Gaiak

estatu kolpea [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-033b B1 Pilula asko hartzen ditu. Arrazoia: Bere semea Madrilen ari zen soldaduska egiten. Lizentziatzen zen egunean, behiekin lanean ari zirela,Tejeroren estatu kolpeaz jakin zuten. Etxera joaten utzi zieten eta telebistan irudiak ikusten eta bere semeaz pentsatzen bihotzekoak eman zion. Poliki-poliki sendatu zen, baina zenbait denbora beranduago berriz eman zion. UBIn egon zen eta taupada-markagailuen bidez aurrera ateratzea lortu zuten. Baina gerritik beherakoa oinazetan zuen. Bere koinatuak ezagutzen zituen mediku batzuei esker, ospitalera eraman zuten eta hankak salbatu zizkioten, anestesiarik gabe hanka bakoitzeko bi ordu baino gehiagoko operazioen ondoren. Denbora luzez egon zen bertan eta atera zenean asko ibili behar zuen. Duela bi urte berriz eman zion, baina berehala kendu zioten. Duela urte eta erdi behatz bat gangrenatu zitzaion eta moztu behar izan zioten. Baina gorago ailegatu zitzaion eta urte batez aritu zaizkio sendatzen Diabetikoa da hemezortzi urte zituenetik.