Gaiak

ipuina [15 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A06 mitologia: lamiak Lamien kontu zahar bat kontatzen da.
D-030 A01 mitologia: jentilak Andia mendian dagoen zuloa nola egin zen azaltzen duen ipuina.
D-050 A01 Gauero ardiak desagertzen ziren herri bateko istorioa.
S-007a A02 Zaharrei entzunez ikasi zituen ipuinak. Ipuina: Bakaikuko bi andre eta ahuntzen kontakizuna.
S-007a A03 Atorra lapurtu zioten gizonaren kontua.
S-007a A04 San Bartolome ermita eta asto zaharra eta otsoaren kontakizuna.
S-007a A05 Urdiain eta Iturmendikoen artekoak.
SM-002 A29 Txikiak zirenean kontatzen zieten ipuina: Anai-arreba batzuk ziren bere aita eta ugazamarekin bizi zirenak. Ugazama beraiez nekaturik, aitari esan zion hurrengo egunean mendira eraman eta bertan utzi behar zituela. Eztabaidan ari zirela haurrek entzun egin zuten eta mutila kalera irten eta harritxoak hartu zituen eta patrikan gorde. Hurrengo egunean aitarekin mendira joan ziren eta mutilak bidean zehar harritxoak botatzen zihoan. Horri esker etxera itzuli ziren. Berriz ere eraman zituen baina mutilak ez zuen harririk oraingoan. Nonbaiten izan zituzten eta handitu ziren. Mutila asko aberastu zen eta biak etxera bueltatu ziren. Dirua kendu nahi izan zieten baina ez zuten lortu. Haur haiek Maddi eta Antton zuten izena.
SM-002 A30 Gosez zegoen erbiaren ipuina.
XH-026 A01 abestia Gaurko saioan 3. mailako haurrak arituko dira. Bakoitzak bere burua aurkezten du. (08:35") Abestia. (12:14") Ipuina.
IC-009a A01 Orbarako Joanex Iriartekoaren ipuinak: azeriarena. Behin batean herriko etxeetako oiloak jaten zituen azeria harrapatu zuten bizirik. Azeriari zein zigor ezarri ez zekitenez, Joanexi deitu zioten oso buru gaitzekoa zelako. Joanexek zera proposatu zuen: azeria lastoz inguratu eta su eman. Halaxe egin zuten herriaren azpiko landan. Landan garia zoriturik zegoen mozteko gisan. Eta azeriak zer egin zuen? Bada, bere suarekin sartu zen landara eta garia erre zuen. Horra Joanex zein buruhandia zen.
IC-009a A02 Orbarako Joanex Iriartekoaren ipuinak: satorrarena. Beste aldi batez makurkeria handiak egiten zituen satorra harrapatu zuten bizirik. Udalak zigor handia eman behar zitzaiola erabaki zuen. Joanexek proposatu zuen: "hiltzea baino zigor handiagoa eman behar zaio, bizirik ehortzi behar dugu". Eta halaxe egin zuten.
IC-009a A03 Santu berriaren ipuina. Beste aldi batez elizako santuaz, patroiaz, asperturik aldatzea erabaki zuten. Bi gizon joan ziren Iru˝ara santu-irudi berria erostera. Denda batean bikez egindako santu beltz, disdiratsu bat, ikusi zuten eta hori erosi. Mandoan kargaturik etxera abiatu ziren. Jateko geldiunea egin zutenean irudia deskargatu zuten eta manta baten gainean jarri. Eguzkiak bere lana egin zuen eta santua urtu. Hura ikusitakoan erran zuten gizonek: "Orain arteko santuak ez zuen gauza onik egiten, honek mantan kaka egin eta alde egin du"
IC-009a A04 Beste aldi batez gizon bat lanean ari zen Orbararen gaineko harkaitzean eta han zuen zamaria loturik. Gizonak, zamaria hartzera joan zelarik, zamariak basta kendua zuela ikusi zuen; eta zamariak, gizonak joko zuen beldurrez, atzeraka egin zuen harritik behera erori arte. Gizonak harriaren gainetik begiratu zuen eta zamaria ikusi zuen hortzak erakutsiz irri egiten ziola. Haserreturik gizonak esan zuen: "irri egiten didak! Hire bide bera eman behar dik bastak". Basta hartu zuen eta bota, baina botatzean tarreak harrapatu zuen eta biak batera beheiti amildu ziren. Han gelditu ziren hiruak. Ipuin gehiago zekizkien baina ahaztu zaizkio.
IC-009a A08 Joanex Iriartekoaren ipuinak erdarazko liburu batean bilduta omen daude. Ipuin bat. Batek ezkontza batera joan behar zuen astoarekin eta ezin zuen astoa mugiarazi. Baratze batean piperminak ikusi zituen eta astoari ipurditik bi sartzea bururatu zitzaion. Halaxe egin zuen eta gero astoari ezin jarraitu zebilenez, berak beste bat sartu zuen eta horrela garaiz heldu zen. Beste ipuin bat: senar-emazte batzuek denda txiki bat zuten, eta ez ixteagatik lehenbizi emaztea joan zen eztei-bidaiara, eta hura itzulitakoan senarra.