Gaiak

ogibideak: zurgina [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-018 A04 dirua: soldata Zurgintzan hasi zen, bere lehengusua zurgin irakasle gisa ibiltzen baitzen. Berarekin egon zen hiru urtez. Gero inguruko herrietan ere baziren zurginak eta laguntzaile baten beharrean egonik, Garaioan egon zen bera ere. Ikasten ari zela hiru pezeta eguneko eta janaria ematen zioten. Tabako eta ardoaren balioaren konparazioa. Garaiko zurginen izena eta etxea.
IR-023e A04 etxea: etxegintza Etxeak ere egiten zituzten. Asko aldatu da egiteko modua. Lehenengo karea eta kare labea egiten zen. Harria biltzen zen eta abereekin eramaten zuten etxea egin behar zen lekura. Berdin arearekin ere bai. Zurginek lehenik etxearen armazoia egiten zuten: aterpea, petralak, solibak eta eskailerak. Behar zutena kalkulatu eta oihanak markatzen zituzten. Beraiek egiten zuten dena orduan. Lehenengo zimenduak jartzen ziren eta gero hormatzen hasten ziren. Ordurako leiho markoek eginak behar zuten egon eta ongi finkatu behar. Harginek egiten zuten horma. Zorura ailegatzerakoan, erdian pilareak jarri behar ziren. Horma batetik bestera petralak eta harien gainean solibak jartzen ziren. Gero zorua jartzen zen. Hurrengo solairua berdin egingo zen eta hurrengoa ere berdin. Bi pisu zuten etxeetan aterpea zegoen. Aterpeak zurezko armadura bat du. Zubia egiten duten bi zura, gainean frontala, kapironak, etab. Apaingarriren bat egitekotan teilatu hegala egiten zen. Zurgina zen aitzindari etxegintzan. Agurra eta eskerrak.
SU-005 A04 Berak zurgintza ikasi zuen Altsasun eta gero tailerra sortu zuen bere kabuz. Hasieran dena eskuz egiten zuen. Leiho, ate eta denetarik egiten zuen. Gero tailerra lekuz aldatu eta gasoliozko makina bat zuen. Makina hark lehertu egin zuen.
SM-010a A12 denetarik Abaurrepetik Agoitzera joan ziren. Semeak zurgin sartu ziren fabrikan baina bere kabuz lan egin nahi zuten. Seme zaharrena gizon batekin hasi zen laguntzaile gisa Erron eta azkenean tailerra erosi egin zuen. Orduan joan ziren denak hara bizitzera.
II-056a A12 istripua Etxeetako teilatua nola egiten zen. Teila motak. Teilak erosten zituzten. Egilearen izena eta data jartzen zen teila zaharretan. Lan istripuak.