Gaiak

ogibideak: musikaria [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-008b A01 Aurkezpena: Musikaria eta dantzaria izan zenaren alabak bere aitari buruz hitz egiten du: (03:10") Hamasei-hamazazpi urte zituela hasi zen jaietan jotzen. Magdalenako batzuekin eta bere aitarekin ikasi zuen. Klarinetea jotzen zuen berak eta orkestra bat sortu zuten. Eskolako fanfarrean aurkitzen zituen musikariak. inauterian hasi eta garizuman bukatzen zuten. Garizuman haurrak dantza-iauziak ikastera joaten ziren.
II-008b A03 dantza - gizon/emakumeak Emakumeek ez zuten parte hartzen euskal dantzetan. Basandereak eta baita Zuberoako kantinerak ere gizonezkoak ziren. Gero, emakumeak sartzen hasi ziren. Ongi dantzatzen zutenak bakarrik aritzen ziren garai haietan. Aita beti zebilen kanpoan. Hura zen bere lanbidea, musikaria zen. Bere anaia hemeretzi urterekin gerrara joan zen eta hogeita hiru urterekin dena utzi zuen musikari izan nahi zuelako eta Tolosara joan zen ikastera. Aita hil eta gero orkestra bat egin zuen, aitak egiten zuen bezala. Aita 1936an hil zen, baina jarraitzaileak izan zituen, hala nola Manex Urruti. (32:28") Orain dena arinago dantzatzen da. Neskek ez zuten dantza-iauzirik dantzatzen. Espainia aldean hasi ziren neskak dantzatzen eta orduan hasi ziren han ere. (Frantsesez) Bere aitaren lanaren jarraitzaileak. (Frantsesez) Soinuaren inguruko guztia. (42:30") "Ramuntxo" orkestrak jotzen du. (44:00") Beñat Katxetaburuk Bolant-dantzaren musika jotzen du. (45:30") Agurra.
SS-002b A01 denetarik Bere gurasoak euskaldunak ziren, biak Urdiaingoak. Baina bere amaren gurasoak Ameskoarrak ziren. Haiek ez zekiten euskararik. Berak ordea, erdara ikasi zuen, amaren lehengusuak, Ameskoakoak, sarritan bisitan joaten zirelako. Baina Urdiaingo jendeak ez zekien erdararik eta eskolan hasten zenean ikasten zuen. Maisua ona zen eta erretiratu zenean, bere zerbitzuaren truke zerbait eskaintzera joan zirenean, berak urtean 200 pezeta besterik ez zuen eskatu. (03:25") Jai handietan herri osoan zehar eske ibiltzen ziren danbolinjoleak, eske ibiltzen ziren etxez-etxe. Udaletxeko elekzioak galtzean bota egin zuten danbolina. Ordurako Migel Joxek bazekien txistua jotzen. Bi urtetan ahaztu egiten dira gauzak eta gero denak pozik beste honekin.
SS-002b A02 kontakizuna - erlijioa: Santa Agata Urdiaingo musika eta dantzak mugimendua etorri zen momentuan desagertu ziren. 1932an ezkondu zen. Ordurako baile itxia hasia zen. Mutilak alde batean eta neskak bestean egoten ziren dantzaldian. Gerra ondoren German aritzen zen plazan txistua jotzen. Beraz, Gerra ondoan ere txistuak jarraitu zuen plazan. (12:45") Pasodoblea. (13:22") Danbolineroak hamabost bat urteko bi neska eta bi mutil izaten ziren eta urtero aldatzen zituzten. (14:05") Santa Agatan bi maiordomo edo errege aukeratzen ziren eta gero hauek neskak aukeratzen zituzten. Kartak botatzen ziren Errege bezperan Erregea aukeratzeko. Danborileroak mutilak zeuden etxeetan zehar ibiltzen ziren eske. (15:40") Herriko soinulariak. Nola hasi zen bera soinua jotzen. Gitarrak ere baziren herrian. Rondailak ateratzen ziren egun berezietan. Estankoko koadrila organiloa eramaten hasi zen Santa Agatarako. Irisas eta Jaunsaras soinulari famatuak ere eraman zituzten. Gerra denboran gauza horiek guztiak hoztu egin ziren. (26:25") Santa Agatako kontakizuna. Bezperako afaria: zopa, txerrikiak, postrea... Hurrengo eguneko bazkaria: zopa, eltzekoa, txahala... Santa Agataren egun txikia ere ospatzen zuten.
IC-014a A15 Aezkoan soinujole multzo bat zegoen. Orain txikiak berriro hasi dira ikasten Bara˝ainetik datorren irakasle batekin.