Gaiak

Sanjoanak [7 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-018 A01 jaiak - elikadura: barkiloak Arbizuko jaiak sanjoanetan izaten dira. Iosuk bezperako eguna nola den kontatzen du: ermitan elkartu, bezpera den tokian herriko koruak abesten du, ardoa barkilotan (zilarrezko edalontzitan) banatzen da, koadrilakako afariak (odolkiak) egiten dira eta gauean sua saltatzen da arima garbitzeko.
D-057 A11 Aste Santua ez zen modu berezian ospatzen. San Joan bezperan zuhaitz handi baten bila joaten ziren mendira eta gero landatzen da.
D-057 A21 San Joan egunean hiru apaizek ematen zuten meza eta hortik aurrera festa handia. Bezperan zuhaitz baten bila joaten ziren. Aurretik mendietan lo egiten zuten artzainek bilatzen zuten non zegoen zuhaitz politena. Elorriak jartzen ziren ateetan. Eta suak ere egiten ziren eta gazteek salto egiten zuten.
D-057 A05 Maiatzean menditik zuhaitz bat hartzen da eta elizatik kanpoko aldean landatzen da. Bedeinkatu egiten da. Gero hori ganbaran gordetzen da eta San Joan bezperan sua egiteko erabiltzen da, eta jendeak saltatu egiten du. Gero afari bat egiten da herriko etxean. Su handi bat egiten dute plazan eta musikarekin batera jendeak saltatu eta dantzatu egiten du.
SH-003 A15 San Joan egunean urarekin garbitzea. Suak San Joan bezperan egiten ziren. San Joan belarrak ere hartzen ziren. Intsusa eta elorri adartxoak jartzen ziren leiho guztietan. Lizar hostoa ere asko hartzen zen. "Hiru eskutara" esaeraren azalpena. Suak egiteko egurra.
SM-011 A24 sinesmenak - ermita: Iragi Sanjoanak: gauaz animaliak jetzi eta neska eta mutikoak bildu eta bezko bat esne zopekin egiten zuten. Gainerako esnearekin gazta bat egiten zuten eta San Joan egunean jaten zen. Dibertitzeko bere moduan abesten zuten eta Zubiriko iturrira joaten ziren ura edatera. Burdindogira ere joaten ziren, Iragiko ermitara, bera minez beteta zegoen eta hark sendatu zuen. Bertan Gurutze Sainduko bedeinkazioa ematen zuten. Erromerian joaten ziren ingurutik. Gazteek buelta bat ematen zioten ermitari. San Joan bezperan mendira joaten ziren, sua egiten zuten, lasterka ibiltzen ziren eta eguzkia atera baino lehen lurrean inbuluzketan ibiltzen ziren sarna kentzeko. San Joan egunean lizarra eta iratzea biltzen zen eta elizan bedeinkatzen ziren. Gero atarietan jartzen ziren aire gaiztoentzako. Koroiak: Ezpela, "lisunzi".
SN-007b A08 Batzuk iturrira joaten ziren goizean: "Mañanita de San Juan, cuando la zorra madruga, el que mucho vino bebe con agua se desayuna" (San Juan goiza, azeria goiz jeikitzen denean, ardo asko edaten duenak ura hartzen du gosarian). San Joan bezpera gauean sua egiten zen eta hau esaten zen sua saltatzen zen bitartean: "Sarna fuera San Juan bezpera ogi eta ardo Nafarrora (...) Urritzako emakume guztiak ipurdiz gora". Belarrak bildu eta bedeinkatzen ziren hurrengo urtean erretzeko.