Gaiak

zurgintza [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-071 A06 Gero bere zurgindegia sortu zuen. Agurra.
IR-018 A01 Pedroren aurkezpena galdera pertsonalen bidez. Hiru urtez soldadu egon eta gero, beti bizi izan da Garraldan. Zurgin zelarik, kanpora irten behar izan zuen. Herrian ikasi zuen batekin eta bestearekin. Liburuetatik ere ikasi du. Lana egiten hasi baino lehen marrazkia egin behar zuten, proiektua.
IR-023e A01 Izena, etxearen izena eta jaiotze urtea. Zurgintzan lehen oihanean egiten zen lan gehiena. Zuhaitza bota eta bertan lantzen zen. Lau alde zuzentzen zitzaizkion enborrari. Gurdi gainean jarri eta bertan zatitzen zen behar zen zatia. Zura berde dagoelarik mozten zen. Etxe ondora eraman eta bertan pilatzen zen. Bertan garbitu egiten zen eta tinta kendu. Zerrategia deitzen zioten lekuan, enbor luze landuaren punta bat mendian, lurrean eta bestea gurdiaren gainean, neurria markatzen zen ikatzez tindaturiko hariarekin. Hari bustiak, ilez eginak, tintan sartu eta goitik eta behetik markatzen zen enborra. Kateekin finkaturik zerrategian mozten zen zurezko zerra batekin, bat goitik eta bi behetik. Bazen zerra bat arrazoirik gabekoa almansa deitua. Eskutokiak bakarrik zituen. Beste zerrak meheak ziren eta armazoia behar zuten.