Gaiak

merkantzia [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-052a A01 kontrabandoa Aurkezpena. (01:30") Txiki-txikia zenetik ezagutu du berak kontrabandoa. Mando, behi zaharrak, ardiak, paketeak... pasatzen ziren bere bordatik. Paketeetan botilak, tabakoa, botoiak... izaten ziren. Bere amaren aldetik denak ziren kontrabandistak. Mandoak Hazparnetik heltzen ziren eta gero "sokan" pasatzen ziren. Mandoen kontrabandoa. Hamazazpi urterekin hasi zen morroi lanean. Horren aurretik behorrekin egiten zuen kontrabandoa. Kontrabandoko peoiak nekazariak izaten ziren. Kamioi-piezak Gipuzkoa, Bilbo eta Iruñera eramaten ziren. Kobre asko ere pasatzen zen. Kontrabando asko ere Suizatik zetorren. Karabineroek oso erraz saltzen zuten beren burua. Zaindairek ez hainbeste. Jende eta juduen pasa ere bazegoen. Alemaniarrek eta amerikarrek zeudenean koronel euskaldun batzuek egindako letra batzuk erabiltzen zituzten, artzaintzan ari zirela esanez. Alemaniarrek zenbait kontrabandista hil zituzten, baina beraiek, gazteak, ez ziren beldur.