Gaiak

gosea [7 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-035 A05 kontrabandoa - kontakizuna - Gerra zibila - errota Kontrabandoa egiten zuten garaiko kontakizuna. Kontrabandoan zer gauza pasatzen zituzten. Gose handiai pasatu zuten beraiek ere azkenerako errotak ere itxi egin baitzituzten. Soldadu joan zen hogei urterekin.
D-035 A08 kontakizuna - Gerra zibila Encarnaciˇn hasten da orain bere aurkezpena egiten. Gerra Zibila nola bizi izan zuen: zazpi urterekin beste baserri batera eraman behar izan zuten. Eskolara bueltatu zirenean gertatutako kontakizuna. Goseteari aurre egin zioten denen artean janaria biltzen.
IR-005 B08 Gerra Gerrako denboran gosea pasatu zuten hiru urtez. Ogia errazionatua ematen zieten. Bizi gogorra izan du. Baina gogorrena Gerra garaia izan zen. Soldaduak bizi ziren herrian eta beraientzat ere lan egiten zuten.
M-005 A07 errota - Gerra zibila: ondorioak Gerraren ondoren gose handia zegoen. Garia bazuten ere errotak prezintaturik baitzeuden. Garia errotara igotzeko trikimailuak. Sutopilak jaten zituzten. Goserik ez zuten pasatu, baina bai zorigaitzak.
I-007 B9 Gerra denboran Iruñean egon zen. Bere senarraren kamioia errekisatuta zegoen. Beraiek ez zuten gose handia pasatu, bere senarra garraiatzaile izanik beti ekartzen baitzuen zerbait. Haragi eta ogia falta izan zitzaien noizbait. Herrietan ez zuten hainbesteko goserik pasatu, baratzeak baitzeuden. Gerra ondoren izan zen okerrago, errazionamendu kartilak zirela eta.
I-047 A04 bizimodua - kontakizuna Mahats kilo bat hiruren artean erosi eta abereak egoten ziren Kuatropea zeritzoten lekura joaten ziren jatera. Manuelek koilareak egin eta han saldu egiten zituen. Egunez soroan egiten zuen lan eta gauez, koilareak egiten zituen. Beharra ezagutu dute beraiek. Gerra ondoren gosea ere ezagutu zuten. Ogia handitzeko patata sartzen zioten. Beraiek asto handi bat izan zuten.
SM-010a A05 Errazionamendua ez zen ailegatzen. Herrian bazegoen errota eta gauez eramaten zen irina, isilpean. Patata, aza, leka biltzen zen. Esnea ere bazuten, lau-bost behi bazituzten.