Gaiak

heriotzak [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-007 A2 Anaiak hil zirenean egin zutena. Pena ematen zuen horren txikiak hiltzeak. Bizkiak ziren eta bat hil egin zen. Orduan medikuek ere ez zekiten zer zuten. Orain mediku bera dute bailara guztirako.
I-006 A1 Lehen jende gehiago hiltzen zen orain baino, edozein gaixotasun hartuta ez baitzegoen sendatzeko biderik. Hil zen anaia baten bizitza. Hil ziren beste bi anaiaren istorioa. Lau anaia hil zitzaizkion, eta hamar gelditu ziren. Orain hiru besterik ez dira gelditzen.
I-016b A05 gaixotasuna: infartuak Gerra garaian, Mariak, bere ahizpak, monja zihoala esateko eskutitz bat idatzi zion. Orduan izan zuen lehenengo infartua. Gero, ekainean aita hil zen eta juxtu sei hilabeteren buruan, osabari eman zion infartua. Gero beste bi anaia hil ziren.
II-089a A09 bertsolariak:Xalbador Xalbadorren azken bertso saioan emaztea zegoen. Bera larritu egin zen ikusi zuelarik Xalbador ez zela heldu, eta gero etorri zitzaizkion eta erran Xalbador ez zela ongi eta emaztea galdegiten zuela. Joan zen eta Xalbadorrek erran zion "ez zara berehalakoan jin" eta berak erantzun zion etzekiela gaizki zegoela. Eskolara eraman zuten Xalbador eta han bildu zen familia guztia. Xalbador ohartu zen semea falta zela eta haren bila joateko eskatu zuen. Berak ez zuen uste Xalbador hilko zenik, baina Xalbadorrek bazekien. Medikuak ere han ziren eta haiek bazekiten zer pasatzen zen. Xalbadorrek lehenagotik bazekien bere heriotz eguna hurbil zela.