Gaiak

txerri hilketa [18 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-002 A01 Aurkezpena: abeltzaintza. Animaliek ematen dute lan gehien: behiak, ardiak, txerriak eta oiloak. Behiak jetzi, jana eman, azpiak garbitu. Txekorrak eta zezenak. Ardiak etxe ondoko beste borda batean daude. Erditze garaian ematen dute lan gehien. Arkumeak. Ardiak eskuz jezten dituzte. (Gazta ere egiten dute, etxean jateko behar dutena). Jana eman eta gosaltzera joaten dira. Txerriei jana eman eta garbitu. Erditzean ematen dute lana. Urtero bat edo bi loditzen dituzte gero hiltzeko neguan. Txerri hilketa nola egiten duten. Tripotak. Iluntzean berriz ere behiak eta ardiak jezten dira.
D-003 A07 txerrikiak - elikadura: txerria, solomoa - elikadura: txerria, magrak Txerri hilketa guztia nola egiten zen. Ondoren egiten ziren odolkiak, solomoak, txistorra eta magrak nola egin eta kontserbatu.
D-041 A01 txerrikiak Txerri hilketa nola egiten den: bakoitzaren papera, zer egin atal bakoitzarekin. Txerrikiak: odolkiak, txistorrak. Bera noiz eta nola hasi zen lan honetan kontatzen du. Txerri hilketen ugaritasuna. Hilketarako sasoi hoberena. Iratzeekin erretzea. Txerri hoberena ehun kilokoa da eta txerriaren ia-ia guztia da ona jateko. Txerria ona dagoen nola jakin (trikinaren arazoa). Trikina zer den eta janez gero gertatzen dena. Kasu zehatz bat.
D-057 A17 Txerria hiltzeko garaia urtarrila eta otsaila bitartekoa zen.
D-068 A01 Aurkezpena. Txerria hiltzeko dena prest edukirik, goizean txerri hiltzailea herritik txakurrekin oinez etorri zain egoten ziren. Familia guztiak hartzen zuen parte: batzuek odola jaso, besteek txerria hartzen. Behin hilda, txerria erre eta ur epelez garbitzen zen lehortzen uzteko arratsa bitartean. Gero puskatu eta odolkiak egiten ziren eta lukainkak hurrengo egunean. Odolkiak sagardo eta ardoarekin jaten zituzten eta elkarri zirika ematen zuten eguna. Sagardoa etxean egiten zuten, makina egokiarekin. Kalabaza, artoa eta etxeko gauza naturalak jaten zituzten.
I-001 A14 Txerri hilketa neguan egiten zen. Txerria nahikoa gizenduta bazegoen pentsu eta arto irinaz, eta jateko ezer ez bazegoen hil egiten zen. Txorizo, txistorra, solomo, saihetsak... egiten zituzten eta herriko jendeari ere ematen zioten.
I-018 A08 Txerria hil dute etxean beti. Festa baino lana zen gehiago tripotxak egiten. Lehenengo txerria hil. Tripotxak eta txistorrak egin eta gero tripotak eta esteak txistorra txikituz bete. Gibelak eta jaten zituzten. Lukainkak ere egiten zituzten. Orain ia, txistorrak bakarrik egiten dituzte. Birikak haltsarrekin betetzen ziren. Txerria zatitan moztu eta gatzetan edukitzen zuten hamabi bat egunez. Gero atera eta lehortzen uzten zuten. Euliek jan ez ditzaten badaude orain zaku batzuk bertan zatiak sartzeko. Higitzearekin lortzen da odola ez gogortzea tripotxak egin ahal izateko.
I-037 B13 denetarik Txerri hilketa bi etxetan egiten da bakarrik. Orain txekorrak hiltzen dira.
I-038 B07 sinesmenak - zuhaitza Zuhaitzak noiz moztu: ilargi zaharrean. Egurra egiteko ilargi berrian moztu behar zen. Txerria hil, ilargi zaharrean egitea zen hobe.
M-005 A04 Txerri hilketa: lau edo bost gizon elkartzen ziren. Txerria harrapatu, eta besteek eusten zioten bitartean besteak labana sartzen zion. Emazteak odola jasotzen zuen, txerria kanpotik erretzen zen eta arratsaldean zatitu egiten zen. Denek elkarrekin afaltzen zuten festa polita eginez. Herriko beste hiru etxeetara banatzen zituzten tripakiak eta beste zenbait zati ere.
N-052 A02 Txerri hilketa: beti banatu izan dira etxeetan gehiegizko zatiak. Besta egiten zen. Jendea biltzen zen eta bazkaltzeko odolkiak egiten ziren. Orain aratxeak hiltzen dira gehiago. Lehen oiloak ere hiltzen ziren.
SR-009 A11 Txerri hilketa: su baxuan pagoak lehortzen zituzten, haiei su eman, han txerria erre, garbitu, tripak atera eta hustu. Tripotxak egin eta afaria egiten zuten. Zenbait lagun joaten ziren. Parrila handi bat saihets, hezur zopa, tripotxak, bizkotxada eta kafea hartzen zuten. Etxeetan zehar ere banatzen ziren tripotxak. Trukean zerbait ematen zieten zenbait etxetan.
I-043 A07 Txerri hilketa: lau-bost gizon elkartzen ziren eta txerria labanaz hil ondoren, su eman, ongi garbitu eta tripak atera ondoren, txerria zintzilik uzten zuten. Arratsaldean txerria jaitsi eta zatiak egiten zituzten. Urte guztian jaten dute hortik. Tripotak adoboan jarri eta hurrengo egunean bete eta zintzilik uzten zituzten lehortzeko. Hankak gatzetan uzten ziren.
I-036 A09 elikadura: mondongo Txerria hiltzen dutenean mondongoa egiten dute. Haragia xehetu, adoboa eman eta hurrengo egunean bete. Oraindik ere hiltzen dute beraiek txerria, batzuetan bi ere hiltzen dituzte.
I-024 A05 elikadura: odolkiak Txerri hilketa: gizonek txerria hartzen dute, labana sartu eta odola ateratzen diote. Odolkiak egiten dira gero. Arroza, gizenkiak txikituta eta espezieak jartzen zaizkie. Txistorrak egiteko magra ondoko haragi zatiak erabiltzen dira.
I-023a A06 Txerria hiltzean birikak egiten zituzten eta haltsarrak sartzen zizkieten.
I-041 A02 Txerria hiltzen zuten: ez zen kanpoko jenderik joaten: txerria hil, odola hartu eta iratzeekin erre egiten zuten. Gero garbitu teila zati batekin eta ur beroarekin, eta tripak atera. Tripotak banatzen zituzten. Jadanik ez dute txerririk hiltzen.
N-010 A02 Txerriak umeak egiten zituenean bi txerrikume apartatzen zituzten gizentzeko. Txerriak patata eta artoarekin bazkatzen zituzten. Txerri horietako bat eguberrietako hiltzen zuten neguan jateko. Lehen ez zuten arrainik. Txerria hiltzeko labana sartzen zaio lepotik. Andre batek odola biltzen zuen eta beste batek bueltak ematen zizkion ez mamitzeko. Beste andre batzuek tipulak eta porruak prestatzen zituzten eta arrautzak egosi. Txerria garbitu eta zatitutakoan tripotak prestatzen zituzten. Familia osoa biltzen zen eta otordu handia egiten zuten. Puskak ematen zizkieten herriko jende nagusiari: maisuari, idazkariari, apaizari...