Gaiak

mutilak/neskak [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
N-065 A02 Elizan eta eskolan emakumeak alde batean eta gizonak bestean jartzen ziren. Neskak haurdun gelditzen baziren lotsa beraientzat zen, mutilek erru gutxiago zuten. Mutilek askatasun gehiago zuten. Neskak dantzatzen ikusten bazituzten, apaizak "hijas de Maria"tik atera egiten zituen.
I-004 B12 denetarik - herria Bere garaian beste bi neska zeuden herrian. Bera baino lehen joan ziren Leitzara lanera. Herriko guztiak, neska eta mutilak, ibiltzen ziren elkarrekin, beraz neskak ez ziren lagunminak izaten. Lagunak bai, baina ez lagunminak. Baziren beste neska gazteagoak eta beraiekin ibiltzen zen besteak joan zirenean, mutilez gain. Anaiak gazte gaztetatik bazuen neskalaguna eta berak ikusten zuen ezkondu egingo zela eta orduan zer egingo zuen berak han? Ikasten hain gustoko zuen arren, alabarik gazteena zen eta ez zioten herritik alde egiten uzten. Hogei urtez egon zen herrian, eta joan zenean egin zuen negar, ez zela gehiago itzuliko baitzekien.