Gaiak

autobiografia [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-060 A01 bizimodua Hamabi urte besterik ez zituela artzai ibili zen han hemenka. Beranduago bere ama zaintzen egon behar izan zuen, oso gaixorik baitzegoen eta bi urte ohean eman zituen. Bere ama atera gabe ohea nola aldatzen zuen kontatzen du. Beste lanik egin ezean pobre gelditu zen mutilzahar, baina lortu zuen ezkontzea eta umeak izatea ere. Azkenik, alkateak eskeini zion udal atabalari izatea, berak atabala jotzen baitzuen eta horrek lagundu zien. Orain ederki bizi dira: alaba ezkonduta, bi semeak lanean eta bera emaztearekin etxean. Atabalaren inguruan izandako bizitza: txikitan hasi zen, soldadu zelarik bandan egon zen, Amaiurren kontratatua, eta jotzera joaten egindako ateraldi asko: Baztanen hogeitamazazpi urte, Baztandarren Biltzarrean hogeitazortzi urte segidan egona. Berak ez dio egindako lanari garrantziarik ematen besteek ematen dioten arren.
N-016 A01 Mugiron jaioa, 22 urte zituen arte han bizi izan zen. Arruitzen ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. 36 urterekin alargun gelditu zen. Seme zaharrena etxean gelditu da, besteak etxetik atera dira.
X-001 A03 Aurkezpena. Aitak irakatsi zion txistua jotzen. Aitak berak dantza eta txistu doinu asko bildu ere egin zituen, batez ere aitzineko basozain batengandik. Zaletasun amorratua izan zuen txistuarekiko gazte-gaztetik.
II-178 A01 Jaio eta hogei egunen buruan hil zitzaion ama. Donibanen inudeak hazi zuen. Jaunartzea egin eta gero sortetxera itzuli zen.