Gaiak

gizon/emakumeak [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-061 A01 kontakizuna Goizuetako neskek Aranoko mutilak zituzten gustoko eta hortaz, Goizuetako mutilak haserre zeuden. Bidean izutzea erabaki zuten eta kalabaza bat jarri zuten argizari batekin neskak pasa ez zitezen, baina hauek kalabaza txikitu egin zuten.
D-061 A02 kontakizuna Beste behin larunbata arratsaldea izanik, neskak plazan dantzan zebiltzala, mutilek dantza eskatu arren ez zegoen modurik. Mandotegira joan ziren orduan hauek eta mandeuliak zorro batzutan sartu eta plazan lurrean utzi zituzten. Dantzan ari ziren neskek oinekin puskatu zituzten poltsak, eta euliak gonen barrenera sartu zitzaizkien. Plaza hustu zen.
M-006 A01 lana: gizon/emakumeen lana Anai-arreba ari dira ea emakumeek ala gizonek egiten duten lan gehiago eztabaidatzen eta ezin ados jarri.
I-014 B04 Emakumeek bai etxeko eta bai kanpoko lanak egin behar zituzten eta gizonek etxera ailegatu eta ez zuten ezer egiten.
X-005b A01 Bortizkeriaren aurkako plataforma duela urte eta erdi sortu zen. Pertsona eta talde ezberdinen ordezkariek osatzen dute. Indarkeria gainditzeko proposamen zehatzak aurkeztu eta hauen arduradunari beregain hartzea proposatzea izan ziren taldea sortzeko arrazoi eta helburu nagusiak. Egoeraren diagnostikoa egin zuten eta horren arabera taldeak eta proposamenak osatu zituzten. Plan integral bat osatzea izango litzateke helburua. Parlamentura bi helburu lortzekotan joan ziren: kontzientziazioa eta proposamenak erakutsi, horiek erabiliz Nafar Parlamentuak plana beregain har zezan. Momentu honetan lege-proposamena etenda dago. Alderdi politikoekin duten harremana. Etorkizunari begira, bi bide horietatik lanean jarraitzea dute helburu; alde batetik, kontzientziazio-lana eta bestetik, proposamenak aurkeztea. Etxeko tratu txarrez gain, gazteek sufritzen duten indarkeria, laneko indarkeria eta kartzeletako indarkeria ere jorratu behar dituzte. Horretarako administrazio, irakaskuntza, enpresari... etab.ek ere hartu beharko lituzkete neurriak. Benetan egoera jasanezina duten emakumeak bakarrik ausartzen dira beraiengana jotzen. Azkeneko pausua eman eta geroko neurriak ez ezik, bitarteko konponbideak ere behar dira.
II-008b A03 dantza - ogibideak: musikaria Emakumeek ez zuten parte hartzen euskal dantzetan. Basandereak eta baita Zuberoako kantinerak ere gizonezkoak ziren. Gero, emakumeak sartzen hasi ziren. Ongi dantzatzen zutenak bakarrik aritzen ziren garai haietan. Aita beti zebilen kanpoan. Hura zen bere lanbidea, musikaria zen. Bere anaia hemeretzi urterekin gerrara joan zen eta hogeita hiru urterekin dena utzi zuen musikari izan nahi zuelako eta Tolosara joan zen ikastera. Aita hil eta gero orkestra bat egin zuen, aitak egiten zuen bezala. Aita 1936an hil zen, baina jarraitzaileak izan zituen, hala nola Manex Urruti. (32:28") Orain dena arinago dantzatzen da. Neskek ez zuten dantza-iauzirik dantzatzen. Espainia aldean hasi ziren neskak dantzatzen eta orduan hasi ziren han ere. (Frantsesez) Bere aitaren lanaren jarraitzaileak. (Frantsesez) Soinuaren inguruko guztia. (42:30") "Ramuntxo" orkestrak jotzen du. (44:00") Beñat Katxetaburuk Bolant-dantzaren musika jotzen du. (45:30") Agurra.