Gaiak

erditzea [10 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-037 A05 bizimodua Lehen haurrak baserrietan jaiotzen ziren etxez-etxe joaten zen amagin baten laguntzaz.
IR-003 A01 Aurkezpena eta galdera pertsonalak. Etxean, Abaurregainan, nola jaiotzen ziren kontatzen du, emaginaren laguntzaz.
IR-016 A09 Denbora hartan bazterretxeetan emakumeek erditu behar zutenean ez zuten inoren laguntzarik. Ongi etortzen bazen ongi eta bestela, auskalo. Bera ere etxean sortu zen, denak bezala. Baziren emaginak ere, medikuen faltan laguntzen zutenak.
II-088a A05 ezkontza Bera 1946an ezkondu zen Makeako neska batekin, berak hogeita hamazazpi urte eta neskak hogeita zazpi urte zituela. Bere emaztea hiru ahizpetatik gazteena zen. Beraiek ezkondu baino urte bat lehenago hil zen bere ama. Goizean elizan izan zen ezkontza eta gero etxean izan zuten bazkaria. Ez zen musikarik izan, Gerra izan zela eta, apaizari musika egotea ez zitzaiolako ondo iruditzen. Baina auzoan bazegoen familia espainiar bat eta mutilak akordeoia jotzen zuen. Bere bila joan ziren eta hark jo zuen. Hurrengo egunean Baionaraino joan ziren eta Donapaleura erretiratutako mutxurdin bat ikusten egon ziren. (42:05") Sei haur izan zituzten baina lehenengoa bederatzi hilabete zituela galdu zuten. Gero lau neska eta mutil bat izan zituzten. Lehenengo bi haurrak etxean jaio ziren, besteak Baionan. Etxeetan emaginak laguntzen zuen. (44:35") Agurra.
II-017b B04 Besta egiten zen bataio egunean.Bazkaria egiten zen, oilo-salda, eta gero oiloa maionesarekin eta etxeko gauzak sasoiaren arabera: atzarkia,axurkia...Bataioa etxean berean egiten zen, ama ganbaran zen, ez zuen sobera jan behar. Normal zen ama ez egotea.
II-017b B09 Ez zen pausatzen, ez da gaixotu lanean izan den denboran. Angina bat izan zuen baina besterik ez. Neskameak zituen, bera etxetik kanpo egoten zelako lanean. etxean lo egiten zuten. Trankil zegoen bazekitelako haurrez eta etxeaz okupatzen. Aita ere hor zegoen. Haurrendako ez zen etxean egotea bezala.
II-018a A03 Gerra - ogibideak: emagina Haurra izatean emazteak trankil ziren, ez zuten deusen beldurrik, fidatzen ziren. Emaginarekin salbu zirela sentitzen zuten. Berarentzako izugarria zen hantxe gertatzea, lekuetan, desertuan bezala. Udan ez zen hainbesteko problemarik, bideak garbiak ziren, oinez egiten ahal zen bidea. Urtero ehun bat emazte lagundu zituen haurra izaten, hogeitabost urtez.
II-018a A06 Gerra - ogibideak:emagina Gerla denboran baziren barrak (fronteak), eta jendeak laguntzen zuen haraino. Papera bazuen pasatu ahal izateko. Haurra izanen zuen familiak baimena ere eskatzen zuen, emaintsaren edo medikuari deitu behar bazitzaion edo.
II-018a A08 Gerra - ogibideak: emagina Medikua behar zen eta gizona ezin zen joan, ez zuen paperik frontea pasatzeko eta bera joan zen Arnegiko eskolara. Han zegon gizona bat zakur batekin eta atxilotu egin zuen. Papera erakutsi zion eta Donibanera abiatu ziren. Bulangerrak bazuen baimena eriak eta eramateko eta haren bila joan zen eta harekin joan ginen eta emaztea salbatu zuen.
II-018a A10 ogibideak: emagina Alabak lau haur du, baina klinikan izan ditu. Lehen haurra sortu zenean han izan zen klinikan, baina ez zen laneko joana, han baziren medikuak eta emaintsak. Hurrengoetan haurrak zaindu zituen baina erditzeetan ez zen egon. Klinikan badira erremedio berri batzuk, txertoak mina kentzeko. Erreski pasatzen dira gauzak klinikan txerto horiekin eta, baina horregatik ez bada gauzak berdin dira. Erremedio horiek abantail handia dira, ez duzu oroitzapen txarrik izaten gero. Lehen ez zen zesarearik ia egiten, ez zen ez penizilinarik, deus ez zen. Haur batzuk galdu ditu, batzuk hiltzen ziren, barnean itzultzen ziren eta zangoetatik hartuta ateratzen zen, baina ez zen bizirik ateratzen. Orain haur guttiago galtzen da.