Gaiak

elikadura [16 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A19 Zer jaki jaten zuten gazte garaian.
D-071 A05 Babak eta ogia jaten zituzten.
I-001 A04 Bazkaria: babak, garbantzuak, noizean behin haragia, urdai azpikoa tomatearekin, entsalada, txistorra. Ogia ere etxean egiten zuten.
IR-007 A02 Baratzeko jakiak: aza, babarrunak, patata, porrua, tipula, perrexil, babak eta ilarrak. Orduan dena eskuz egiten zen, ez zegoen makinarik.
IR-007 A04 Bazkaria: baba eta aza konketa bat birika eta saihets egosiak, tomate edo piper batzuekin beranduago. Orduan ez zen etxean bazkaltzen, alorrera joanez gero, bertan jaten zen. Ogia zerbaitetan untatuta edo ogia hutsik jaten zuten umeek. Bazkariko hondarrak zopan jarrita hartzen zituen merendatzeko berak hamar urtetan oihanetik etortzean eta berriz egur gehiagoren bila joan baino lehen. Ereiteko bi etxeetakoak elkartzen ziren bi etxeetako behiak erabili ahal izateko eta orduan bazkari onak prestatzen ziren.
IR-011a A05 Eskolatik hurbil bizi zen ahizpa baten etxera joaten zen bazkaltzera. Eguneroko jakiak: ilarrak (edo ilar biribilak), patata (lursagarra), arrautza, txingarra, tomateak.
IR-016 B02 bizimodua Aurkezpena. Ama hil zitzaion bi urte zituela, eta bost anaia eta aitarekin gelditu zen. Berak egiten zuen bazkaria, lixiba, ogia. Jakiak: patata, esnea, bildotsa, txerria
IR-023f B06 Zukua, garbantzuak, haragi egosia, axuria txilindronen, axuri errea jaten zuten jaietan. Igandeetan hobeki jaten bazuten ere, astean zehar bestela jaten zuten. Eguberrietan ardo zorrotada bat. Txerriak hiltzen zirenean, txerria jaten zuten.
N-052 A01 bizimodua Bizimodua: txikitatik ardiekin ibiltzen ziren. Arkume eta bildotsak etxeratu eta esnea biltzen zuten. Bi edo hiru gazta egiten zuten, beste bi edo hiru hilabetez lehortzen utzi eta saldu egiten zituzten. Oso merke saltzen zen. Taloarekin jaten zuten. Txerri bat hil eta urte guztirako zuten. Oiloak eta arrautzak zituzten. Artoa ereiten zuten, jaso eta errotara eramaten zuten opilak egiteko. Bere senarra ikazkina zen. Ganbaran artoa, ilarrak, patatak eta abarrak gordetzen ziren. Txerriak gizendu eta Doneztebeko merkatura eramaten zituzten saltzera oinez.
N-052 A07 Artopila edo taloak esne eta gaztarekin jaten zuten asko. Ogia bazuten pertzarekin eta txingarrarekin hartzen zuten bazkaltzeko. Sagarren bat bazegoen, hura zen postrea. Taloak ogia baino gehiago jaten zituzten, esnearekin. Haurrei irinez egindako ahia ematen zieten.
SM-007a A04 Ogia, txingarra, patata, aza. Gosaltzeko ogia eta txokolate pastila bi hartzen zuten. Hamarretakoa: ogia txingarrarekin. Eguerdian: aza eta patata. Birika egosia. Sagar arbolak bazeuden baina neguak gogorrak ziren eta sagarrak galtzen ziren. Mahatsa erosten zuten zenbaitetan. Gari denboran: gosaria: kafesnea. ("Kazolita" hitza. Azienden bazka.) Hamarretakoa: patata plater bat. Bazkaria. Merendua: arrazio pixka bat: tortila, txingarra, sardin zaharrak. Edo ogia eta mahatsa. Afaria: esnea ogiarekin. Lehengo jakiek indar gehiago ematen zuten orain baino. Neguan arto irina erosi eta taloak egiten zituzten. Taloak esnearekin, txingarrarekin.
SR-009 B04 kontakizuna Martxonean, bere etxean, hamabosten bat lagun elkartu ziren afaltzera eta berak egin zien afaria: zopa, haragi gisatua patatekin eta bizkotxada.
SR-009 B07 Ezkondu eta gero. etxe berrian zazpi gizonekin batera bizi behar izan zuen. Inoiz kamioiarekin ibili gabeko batek nahi zuela esan eta hurrengo egunean berak hartu zuen eta gertatu zena. Mahaian nola konpontzen zen zazpi gizonekin: oilaskoa egiten zuenean banatzeko zeuden arazoak, kafearekin gertatzen zena, bazkari banaketen arazoak.
I-010 A2 Babak eta urdaia jaten zuten askotan lehen, haragirik ez zegoenean.
I-042 A03 Eguberriak Gazte zenean Eguberritan elur asko egiten zuen. Babarrun gorriak, oilaskoa, natilak, "leche frita"... jaten zuten.
SN-002a A08 Neguan supazterrean gaztainak erretzen zituzten, eta katilu bat esne hartuta ohera joaten ziren.