Gaiak

etxeko lanak [17 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A02 bizimodua Etxeko lanen banaketa: nork, zer eta noiz egiten zuen.
D-003 A08 karea - meta - nekazaritza: meta Etxeko lanak. Artoa zuritu, bereizi eta errotara eraman irina egiteko. Patatak, artoa, erremolatxa eta ilarrak erein eta jaso. Kisulabean (karea egiteko labea) harria errez kisua nola egiten zuten ongarri moduan erabiltzeko. Belarra segatu eta metak egin. Iratzea negurako prestatu. Neguko elurretan txoriak harrapatzen eta bola gerratan zein ongi pasatzen zuten.
D-028 A05 Lana baserritan egiten zen. Inguruan Berako galdategiaz gain ez bait zegoen bestelako lantegirik. Lanak, etxekoa, mendikoa, gaztainak eta esnea saldu eta horrelakoak ziren. Etxe bakoitzean bazeuden behi batzuk eta saltzen zuten esnearekin egiten zen gurina, "Fersa" eta "Dulcinea" izena zutenak. Agurra.
D-051 A01 nekazaritza: baratza Udazkeneko lanak: iratze eta lizarrak mozten zituzten ardiei neguan bazkari gisa emateko. Baratzean babak, ilarrak, indabak, azak eta barazki asko landatzen ziren. Sagarrak bildu eta pilatan jarri. Abereak oihanean egoten ziren. Mezara orain baino gehiago joaten ziren.
D-051 A02 elikadura: gaztainak - erregu Gaztainak bildu, bereiztu eta saldu egiten zituzten. Erregu hitzaren azalpena: neurri mota bat.
D-064 A05 Etxeko eta baserriko lanak: txerriak, gaztainak, ardiak, ikatz egitea.
D-068 A02 Etxean lan handia zuen: senideak zaintzen, txerriak bazkatzen, behiak jezten. Lanak denen artean banatzen zituzten, goizean nagusiak hasten zirelarik besteak eskolara joateko.
I-001 A01 Etxeko lanak: udakoak (belarrak, lurra jorratu) eta negukoak: emakumeek etxeko lanak egiten zituzten: garbitu, josi, plantxa. Ukuilua anaiek garbitzen zuten. Plantxatzeko lurrinezko plantxak erabiltzen zituzten, egur ikatzarekin.
I-001 A03 Zituzten soroak. Berdin mutilek zein neskek egiten zuten belar lana. Etxeko lanak amak eta berak egiten zituzten.
I-001 B05 negua Elurra egiten zuenean emakumeek etxea garbitzen zuten, josi, plantxatu ... Gizonek aziendentzat jana ekarri behar zuten.
I-019c B11 abeltzantza: abereak Etxeko abereei buruz hitz egiten dute: behiak. Jezteko lana. Belarretako lana.
IR-010 A02 Eskola utzi eta gero, etxeko lanak egin zituen: abereak zaindu, ereitea: garia, oloa, garagarra eta babak.
M-001 A01 bizimodua - lana: gizon/emakumeen lana Aurkezpena. Emakumeak lan asko egin du etxean bai umeak zaintzen baita abere eta belar lanetan ere. Gizonek Urdiainen fabriketan egiten zuten lan. Baina jornala baxua zen eta emakumeek aldi berean, gizonek baino lan gehiago eginez ibiltzen ziren umeak zaintzen, behiak, txerriak eta etxeko lan guztiak aurrera atera beharrez.
M-005 A03 nekazaritza: alor-lanak Gazte denborako garaiak gogorrak ziren. Alorrean aritzea zen gogorrena, goiz-goizetik gaueraino. Garaiaren araberako beste lanak: udan, uzta bildu garia, artoa, patata, babarrunak. Udazkenean erein eta uztailean biltzen hasten zen. Dena eskuz egin behar zen igitaiarekin. Pilak egin eta taxutu. Larrainera eraman eta idiekin egun osoan bueltaka egon ondoren haizeaz baliatuz, garbitu egiten zen. Garia soberan bazegoen saldu egiten zen. Aziendarekin, behiak, behorrak, ardiak eta txerriekin konpentsatzen zen pixka bat dirua, bestearekin ez baitzen dirurik lortzen.
SR-009 A07 bizimodua Bere anaia Gerrara joan zen eta berak egunez soroan egiten zuen lan eta goiz eta gauean ardiak jeztera mendira joaten zen. Zaku patatak ere berak eramaten zituen bizkarrean. Bere anaiak ardiak mendira eramaten zituenean, janaritzat zuen ogia bidean jaten zuen eta gaua bitartean besterik ez zuen. Gauean amak pertza bat indaba gorri jartzen zion. Gero ardiak saldu zituzten. Etxea garbitu gabe, erratza hartuta basoa garbitzera joaten ziren, orbelketara. Bazkaltzeko urdaia gerrenean sartuta, erre eta jan egiten zuten. Gauen etxera joan plater handi bat patata eta tomateren bat jan eta korrika arrosariora joaten ziren. Anaia Gerrara joan zenean, goizeko ordu batean gurdia hartu eta mendira egur bila joaten zen bera. Eguerdian gurdia bete eta etxera bueltatzen zen. Udan belarrak mozten zituzten. Sagar erreak eta mizpirak saltzen.
I-024 A04 Bera herrian egon da beti. Ama bertakoa zen eta aita Astizkoa. Etxeko lanak gogorrak ziren, artoarena, batez ere. Patata, garagarra, artoa etab. ereiten zuten.
I-004 B10 kontakizuna - herrimina Herria oso leku politean dago. Herrimina izaten du, beti bilatzen du antzeko paisajea, baina Nicaraguan ez dago. Han dena basatiagoa da. Ez dago ardirik, behiak bai. Autoak ere badira, baina ez hemen beste. Berak behiak jezten badaki baina ez ardiak. Litro asko jetzi zituen gaztetan. Orreagaren esperientzia abere eta etxeko lan kontuetan. Bere azken esperientzia kontatzen du. Gustatu egin behar zaizu lan horietan aritzea.