mendira ihes egin zuten bi bonbillen antzeko zerbait zeramatela. Hiru egunetan ezin izan zituzten idiak aurkitu. Krisialdiak sufritzen zituen neska batek, dirudienez arrautzak eskatzera joan zitzaion emakume bati ez laguntzeagatik, idiak non zeuden esan zuen. Neska horrek, Abaurrepeko gizon alargun batekin bigarren aldiz ezkondutako Otsagabiako emakume alargun bat eta beste emakume batzuk, hildakoaren gainean dantzatzen ikusi zituela esan zuen. Elurra egin zuen gau batean idiak edatera zihoazenean, ihes egin zuten berriro, eta galdu zituzten. Delako neska horrek non zeuden esan zien. Herriko mutil batzuk epaitza botatzera joan ziren, eta atsedena hartzeko gelditu zirenean, neska herritik, zer mintzatzen ari ziren jakiteko gauza zen. Otsagabiako emakumearen seme bat apaizgaitegira joan zen, baina atera behar izan zuen. Beste seme bat, jaietan errondan zirela, etxe baten parean egurrezko maratila hautsi zuen etxekoei gaiztakeriarik ez egiteko. Amatxik eta hiztunak ez dute sorginkerietan sinesten, baina hau guztia benetan gertatu zen. Hiztunak, sehaskan zegoenean, etengabe negar egiten zuen. Garaioako apaizak ebanjelioak irakurri behar zizkiotela esan zuen. Sehaskan lo zegoelarik irakurri zizkioten eta ez zuen berriro negar egin.
SM-012b A01 (Zati hau SM-012 grabaketako azken minutuaren jarraipen zuzena da. Erdaraz mintzo da)-Zergatik eginten zigun oihu?-. Galdetu zuen ijitoak. -┐Zergatik hartu dituzue patata horiek?-. Etxekoandreak erantzun. Etxekoandrea hil zenean hiru egunez egon zen hilzorian, "barka, barka" (euskaraz jatorrian) esaten omen zuen. Garaioako apaizak burdin bat hartzeko eman ziezaiotela esan zien, eta orduan hil zen.
SM-012a A04 (Zati hau SM-012b grabaketako lehenengo zatiarekin lotzen da). Ijito batzuek alor batetik patatak hartu zituzten jateko; aski ez zirenez gero beste alor batera joan ziren gehiago biltzera, baina azken hauek ez ziren egosi. Mau batzuk entzuten hasi ziren herrira iritsi arte. Herrian zirelarik, jito bat, hori egin egin zezakeen susmagarriaren etxera abiatu zen eta etxekoandreari esan zion: "Zer dela eta ohiu egin...?"
SM-012b A02 (SM-012a grabaketaren jarraipena da. Erdaraz mintzo da. Atzean gizonezko bat entzuten da.) Sorginek ezer egin ez diotenez ez du horiengan sinesten. Esaten duena egia da, baina umea zeneko gauzak direnez gero, orain ezin du iritzi bat eman. Liburuak eta horrelako urdakeriak baziren (?), irakurtzen omen zituztenak eta horrek zoritxarra zekarren. Etxe batean zoritxar asko zituzten, norbaitek liburu batez galbideratzen omen zituela uste zuten. Behin artzain batek hodei bat ikusi zuen eta bat-batean artaldearen erdia leku batera joan zen eta bestea bestera, erdi batek gaizki erditu zuen eta beste erdiak ongi. Abaurregaineko etxe batean liburu bat omen zuten, norbaitek irakurri zuen eta artalde batek, gauez inork ikusi gabe, ibilaldi handi bat egin zuen; orduan liburua erretzea erabaki zuten eta labera bota zuten. Harako gizon bat hil zenean bukatu ziren herriko etxe batzuetako zoritxarrak.
SM-012b A03 Aitatxi hil zen gauean hilariorako eltze handi bat txitxirioekin prestatu zuten eta beharbada gehiegi bete zutelako lehertu zen, eta bestearen berri jakin zutelarik (ikusi SM-012a grabaketako A03 zatia)horri egotzi zioten eltzearena.