Gaiak

elikadura: gazta [19 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A10 elikadura: gatzagia - sukaldeko tresneria: zimitza Gazta egiteko prozesua. "Gatzagia" eta "zimitza" (ontzi mota bat) hitzen azalpena. Idortzeko denbora.
D-005 A01 Gazta egiteko prozesua: esnea kaikuan jaso, pago hostoz eginiko irazki batetik pasa garbitzeko, oihal batetik pasa garbitzeko ere, gatzarriarekin nahastu zaporea emateko, malatxarekin nahastu, gatzura kendu. Zimitzan (zulodun ontzia) esne gatzatua sartu eta itzuli. Behin gogortu eta gero, ohol batzutara ateratzen zen. Bertan zortzi bat egun lehortzen jarri eta gatza eman ondoren beste pagozko ohol batzutan jartzen da.
D-005 A05 gerrena - elikadura: esnea mindu - elikadura: esnea lapastu, pikorkatu Gaztaren tamaina: esnea jasotzen zen sasoiaren araberakoa. Gazta egiteko garaia: urte osoa. Behi eta ahuntz esnez ere egiten ziren gaztak. Gazta jateko garaia: behin gazta gogortu dela. "Gerrena" (punta zorrotza duen makila, erretzeko erabiltzen dena) hitzaren azalpena. Gaztaren tenperatura. "Esnea lapastu edo pikorkatu" eta "esnea mindu" esaeren azalpena.
I-029 B01 ogibideak: artzaina (jarraipena) Artzainak. Txakurrei buruzko zenbait galdera: gaixotasunak. Txakurrak deitzeko modua: "toz, toz". Gatza botatzen zuten ardiek hobeki jateko. (04.20") Zimitza. Gatzagia. Gaztanbera. Gatzura.
N-052 A06 elikadura: gaztanbera Gazta egunero egiten zuten. Esnea epeldu, gatzagia eman, bi ordu eduki eta gero eskuz prentsatzen zen. Harriarekin gaztanbera egiten zen. Gaztak kontserbatzeko airean uzten ziren lehortzen.
SM-007b B04 Ardi gazta egiten zuten, gazta txikiak. Bildotsaren gatzagia botatzen zioten. Gorritu egiten zuten gero gazta.
I-043 A09 kontakizuna - elikadura: taloak Bi anaietako bat beti falta zen lanean buruko mina zuelako. Beraiek bazuten artoa eta beti zituzten taloak. Bazegoen familia bat artorik ez zuena baina ez zuten nahi ezer ematerik. Bazuten esnea eta harekin gazta ere egiten zuten. "Marrakuka": taloak esnearekin.
I-092 A02 ogibideak: artzaina Artzain zebilela batzuetan txabolan egiten zuten lo, baina ez beti. Gazta ere han egiten zuten.
II-004a A02 ura - ogibideak: artzantza Mainaina hogeita hamairu urtez aritu da artzaintzan Irupilen. Ezkondu eta lehenengo urtean joan zen lehenengoz artzain. Hiru ordu eta erdira zegoen etxola. Zortzi egun lehenago joaten ziren etxola garbitu eta puskak eramatera. Gero ardiekin igotzen ziren apirilaren hogeita bederatzian. Goizean jaiki eta senarrak ardiak biltzen zituen bitartean berak sua piztu eta ura berotzen jartzen zuen ardiak jetzi orduko gazta egiteko prest izateko. Gazta egitea bere lana zen, goizez bi eta arratsean beste bi egiten zituen. Bitartean bestelako lanak egiten zituen, borda garbitu etab. Gaztak eramateko garaian, goizeko hirurak aldera ateratzen ziren mando eta astoarekin, gazta berotu baino lehen ateratzen ziren. Zortzi egun behar zituzten gaztak jaisteko. Ehun bat ardi jeizten zituzten eta gazta egiten zuten esne harekin. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Gazta nola egiten zuten. Etxola barneko lana. Beraiek konpondu zuten etxola. Gero hotela bi urtez hartu zuten, baina artzaintza eta gaztekin jarraitu zuten. Haurrak eduki zituztenean, udan hauek ere han egoten ziren. Eskola-denboran, berriz, behean. Gaztekin ez dute inoiz arazorik izan. Gora eta behera egiten zituen bidaiak. Goizeko hamarrak alderako bukatuta izaten zituzten lanak. Etxolan ez zegoen urik. Bi asto hartuta ordu beteko bidea zuten ura zegoen lekuraino. Asto batean oihalak eta bestean ura eramaten zuten. Egunero joaten ziren ur bila.
II-004a A03 Gerra - ogibideak: artzantza Garruzen bideak egin zituzten eta semeak Donapaleura joan ziren eskolara. Artaldea handitu egin zen beharren ondorioz. Mutilek, berak egiten zuen berbera egiten zuten. Mutil haiek orain non dauden. Iratin bera zen emakume bakarra. Handik pasatzen zen jendea. Gerra-garaia zen. Makiekin gertaera: bere ardi bat hotelera eramaten zutela ikusi zuten, baina ez zen lehenengoa. Basoko langileek beraiekin igarotzen zuten arratsaldea. Gaztak saltzen zituzten. Haurrak oporretan igotzen ziren beraiengana. Udazkenean denak jaisten ziren. Gazta noiz, nola egin eta nola saltzen zuten. Gerra-garaian abantaila zen gazta egitea.
II-004b A01 ogibideak: artzantza Aurkezpena: artzaintsa egon zen emakume bat. Hogeita hamabi urtez egon zen Iratiko mendietan. (02:10") Lehenengo bi edo hiru urtez Olapen hasi eta udazkenetan joaten ziren gero erosiko zuten etxolara Iratira. Gora joan baino lehen, maiatzean, bazketan egoten ziren eta gero astoetan igoko zituzten puxkak biltzen zituzten. Ardiekin batera igotzen ziren. Bi egun ematen zituzten goiko etxolara joateko. Emakumea lehenengo etxola antolatu eta gero ardiak jeizten, gaztak egiten, gelak garbitzen... aritzen zen. Behin, maiatzean igo eta hiru egunen buruan elurra hasi zuen. Artilea mozteko artzain denak biltzen ziren. Hura ez zen emakumeen lana, berak bazkaria prestatzen zien. Haurrak oporretan igotzen ziren. Eskola-garain aiton-amonekin egoten ziren behean. Gaztak astoetan jaisten zituzten Iratira. Elkartu egiten ziren eta denek elkarrekin saltzen zituzten. (13:35") Orduan ez zen mendian jenderik ibiltzen. Bideak ireki zituztenetik jende asko ibiltzen da Iratiko basoan. Gustatu izan zaio mendiko bizitza. Batez ere, taloak jaten zituzten. Ogia beranduagokoa da. Argia nola lortzen zuten. Negua bazketan ematen zuten. Lan gehiago zuten emakumeek neguan etxolan baino. (20:30") Udazken txarrak ere izan dira eta uste baino lehen jaitsi behar izatea gertatu da. Behin hemezortzi ardi han utzita jaitsi behar izan zuten besteak salbatzeko. Gero denak bizirik aurkitu zituzten. (23:40") Orain artzainak eguna pasatzera joaten dira, baina artzain gutxik erabakitzen dute hara bizitzera joatea. Orain etxolak ongi prestatuta daude, lehen baino errazago bizi liteke bertan. Jadanik ez da artilerik saltzen. Lehen, berriz, diru polita egiten zen horrekin. (30:00") Jeizten eta gazta egiten berandu hasten ziren, otsailean. Maiatza eta ekaineko gazta hobea zen ardiek esne gehiago ematen baitzuten goian. Alabek ez zuten bere bidea jarraitu baina horrek ez dio dolu egiten. Gaur egun ezberdina da dena. (38:00") Agurra eta eskerrak. (39:00") Abestia. (44:45") Irrati-saioaren agurra.
II-005b A01 ogibideak: artzantza Aurkezpena: artzaintsak. Oraingo emakume gazte hau bere senarrarekin bizi da mendian. Aurreko emakume guztiek ez bezala, berak bidea du etxolaraino eta orain erosotasun handiagoaz bizi da. Jende gehiago joaten da mendira eta autoa edukiz ez dago trabarik. Erosketa handiak egiten ditu jaisten denean. Haurrak hasieran aiton-amonarekin geratzen ziren, baina gero astea mozten hasi ziren, astearte arratsaldeetan beraiengana eramanez. Pixka bat urrunduta zeuden eta orain hurbilago daude beraiengandik. Badira besteek dituzten eta haur hauek ez dituzten gauzak, baina aukera bat da, telebista izatea bezalakoa, baina azaldu diete eta onartu egin dute. Laurek elkarrekin hitz egin eta jolastu egiten dute. Haurrei horrengana guztiarenganako maitasuna erakustea ez da erraza, baina orain zaldi bana dute eta lanetan asko laguntzen dute. Semeari gustatu egiten zaio eta badaki egiten, baina beraiek ez dute behartuko horretan jarraitzera. Berak ez du trabarik ikusten emakumeak gaur egun mendian bizitzeko. Gogoa izan behar da, eta ez dago denetarik, baina orain ura eta argia badute. Zuriketa egiteko badute orain makina bat. Baina berak maite zuen errekan egitea, oinak uretan. Artalde batekin bizi egin daiteke. Orain esne guztia gaztatzen dute beraiek. Gaztandegi txiki bat egin dute. Esne guztia gaztatuz udan horrekin bakarrik bizi daiteke. Seme eta alabaren nahiak. Beraiek berrehun eta hogei ardi dituzte. Neguko lana lehengoa bezalakoa da, ez da aldatu. Baina erosotasun gehiago daude orain. Hala ere, udan laurehun ardi gehiago dituzte zaintzeko eta horren truke, esnea dute eta horrekin gazta egin dezkakete. Mozkin gehiago ateratzen dute. Gazta etxolan bertan saltzen dute. Mugan bertan daude batetik, eta bestetik, kanpin baten ondoan. Bere ohiko bezeroak ere badituzte. Batez ere, gogoa dute han egoteko. Bera ez da dolu bizimoduan hartu duen aukeraz. Hiru urtez egon zen lantegi batean eta ez du inoiz zalantzarik izan. Urtean birritan etxez aldatu behar izatea da gehien kostatzen dena. Lau dira eta gauza asko dute. Baina autoaz errez egiten dute. Gozotasuna, tresneriarekiko loturarik eza, janzteko modua, bizitza sinplea: hori maite du. Bere etxolako ateak irekita daude beti. Mendian denbora gehiago dute jendearekin solasean aritzeko. Bizitzako gauza inportanteei bakarrik atxikitzen zaizkie. (47:25") Agurra.
II-142b A01 gazta gorritzea Aurkezpena: ardiak portuan jeizten zirenean, gazta ere bertan egiten zen. Normalean bost bat kiloko gaztak egiten ziren. (03:15") Diru gehiago ateratzen zen gaztak salduz esnea salduz baino. Lau-bost kiloko gaztak egiten zituen. Hamar kilokoren bat ere egin izan du. Etxolan bazuen gaztak uzteko lekua, oholetan jarrita. Gazta on bat egiteko garrantzitsuak diren gauzak. Esnearen garbitasuna oso garrantzitsua zen. Esnea oihal batekin iragazten zuen. Gaztak gorritzeko sutan jartzen zituzten. Orain ez da hau egiten. Gazta gorritzeko "sortsia" erabiltzen zuten: zurez eginiko borobila gazta sutan tinkatzeko.
II-142b A03 Hamalau urtetan jadanik egiten zuen gazta. Hura izan zen bere eskola, eta Ameriketara joan zenean ez zuen beste batzuek bezala sufritu. Artzain eta aitarekin ikasi zuen gazta egiten. Egurrezko supazterrean esnea berotuta egiten zuten gazta. Esne kopuruaren araberakoa zen gazten neurria. Gaztak kontserbatzeko orain hozkailuak behar dira; lehen, berriz, etxolan egoten ziren. Bere etxean bazuten leku ona, mendiaren kontra egonik, tenperatura ona zegoelako. Etxolan hilabete bat egon eta gero, gaztak etxera jaisten zituzten. Zakua bizkarrean hartuta joaten ziren aita-semeak oinez gaztak saltzera. Bildotxak urtarrilean saldu eta gero, hasten ziren gaztak egiten.
IC-014a A02 Gazta nola egiten den: esnea berotu 32 gradutara eta gero ordu erdi batez edo hiru laurdenez pausatzen utzi. Sutan ezarri berriz eta nahasiz 42 gradutara berotu, ordu erdi batez pausatzen utzi. Moldean sartu eta gero prentsan ezarri. Dena eskuz egiten da.
IC-014a A13 Gazta zaharra nola egiten den: itxura txarreko gaztak erabiltzen dira, itsusiak eta irekitzen direnak, garbitu eta xehatzen dira. Gero lapiko batean sartu urarekin, ongi nahastu eta bi hilabetez utzi. Gustu oneko gazta behar da, bestela gaizki ateratzen da. Inor ez da ausartzen gazta hoberena noizkoa den esatera.
I-069a A06 Gazta nola egiten den. Esnea berotzen da, eta litro kopuruaren arabera gatzagia botatzen zaio. Gazta kilo batek sei edo zazpi litro esne behar ditu. Gazta onduak ondugabeak baino diru gehiago balio du, baina gazta freskoak pisua galtzen du ondu arte.
II-005a A04 ogibideak: artzaina Artzaintza. Mandoaren gainean joaten ziren mendira gaueko, ardiak jeizten zituzten eta gaua mendian pasatzen zuten. Goizik esnea mandoan kargaturik itzultzen ziren. Eguna etxean pasatzen zuten. Haurrak handituak zirelarik mendira ere joaten ziren, ttipiak zirelarik etxean egoten zen beraiekin. Esnea gasnatzen du. Hamabost urtetan hasi zen gasna egiten, amarekin ikasi zuen. Beti berdin egin izan du. Garbitasuna behar da gasna egiteko, jeiztean ere garbitasuna behar da. Esnea ez da sobera berotu behar. Gero gasna tinkatu behar da, jeitzi eta berehala gatzatu behar da. gero idortzen uzten du baina ez du gorritzeko erretzen. Freskoa behar du egon ongi idortzeko, eguzkirik ez du ikusi behar.
II-005a A10 bizitza - lana: emakumeen lana - lana: baserriko lanak Uste du familia bat artalde ttipi batekin eta gasna eginez bizitzen ahal dela, gasna untsa pagatua baita. Berak ez du ardientzako bazkarik erosten. Uros bizi izan da, makurrak izan ditu, senarra galdu zuen gazterik. Berak egiten zituen kanpoko lan guztiak. Bere lana maite du, serioski aritu behar da lanean.