Gaiak

ogibideak: artzantza [31 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-010 A03 Iparralde Artzain moduan joan zen Iparraldera. Bizpahiru artzain berrehun bat ardirekin joaten ziren. Orbaitzetatik atera eta Berrobin, Donazaharren, Heletan eta azkenik Hazparnen egiten zuten lo etxe partikularretan. Etxean egindako galtzerdi eta jertseak janzten zituzten. Gazta, ogia, txingarra eta ardoa eramaten zuten jateko. Ardiekin bentetan ibiltzen ziren eta han erditu eta bildotsak izaten zituzten ardiek. Udaberrian bueltatzen ziren. Lau hilabete irauten zuen bidaiak. Bidaia egiteko hiru egun behar zituzten. Kontakizuna. Urteberri gauean lagunari esan zion oso egun ona izango zela hurrengoa, baina egun hartan elurra egin zuen. (11.24" - 13.27") Maiatzaren hasieran egiten zuten buelta. Bueltatzeko behar zuten denbora eta egiten zuten bidaia. Orion etxolara joaten ziren, ez etxera. Ardiak erditu, gazta egin eta jatekoa prestatu. Ekainaren 20.an ilea mozten zieten. Egun horietan bazkari ona zuten. Hamabi urtez artzain egon eta gero, ardiak saldu zituen eta etxeko lanak egiten aritu zen. Abereak erosi zituen, hazi eta saldu egiten zuen.
II-033b A05 merkatua Merkatuko aldaketak. (26:45") Axuri merkatua.
II-033b A06 Portuko mozkinak salbatzen du artzaina. Portuan egindako gaztekin ateratzen den diru garbiak salbatzen du artzaina. Gaur egun ere posible da artzantzaz bizitzea. Gaur egun, lehen ez bezala, laguntzak daude.
II-033b A08 kontakizuna - ogibideak: artzantza (etorkizuna) Mendi alde hartan aldaketa handia izan da. Orain bideak badira eta erraza da ailegatzea. Kontakizuna. Nola egiten zituzten bidaiak gora eta behera. Mandoaren ondoan egiten zuten lo. Ez du zalantzarik bihar artzainik izango denik Iropilen, beste modu batekoak badira ere. (46:50") Agurra.
II-033b A02 kontakizuna - eguraldia: elurra Ardi hauek elurra ari zuenean barrura sartzen zituen, baina hala ere elurrarrekin ere kanpora ateratzea behar zituen, denbora gutxi bazen ere. Kontakizuna: negurik gogorrena.
II-033b A01 Aurkezpena: Iratin artzain egon zen. (02:35") Abenduan jaisten ziren portutik. Elurra sarritan egiten zuen portuetan. Hiru aldiz egin behar izan zuten noizbait behera buelta elurteak zirela eta. Abenduan larretan zeuden, behean, eta eguberriak bertan ematen zituzten. Ardiak beranduago erditzen ziren.
II-013a A01 abeltzantza: aharia Aurkezpena: artzantza. Danielek ardiak noiz jaitsi, bazkak prestatu eta gazta nola egin kontatzen du. Ahariak: salmenta. (10:35") Ahari merkatu handiena Irisarrikoa zen. Axuriak noiz bereizten ziren amengandik. (19:30") Udazkenean saltzeko ahariak aparte izaten zituzten.
II-051a A01 ogibideak: artzaina Aurkezpena. Berrogeita hamasei urte daramatza artzain bordan. Hasieran gehiago ziren eta bakoitzak bere postua zuen. Artzain nagusia, gazta egilea zen; artzain mutila, neskatua, sukaldaria zen; antsozaina. Goian hamazazpi egunez egoten ziren eta horren arabera txandakatzen ziren postuak. "Lukenak". (07:45") Gaztak mandoetan jaisten zituzten. Magdalena arte egiten ziren gaztak.
II-051a A02 abeltzantza: txerriak - inauteriak: xikota Xikota: xikotaren prezioa, diruz ordaintzen zen. (10:40") Artzainak urtean birritan elkarrekin ateratzen ziren: Igande zurian eta Madalenetan. Udazkenean ardiak jaisten eta txerriak eramaten ziren. Aterpea zuten txerrientzat.
II-051a A03 joarea Bideak aldatu zituzten eta horrek izugarrizko aldaketa ekarri zuen: autoak. Bordak hustu ziren. Ez da gehiago gaztarik egiten. Gero iluna ikusten du bordetan. (23:38") Zintzarriek badute garrantzia handia ardiak portura igo eta jaisteko garaian. Orain ez dituzte oinez jaisten lehen bezala. Orain autoak erabiltzen dituzte denetarako.
II-051a A05 Larraingo artzainetako zaharrenetarikoa da. Udazkenean beren etxeetara joan ohi ziren. Garaziko artzaintzan zerbait berezia zegoen: bordetan bi edo hiru gizon egoten ziren hasieratik. Bakoitzak bere kargua zuen; bakoitzaren lana. Karguak txandakatu egiten ziren. Egurra egunero biltzen zen. Garbitasuna nola mantentzen zen. (46:00") Agurra.
II-051b A01 abeltzantza: motzaldia Aurkezpena: Iratin luzaroan egon den artzain batek ardi motzaldeari buruz hitz egiten du. Maiatzaren hamalauean ematen zitzaion hasiera motzaldeari. Gustora egiten zuten beste artzainekin elkartzen baitziren eta lan egiteaz gain, kantu eta irri egiten zuten. Ardoaz gain bildotsa ere izaten zuten. Orduan ez zegoen biderik. Etxolatik atera bezain laster hasten ziren oihuka eta abestika. Artzain mutil asko zeuden eta nagusia mandoan igotzen zen. Ogi-irin eramaten zuen taloak egiteko. Motzaldian zenbaitek jetzi gabe uzten zituzten ardiak. Kontakizuna.
II-051b A02 (12:38") Motzaldiak gogorarazten du behetik gorako bidea gertu dagoela. Ostiral Saintu egunean lan gutxiago egiten da.
II-051b A03 abeltzantza: motzaldia Maiatzean ardiak igotzen zituzten eta gero, uztailaren hogeita bostean edo, berriro jaisten zituzten ilea mozteko. Orduan ez zegoen biderik makina igotzeko eta gainera artzain-taldea biltzen zen, bazkaria egiteko sukalderik ere ez zegoen bordetan. Etxolatik etxera bi bat ordu zituzten. Hurrengo egunean, goizargian hasten ziren ilea mozten. Behera joatean joareak jarrita jaisten ziren ardiak. Motzaldian festa egiten zen eta oraindik ere egiten da. Arratsaldean kantetan eta kartetan aritzen ziren, eta noizbait gertatu izan da gau osoan kartetan eman eta etxera joan gabe, hurrengo egunean berriro ere ardiak mozten hastea. Lagunak ez uzteagatik ardiak jetzi gabe uztea gertatu izan da. Udan, belar lanak hasi direnez, jenderik ez da aurkitzen ardiak mozteko eta duela hamabi bat urte hasi zen motzaldia martxoan egiten. (21:08") Pedro, Iba˝etako artzaina: artilea jaisteko zailtasunak dituztenez, muga dela eta, goian mozten diete ilea. Mozkin handiagoa emango luke artileak, behean moztuko balute, baina batzuentzat behintzat, muga badago artilea pasatzeko orduan.
II-051b A04 abeltzantza: motzaldia (23:45") Goizean hasi, eguerdian gelditu eta ilunabarrean berriro ekiten zioten jaisteari. Zazpi bat ordu behar zituzten ardiak jaisteko. Biharamunean ardiak mozten zituzten. Arratsaldean bide erdiraino eramaten zituzten ardiak eta handik bakarrik jarraitzen zuten erdiek. Motzaldia goian egiteko ohiturarik ez zegoen, ez baitzegoen autorik, etxolak bidetik urrun zeuden eta ilea bidera ateratzea nekeza zelako. Ardiak mozten goizeko seietan hasten ziren eta arin egiten zen. Moztaile bakoitzak hogei bat ardi egiten zituen. Artzain batek laurogeita hamasei ardi moztu zituen egun batean berak bakarrik. Eskuz egiten dute motzaldia oraindik ere. Garestiagoak dira tresna berriak.
II-051b A05 negua (38:10") Berak ezagutu duen negurik gogorrena. Mando eta gurdian esnea eramateko zailtasunak.
II-051b A06 abeltzantza: bazkalekua Bazkalekuak aldatuz joan dira prezio eta bazka kalitatearen aldetik. Tratuak emeki egitea zen onena, bi bat egun egotea. Bizikletaz jaisten zen etxolatik bi egunez bazketako tratuak egitera. Kontaerak. (45:15") Agurra.
II-108a A07 Eguberriak Artzain gehienak garai horretarako behean egoten baziren ere, baten batek pasatu behar izan ditu Gabonak goian. Etxolan eman ez zituen Eguberrietan, etxean egon zen semeekin, senarra bazketan zegoen bitartean. Bizpahiru aldiz ere, egon zen senarrarekin bazketan. Abenduan elurrarekin izan dute arazorik.
N-020 A02 Amerika Beste koadrila batzuk Ameriketara joaten ziren, bera bezala. Hiru urteko kontratuaz joaten ziren. Bi mila ardi izaten zituzten beraien kargu. Bazka zegoen lekura mugitzen ziren etengabe. Nagusiak eramaten zien jatekoa, baina artzainek garbitu behar zuten arropa, janaria egin eta okerrena, ogia. Nagusiak irina eta orantza eramaten zien baina ogia beraiek egin behar zuten. Batzuetan denbora soberan zuten, baina beste batzuetan, ardiak erditzen ari zirenean, ez zuten ezertarako astirik. Ardiak baina lehenago esnatu behar ziren ardiak jadanik sakabanatuta egon ez zitezen. Ardi beltzak ziren kontrolatzen zituztenak. Ezin zituzten denak kontatu, baina beltzak ikustea errazagoa zen. Horietako bat falta zenean nagusiari esaten zioten ardiren bat falta zela. Orduan nagusiak behera joan eta abioneta bat alokatuz, segituan aurkitzen zituen galdutako ardiak. Nagusi baten ardiak beste baten ardiekin nahasten baziren, nagusiak ez zion lehenengo jabeari ezer esaten. Baina ardiek sorbaldan marka zuten eta hegazkinetik ikusi egiten zen. Batzuetan beste artzainekin ere elkartzen ziren. Greko asko zeuden artzaintzan. Haiek derrigorrez ikasi behar zuten ingelesa. Baina nagusi gehienek bazekiten gaztelania pixka bat eta beraiek ez zuten ingelesa ikasteko hainbeste premiarik. Bere kontratua bukatzean han gelditzeko paperak eskatu zituzten. Baina goiz batean enkargatua heldu zen, bi eguneko epean Madrilen egon behar zuela esanez. Herrira itzuli ziren, pixka bat apaindu eta hurrengo goizean hegazkinez Madrilera joan ziren. Orduan mendian egonik, hamabost bat mila pezeta irabazten zen hilabetean. Non gastatu ez zutenez, aurreztu egiten zuten. Urtean birritan, etxera bidaltzen zuten dirua.
II-003b A01 lixiba - ura - elikadura:gazta Aurkezpena: emakumezkoak ere aritu izan dira artzaintzan Euskal Herriko mendietan. (02:45") 1933tik artzaintsa egon da. Senarra Amezketakoa zen baina hemen zegoen artzain. Ameriketan lau urtez egon zen eta itzuli zenean ardiak erosi zituen. Hiru seme izan zituen. Hala ere, Irupilen berrogeita zortzi urte eman ditu artzaintzan. Puskak astoz eramaten zituzten. Astotik idietarako aldaketa. Berak ardiak jeizten zituen. Bien artean hirurogeita hamar ardi jeizten zituzten eta bost gazta egiten zituzten, goizean lau eta gauean beste bat. Urik ere ez zuten etxolan. Autoa bazuten eta bidoietan eramaten zuten ura. Euria egiten zuenean, egur luze batez jasotzen zuten ura. Bestela, zuriketa egiteko, astoa hartuta eta bidoi bana alde bakoitzean jarrita autoz joaten ziren. Gero astoa bakarrik bidaltzen zuten etxolara eta beraiek ardiekin gelditzen ziren. Gazta eta gauza gutztiak astoan jaitsi behar zituzten. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Lehengo eta oraingo gazten ezberdintasuna (17:30"). (19:25") Ez zitzaion ezer kostatu haurrak hazitzea. Beraiek bakarrik gustora egoten ziren jolasten. Eskola-garaian Donibanen egoten ziren amonarekin aste osoan zehar. Bera negu osoan haurrekin etxean gelditzen zen baina udan etxolara igotzen zen beti. Neguan Eiheralarren egoten zen han bazkak zituzten eta. (24.05") Kontakizuna: senarra gaixotu egin zen eta berak egin behar izan zituen lan guztiak. Ez zuten inoiz lam egiteko morroirik izan. Bera bakarrik ardiekin behin baino gehiagotan egon da. Bidaia asko egin izan ditu gora eta behera, baina bi aldiz besterik ez da asto gainean joan eta bietan erori. Ez zen jende askorik pasatzen Irupil gainetik. Irupilgo artzainentzat oso garrantzitsuak ziren Orbaitzetako jaiak. Oso oroitzapen onak ditu. Denek ezagutzen zuten elkar. Bere iritziz, nahiz eta emakumea izan, egin zuen artzaintsa-lana oso ona izan zen. Semeetako batek artzaintza hartu du, lehenengo hemen eta gero Ameriketan. Berak ez du uste gaur egun bera artzaintsa egon zen bezala bizitzeko gai den emakume gazterik dagoenik. (46.05") Agurra.
II-004a A01 Aurkezpena. Agustinela Ezterenzubitik hemezortzi urterekin joan zen Iratira, artzain baten emazte. Orduan ezkondu eta urte hartan bertan hasi zen artzaintzan. Neguan Eiheralarrera jaitsi ziren. Oinez joan ziren Iratira. Argitu orduko jaiki eta berak ardiak jaitsi eta gaztak egiten zituen. Bidaia luzea zen, eta dena oinez egin zuten.
II-004a A02 ura - elikadura: gazta Mainaina hogeita hamairu urtez aritu da artzaintzan Irupilen. Ezkondu eta lehenengo urtean joan zen lehenengoz artzain. Hiru ordu eta erdira zegoen etxola. Zortzi egun lehenago joaten ziren etxola garbitu eta puskak eramatera. Gero ardiekin igotzen ziren apirilaren hogeita bederatzian. Goizean jaiki eta senarrak ardiak biltzen zituen bitartean berak sua piztu eta ura berotzen jartzen zuen ardiak jetzi orduko gazta egiteko prest izateko. Gazta egitea bere lana zen, goizez bi eta arratsean beste bi egiten zituen. Bitartean bestelako lanak egiten zituen, borda garbitu etab. Gaztak eramateko garaian, goizeko hirurak aldera ateratzen ziren mando eta astoarekin, gazta berotu baino lehen ateratzen ziren. Zortzi egun behar zituzten gaztak jaisteko. Ehun bat ardi jeizten zituzten eta gazta egiten zuten esne harekin. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Gazta nola egiten zuten. Etxola barneko lana. Beraiek konpondu zuten etxola. Gero hotela bi urtez hartu zuten, baina artzaintza eta gaztekin jarraitu zuten. Haurrak eduki zituztenean, udan hauek ere han egoten ziren. Eskola-denboran, berriz, behean. Gaztekin ez dute inoiz arazorik izan. Gora eta behera egiten zituen bidaiak. Goizeko hamarrak alderako bukatuta izaten zituzten lanak. Etxolan ez zegoen urik. Bi asto hartuta ordu beteko bidea zuten ura zegoen lekuraino. Asto batean oihalak eta bestean ura eramaten zuten. Egunero joaten ziren ur bila.
II-004a A03 Gerra - elikadura: gazta Garruzen bideak egin zituzten eta semeak Donapaleura joan ziren eskolara. Artaldea handitu egin zen beharren ondorioz. Mutilek, berak egiten zuen berbera egiten zuten. Mutil haiek orain non dauden. Iratin bera zen emakume bakarra. Handik pasatzen zen jendea. Gerra-garaia zen. Makiekin gertaera: bere ardi bat hotelera eramaten zutela ikusi zuten, baina ez zen lehenengoa. Basoko langileek beraiekin igarotzen zuten arratsaldea. Gaztak saltzen zituzten. Haurrak oporretan igotzen ziren beraiengana. Udazkenean denak jaisten ziren. Gazta noiz, nola egin eta nola saltzen zuten. Gerra-garaian abantaila zen gazta egitea.
II-004a A04 Maiatzean gizona igo zen eta zortzi egun geroago bera joan zen haurrarekin. Han egon zen haurra beraiekin, eskolara joateko adina izan arte. Orain errazagoa da etxolako bizitza. Orain badira bideak, argia, telefonoa, ura... etxean bezala. Hala ere, inork ez du hara joan nahi. Neguan bazketan ere aritu da beti senarrarekin. Artzaintzaren alde txarrak: eguraldi txarra, euria, hotza. Hala ere, ez du penarik horrela bizi izanaz. Hogeita hamabi urte eman dituzte mendian, duela bi urte erretiratu ziren arte. Artzainak noizean behin elkartu egiten ziren. Artzainen bazkaria eta antxuak. Artzainei bazkaria egiteaz gain, ilea moztu ere egiten zien. Senarra maiatzean joan, eta belarretara uztailean jaisten zen lehenengo aldiz. Bere ustez, gaur egun posiblea da familia bat mendian bizi izatea.
II-004a A05 Bi urtez egon ziren haurrik gabe. Ehun eta hogei ardi zituen ezkondu zirenean eta bi urteren buruan berrehun eta berrogeita hamar ardi zituzten. Orduan izan zuten lehenengo haurra. Gero artaldea txikitzen hasi zen eta ez zen dirurik ateratzen. Orain ez da lehen bezain gogorra artzaintzan aritzea. (Mainaina) Orain badira laguntzak, lehen ez bezala. (45.10") Oraindik ere bizi daiteke artzaintzatik mendian, emakumea izanik ere. Agurra.
II-004b A01 elikadura: gazta Aurkezpena: artzaintsa egon zen emakume bat. Hogeita hamabi urtez egon zen Iratiko mendietan. (02:10") Lehenengo bi edo hiru urtez Olapen hasi eta udazkenetan joaten ziren gero erosiko zuten etxolara Iratira. Gora joan baino lehen, maiatzean, bazketan egoten ziren eta gero astoetan igoko zituzten puxkak biltzen zituzten. Ardiekin batera igotzen ziren. Bi egun ematen zituzten goiko etxolara joateko. Emakumea lehenengo etxola antolatu eta gero ardiak jeizten, gaztak egiten, gelak garbitzen... aritzen zen. Behin, maiatzean igo eta hiru egunen buruan elurra hasi zuen. Artilea mozteko artzain denak biltzen ziren. Hura ez zen emakumeen lana, berak bazkaria prestatzen zien. Haurrak oporretan igotzen ziren. Eskola-garain aiton-amonekin egoten ziren behean. Gaztak astoetan jaisten zituzten Iratira. Elkartu egiten ziren eta denek elkarrekin saltzen zituzten. (13:35") Orduan ez zen mendian jenderik ibiltzen. Bideak ireki zituztenetik jende asko ibiltzen da Iratiko basoan. Gustatu izan zaio mendiko bizitza. Batez ere, taloak jaten zituzten. Ogia beranduagokoa da. Argia nola lortzen zuten. Negua bazketan ematen zuten. Lan gehiago zuten emakumeek neguan etxolan baino. (20:30") Udazken txarrak ere izan dira eta uste baino lehen jaitsi behar izatea gertatu da. Behin hemezortzi ardi han utzita jaitsi behar izan zuten besteak salbatzeko. Gero denak bizirik aurkitu zituzten. (23:40") Orain artzainak eguna pasatzera joaten dira, baina artzain gutxik erabakitzen dute hara bizitzera joatea. Orain etxolak ongi prestatuta daude, lehen baino errazago bizi liteke bertan. Jadanik ez da artilerik saltzen. Lehen, berriz, diru polita egiten zen horrekin. (30:00") Jeizten eta gazta egiten berandu hasten ziren, otsailean. Maiatza eta ekaineko gazta hobea zen ardiek esne gehiago ematen baitzuten goian. Alabek ez zuten bere bidea jarraitu baina horrek ez dio dolu egiten. Gaur egun ezberdina da dena. (38:00") Agurra eta eskerrak. (39:00") Abestia. (44:45") Irrati-saioaren agurra.
II-005b A01 elikadura: gazta Aurkezpena: artzaintsak. Oraingo emakume gazte hau bere senarrarekin bizi da mendian. Aurreko emakume guztiek ez bezala, berak bidea du etxolaraino eta orain erosotasun handiagoaz bizi da. Jende gehiago joaten da mendira eta autoa edukiz ez dago trabarik. Erosketa handiak egiten ditu jaisten denean. Haurrak hasieran aiton-amonarekin geratzen ziren, baina gero astea mozten hasi ziren, astearte arratsaldeetan beraiengana eramanez. Pixka bat urrunduta zeuden eta orain hurbilago daude beraiengandik. Badira besteek dituzten eta haur hauek ez dituzten gauzak, baina aukera bat da, telebista izatea bezalakoa, baina azaldu diete eta onartu egin dute. Laurek elkarrekin hitz egin eta jolastu egiten dute. Haurrei horrengana guztiarenganako maitasuna erakustea ez da erraza, baina orain zaldi bana dute eta lanetan asko laguntzen dute. Semeari gustatu egiten zaio eta badaki egiten, baina beraiek ez dute behartuko horretan jarraitzera. Berak ez du trabarik ikusten emakumeak gaur egun mendian bizitzeko. Gogoa izan behar da, eta ez dago denetarik, baina orain ura eta argia badute. Zuriketa egiteko badute orain makina bat. Baina berak maite zuen errekan egitea, oinak uretan. Artalde batekin bizi egin daiteke. Orain esne guztia gaztatzen dute beraiek. Gaztandegi txiki bat egin dute. Esne guztia gaztatuz udan horrekin bakarrik bizi daiteke. Seme eta alabaren nahiak. Beraiek berrehun eta hogei ardi dituzte. Neguko lana lehengoa bezalakoa da, ez da aldatu. Baina erosotasun gehiago daude orain. Hala ere, udan laurehun ardi gehiago dituzte zaintzeko eta horren truke, esnea dute eta horrekin gazta egin dezkakete. Mozkin gehiago ateratzen dute. Gazta etxolan bertan saltzen dute. Mugan bertan daude batetik, eta bestetik, kanpin baten ondoan. Bere ohiko bezeroak ere badituzte. Batez ere, gogoa dute han egoteko. Bera ez da dolu bizimoduan hartu duen aukeraz. Hiru urtez egon zen lantegi batean eta ez du inoiz zalantzarik izan. Urtean birritan etxez aldatu behar izatea da gehien kostatzen dena. Lau dira eta gauza asko dute. Baina autoaz errez egiten dute. Gozotasuna, tresneriarekiko loturarik eza, janzteko modua, bizitza sinplea: hori maite du. Bere etxolako ateak irekita daude beti. Mendian denbora gehiago dute jendearekin solasean aritzeko. Bizitzako gauza inportanteei bakarrik atxikitzen zaizkie. (47:25") Agurra.
II-031a A04 Eguberriak - tratuak (36:35") Alfonso artzaina: Eguberriak beti eman ditu familiartean. Behin bazketan eman zuen negu bat, baina hura izan zen bakarra. Merkatu eta tratuak jadanik ez dira lehen bezalakoak. (45:55") Agurra.
II-031a A02 Eguberriak (18:52") Mari Gaetano artzaintsa izan da Irupilen. Eguberriak etxolan nola izaten ziren. Haurrak txikiak zirela biek behean pasatzen zituzten Eguberriak. Gero senarra bazketan egoten zen eta bera semeekin. Bi edo hiru aldiz bakarrik egon zen bazketan senarrarekin Eguberri-egunean. Eguraldi txarrak etxolan egonda arazoak eman dizkie. Maiatzean, ardiekin gora joan eta berriz ere behera joan behar izatea gertatu zaie.
II-031a A03 Eguberriak (25:40") Nicolas artzaina: Gabonetan sentitutako ezak eta sentimenduak. Nahiz eta norberaren etxean ez egon, beste etxeetan beti izaten zuten lekua. Artzain bat bakarrik zegoenean bazegoen beste etxe batetik gonbidatzeko ohitura baina Gabonetan baino, gehiago Aste Santuan. Gaur egungo artzaintza ezberdina da. Autoen agerpenak, asko aldatu du.
II-031a A01 Eguberriak Aurkezpena. (02.35") Pettain artzaina: abenduaren hasieran jaisten ziren bordetara. Eguberri-egunean mezatara jaisten ziren. Bi orduko bidea zuten. Bordan abendu osoa eta urtarrilaren erdia ematen zuten. Bertan zer egiten zuten. Ardiak egunero goizez eta arratsaldez bazkatzen ziren. Elurra egiten bazuen egunean zehar zenbait alditan ere jaten ematen zien. Belar eta soroak udan lantzen ziren. (11:35") Behiak ere izaten zituzten borda aldean. Herrira eguberri-egunean bakarrik jaisten ziren. Janaria ahaideek eramaten zieten astoz. Maiatza baino lehenago igotzen ziren berriro portura eguraldi ona bazegoen.