Gaiak

Olentzero [8 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-057 A08 Eguberriak Olentzero egunean gazteek Olentzeroaren panpina egiten dute eta etxez-etxe joaten dira eskean abesten. Bestalde Gartzainen, gizon bat Olentzeroz janzten da eta aldez aurretik eramaten dizkioten opariak banatzen ditu eta gaztainak eta sagardoa banatzen dira. Urteberri eguna familiarekin ospatzen da.
SH-003 A17 Olentzerorik ez du berak ezagutu Uharten.
SN-001b B8 Eguberri bezperan gauerdian etortzen zela esaten zuten, tximiniatik. Txokolate pixka bat eskaintzen zioten. Gauerdiko meza garaian sartzen zen etxeetan. Umeak ikaratzeko erabiltzen zen.
SN-001a A5 "Olentzero begigorri / (...?) etxera etorri/ hemen ez dugu behar (...?) gorri /kontuak esan behar ditugu elkarri", esaten omen zioten.
SN-001a A2 Berak ez du inoiz ezagutu eta ez zegoen inolako ohiturarik. Erabiltzen zuten haurrak beldurtzeko, baina besterik ez zuten.
SN-001a A4 Urik eta argirik ez zuten denbora haietan, emakume bat Olli iturrira joan zen eta ez zen gehiago berriz agertu. Olentzeroak pozalea hartu eta etxe hartako tximiniatik bota omen zuen esanez: "hau zuentzako eta Txasoneko alaba guretzako".
SN-001a A1 Agurra eta sarrera. Eguberri bezperan umeekin ibiltzen dira kantari kaleetan zehar lehengo gisara jantzita. Berak Olentzerori buruz egindako galderak: Noizbait ezagutu zenuen Olentzero? Eguberri egunean zein ohitura izaten ziren? Olentzero tximinian jartzen al zuten? Eguberri eguna barau eguna zen, haustekotan beldurtzeko Olentzero etorriko zela esaten zieten? Olentzerori buruzko bertsorik gogoratzen al duzu?
I-007b A04 Eguberriak Gabonetan aita apaizaren etxera joaten zen denbora pasatzera. Gauerdian meza egiten zen eta afaltzeko bisigua jaten zuten. Olentzero deitzen zuten egur handia sutan jartzen zuten eta bukatu arte ez zela itzali behar esaten zuten. Olentzeroren abestia. Latasan ez zuten Olentzerorik. Olentzero gau hartako egurrari deitzen zioten, baina beraiek ez zuten erretzen.