Gaiak

hilketa [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-001 A17 kontakizuna Hiru anaia horiek beste behin dirua lapurtzeko mutil bat hil eta leize batera bota zuten. Harrapatu zituzten eta Iruņean espetxeratu eta hil egin zituzten.
I-066a A8 Hiru bizi ziren Txibarnea etxean. Ikazkintzan ibiltzen ziren. Bertan bizi zirenei buruz hitz egiten dute. Kontakizuna: Anaien artean beste mutil bat hil zuten eta leize batera bota zuten.
I-066b A05 kontakizuna - herria: Beruete Berueteko lapurrak maizterrak ziren Etxebarrian. Lantzeko lapurren arrazakoak zirela esaten zuten. Goņi abizena zuten. Bost anaia eta hiru ahizpa ziren. Azken heriotza baino lehen egin izan zituzten bestelako gaiztakeriak. Ixilik egon behar. Ilarregiko gaztea hil eta leize batera bota zuten eta ondorioz herriko mutilekin zenbait istilu izan zituzten. Ikatza saltzeagatik ordaindu zioten eta gero mendian beste bide batetik aurrea hartu zioten eta lapurtzeko hil. Lantegian mutila faltan sumatu zuten eta bazekiten hauekin kontuak egitera joana zela. Susmatzen hasi ziren eta errudun ikusi zituzten. Gaztetan artzain ibili izanak zirenez, mendiko leizeak ongi ezagutzen zituzten. Herriko bi izan ziren leizean sartu zirenak bere bila. Gero aitortu zuten eta Kandelera egunean Iruņera eraman zituzten 1934.ean. Bi gazteenak hartu zituzten baina zaharrena aske zegoen. Bere emaztearen etxera sartzen omen zen ezkutuan jatera eta horrelako batean koinatak Guardia zibilari keinu bat egin eta bidean harrapatu zuten. Balkoietan maindireak jartzen zituzten aske zegoela abisatuz. Gero hirurak hiltzera kondenatu zituzten, baina batek bere buruaz beste egin zuen eskaileretan behera jauzi eginez. Bere familia herritik joan zen. Jendeak hiru anaientzat barkazioa eskatu zuen, baina gauza politikoa izateagatik edo, euskaldunak baitziren, hil zituztela diote batzuek.
SC-002c A01 kontakizuna - lapurketa 1952ko neguko historia: Intxauspe artzaina hil egin zuten eta ez zituzten hiltzaileak aurkitu. Jendeak nagusiak hil zuela uste zuen, nagusiaren emaztearekin adiskidetuta zegoelakoan. Bere artzain batek dirua sakelean zuela bazekien norbaitek, eta lapurtu egin zioten, berari ezer ere egin gabe. Lehenengo kasuarekin lotzen saiatu ziren legegizonak, hiltzaile hura babesteko asmotan edo. Ez ziren ez bata ezta beste kasua ere argitu.
X-004b A02 Juan Gerardi Guatemalako apezpikua hil dute. 36 urteko gerra zibila pasatu berri dute herrialde horretan. Milioi bat pertsona baino gehiago hil da bertan. Gerran gertaturikoa ez atzentzeko mugimendua eta giza-eskubideen bulegoa sortu zituen apezpikuak elizbarrutian. 55.000 pertsonaren testigantzak bildu zituen. Egindako ikerketak biltzen zituen txostena aurkeztu zuen eta handik bi egunera hil zuten. Txosten hartan bortizkeria kasuen %90 armadak egina zela adierazten zen.