Gaiak

arrantza [10 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-007 A02 kontakizuna Gaztetako bihurrikeriak: Olentzero, txori kabien bila joatea, arrantzara joatea.
D-070 A01 bizimodua Gazte denborako egunak: eskola, dotrina euskaraz, elizan kantatu eta apaizaren azalpenak entzun, bazkaria, eskola berriz ere. Bukatzean frontoira joan eta pilotan aritu. Beste askotan astoa hartu eta egur bila joan ilundu artean. Besteetan eskuz arrantzara. Bestetan sega hartu eta iratze eta belarra moztu. Behiak zaindu. Goldea hartu eta lurra landu. Asko ibiltzen ziren.
N-052 A16 ogibideak: saltzaileak Ardi larruak erostera joaten zen gizona. Merke erosi eta gero Iru˝ean saltzen zituen. Lehen arraina saltzera joaten ziren herrira. Gero herrian jarri zituzten arrandegiak. Arrantza garaian izokinak, amuarrainak eta morenak hartzen zituzten. Baina orain gutxiago daude. Arrainak abenduan joaten dira errekan gora arrautzak errutera.
I-039 B05 Arrantzara joaten ziren eta "remanga" moduan egiten zuten. Bi argi eta sare batekin. Kobazuloaren ondoan jartzen zuten sarea eta makilarekin jotzen zuten gorago, amuarrainak eta txipak atera egiten zirelarik.
II-072b A01 Aurkezpena: beti ibili da arrantzan eta arrantzale famatua da. Ez du bere izenik ematen, oraindik ere ezkutuan ibiltzen baitira arrantzan. (03:30") Amuaren luzaera ibaiaren zabaleraren araberakoa da. Banbuzkoa izan behar du eta arrainari atzeko aldetik bota behar zaio. Arrain handienak zizare eta lumarekin hartu ditu. Sarez, eskuz eta tertulaz ere egin du arrantza. "Tertula" zer den. Ilunabarrean jarri eta ilunabarrean jaso behar da. Gauez sare handiekin, hiru mailakoekin, aritu izan da. Debekatuta dago hori. Gauak oso iluna izan behar du, ilargirik gabe, ikusiak ez izateko. (10:40") Ezin da arropa zuririk eraman, beti beltzez joan behar da. Xingen neurria. Oso laxu jarri behar dira. Argitu gabe joan behar zuten jasotzera jarri eta biharamunean. Eskuz ere asko arrantzatu du. Orain arrainak asko txikitu dira eta oso gutxi hartzen dira, Alduden batez ere. Lehen erroten ibilguak zurezkoak ziren eta arrainek pasatzea lortzen zuten; orain porlanazkoak dira. Bestetik, arraina ur txikietara joaten zen erruntzera eta jadanik ez dago horrelako errekatxorik. (20:00") Berak egiten zituen arrantzarako tresna guztiak. Zizareen artean ere badira ezberdintasun handiak. Zizarea egun batzuetan utzi behar da hartu eta gero, arraina gehiago irristatzen da bestela. Arrainek ez dute entzuten baina oso ongi ikusten dute. Ur ezberdinetan erabiltzen diren amuak. Sekretu asko ditu arrantzak. Bera honetaz bizi izan zen garai batean. Baina orain jadanik ezin da lehen adina arrain hartu. Lehen arrantzale gutxiago zeuden eta egun batean joaten baziren hurrengo lau-bost egunetan ez ziren joaten. Orain hainbeste arrantzale egonik, hamar aldiz gutxiago ateratzen dira arrainak izututa baitaude. (30:10") Arrantzatzeko momenturik onena euria egin eta gerokoa da. Pazientzia handia izan behar da arrantzan aritzeko. Lehen ez zeuden orain dauden botak. Bera urte luzeez aritu da oinutsik arrantzan. Bera Bidasoan sortu zen eta txiki-txikitatik zuen zaletasuna. Aita arrantzalea zen, sare handiekin. Orain bere semeak ikasi du, baina ez da bera bezain ona. Urte batzuetan markatu izan ditu zenbat kilo ateratzen zituen. Mila kilo ere atera izan ditu. Urteak joan ahala, gero eta gutxiago ateratzen zuen. Kordela xinpekin sartzen da, zizare handiekin. Aingira asko sartzen ziren eta oso ongi saltzen ziren. Debekatuta dago aingirak saltzea, hala nola kordela erabiltzea. Amuaz arrantzatzea gustatzen zaio gehien. Oso zehatza izan behar da amua botatzeko momentuan. (44:55") Agurra.
II-134b A01 Aurkezpena. (02:25") Ura nahastuta egotea ona da arrainek arrantzalea ikus ez dezaten. Arrantzatzeko momenturik onena udaberrian hostoak ateratzearekin batera da. Ilargiak baino, haizeak dauka garrantzi handiagoa. Hego haizea izan ohi da onena. Ilargiaren garrantzia: gaua argia edo iluna izateak eragina du, arrainek, jatekotan, janaria ikusi behar dute eta.
II-134b A03 Amuaren luzaera ibaiaren zabaleraren araberakoa da. Banbuzkoa izan behar du eta arrainari atzeko aldetik bota behar zaio. Arrain handienak zizare eta lumaz hartu ditu. Sarez, eskuz eta tertulaz ere egin du arrantza. "Tertula" zer den. Ilunabarrean jarri eta ilunabarrean jaso egin behar da. Gauez sare handiekin, hiru mailakoak, aritu izan da. Debekatuta dago hori. Gauak oso iluna izan behar du, ilargirik gabe, ikusiak ez izateko. Ezin da arropa zuririk eraman, beti beltzez joan behar da. Xingen neurria. Oso laxu jarri behar da. Argitu gabe joan behar zuten jasotzera, jarri eta biharamunean. Eskuz ere asko arrantzatu du. Orain arrainak asko txikitu dira eta oso gutxi hartzen dira, Alduden batez ere. Lehen nazak zurezkoak ziren eta arrainak pasatzea lortzen zuten; orain porlanazkoak dira. Bestetik, arrainak ur txikietara joaten ziren erruntzera eta jadanik ez dago horrelako errekatxorik.
II-134b A04 Pazientzia behar da arrantzan aritzeko. Berak ez du saltzeko egiten, gustoko duelako baizik eta etxera eramaten ditu. Lehen arrain gehiago zegoen eta handiagoak ziren. Zoko horretan amurrainak bakarrik daude. (25:00") Iratira joaten ziren oinez arrantzara. Bizikletaz egiten zuten zati bat eta gero oinez. Orduan ez zen inor ere joaten eta beti lortzen zituzten arrainak, baina hozkailurik ez zegoenez laster jan behar ziren. Lehen kanaberak banbuzkoak ziren. Haria, beruna eta zizareak erabiltzen zituzten. Berak beti erabili ditu zizareak. Zenbait egun aurretik biltzen zituen. Gero lurrik gabe purgatzen uzten zituen.
II-134b A06 Zizareen artean ere badira ezberdintasun handiak. Zizarea egun batzuetan utzi behar da hartu eta gero, arraina gehiago irristatzen da bestela. Arrainek ez dute entzuten baina oso ongi ikusten dute. Ur ezberdinetan erabiltzen diren amuak. Sekretu asko ditu arrantzak. Bera honetaz bizi izan zen garai batean. Baina orain jadanik ezin da lehen adina arrain hartu. Lehen arrantzale gutxiago zeuden eta egun batean joaten baziren hurrengo lau-bost egunetan ez ziren joaten. Orain hainbeste arrantzale egonik, arrainak izututa daudenez hamar aldiz gutxiago ateratzen dira.
II-134b A07 Lekurik onenak mendiko errekak dira, kabalak besterik ez baitira ibiltzen bertan. (43:20") Agurra.