Gaiak

ogibideak: kutxetagilea [12 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-016 B05 ezpela: koilarak Bere aitak eta anaiak ezpel koilarak egiten zituzten. Gaur egun ez du inork egiten herrian.
IR-022a A01 Aurkezpena eta galdera pertsonalak: izena, etxea. Bere aitona eta aita bezala, bera ere kutxetagilea zen. Orbarako ezpelak bezalakorik ez dago. Garbiena da, finena, adar gutxikoa. Manzako putzuan biltzen zuten. Kutxetagile bezala aritzen zirenak. Katalunia, Valentzia, Lleida, Tarragona eta Gironarekin konpromisoa zuten.
IR-022a A03 Mezkiritzen kutxetagile ziren hamazazpi familiak. (11.13") Ogibidea familiako senideen eskutik datorren zerbait dirudi. Hilabetean seiehun bat guresa (hamabi dozena) egiten zituztenetan guresa bakoitzagatik bost pezeta ematen zieten. Beraiek forma pixka bat ematen zieten eta gero han bukatzen zituzten makinaz. Mendian bertan ere ematen zitzaien itxura. Sardexkak, koilara eta koilara handiak egiten zituzten.
M-008 A01 Kutxetagileak, kutxetak, koilarak, ganibeta, sardexkak, espumaderak, labanak eta abarrak egiten ditu ogibide gisa. Etxean ikasi zuen, bosgarren gizona bere familian. Ezpela lortzeko Orbarara joaten ziren. Bertan mozten zuten egurra eta forma ematen zioten eta Valentzia aldera bidaltzen zuten. Lehen hori zen ogibide eta aski ateratzen zen. Bere familiako emakumeek ez zuten horretan lanik egiten, etxeko eta aziendako lanak egiten zituzten.
I-046 A01 Kutxetagile lana erakusten zenbait lekutan egon da. Zangozako merindadekoek egindako omenaldia. Bera da zaharrena negozio honetan. Valentziara bidaltzen zituzten forma pixka bat emanda eta bertan makinez pasatzen zituzten. Berak herrian hirurogeita hamazazpi familia ezagutu ditu eta horietatik hamazazpi kutxetagileak ziren. Eta etxe bakoitzean hiru gizonetik gora zeuden. Lleida, Tarragona eta Valentziara bidaltzen zituzten. Pikadera, marraza. Zerrarekin moztu, aizkorarekin forma pixka bat eman eta gero landu egiten ditu. Aezkoara joan behar du beste feria batera. Hiru omenaldi egin dizkiote: lehenengoa Errenterian eta azkenekoa bailaran. Azken kutxetagile batzuei buruz.
I-047 A05 Etxe horretan aulkiak egiteko materiala prestatzen zen eta Iru˝era bidaltzen zuten. Herriko kutxetagileak. Hauek besteek baino diru gehiago zuten, beti baitzuten lana.
SM-006b A05 ogibideak: kutxetagile Marcosen aurkezpena. Kutxetagilea da. Ikazgintzan eta egurgintzan ere aritu da. Bere gazte denboran hamazazpi familia kutxetagile zeuden herrian. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Ezpel bila Aezkoara, Orbarara, Garraldara... joaten ziren. Ezpela erabiltzen da gogorragoa delako eta kolorerik galtzen ez duelako. Tresnak: aizkora, zerra, zurezko mailua, "zeilua", "lantzekoa", marraza, ganibeta. Hiru pezeta eta erdi ordaintzen zieten 145 kutxetagatik. Gironara bidaltzen zituzten batez ere. Gero han fabrikan bukatzen zituzten. Itxura pixka bat emanda bakarrik bidaltzen zituzten. Orain kutxeta bat egitea ordu bat eta erdi kostatzen zaio. Tenedoreak ere egiten ditu, baina zailagoa da. Errazagoa da apurtzea egiten diren bitartean. Orain egurra sobera dute ez baitago hainbeste kutxetagile.
I-091a A01 denetarik Bere senarrak Inozenzio zuen izena eta bertakoa zen. Etxeak Mo˝a izena du. Inozenziok eta Felipek kutxetak egiten zituzten. Gero Felipe Ameriketara joan zen. Ezpela astoarekin eramaten zuten Sakarte eta Aurizberri aldetik. Markosek ere egiten zituen kutxetak.
I-048 A05 Herrian baziren kutxetagileak. Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Uztargileak Gipuzkoatik joaten ziren, herrian ez baitzeuden. Bere emaztearen aita kutxetagilea zen eta hamar dozena egiten zituen egunean. Beste zenbait kutxetagile.
IC-003b A06 abeltzantza: abereak - elikadura: esnea - abeltzantza: pentsua - nekazaritza: pentsua Jadanik oso jende gutxik dauzka aziendak. Gazte gehienak fabriketan aritzen dira lanean. Txikitatik aritu da kutxetak egiten. Baina etxeko lanak ere egin behar zituzten. Bere denboran hamasei bat kutxetagile ezagutu zituen herrian. Orain ez da inor gelditzen. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten forma besterik eman gabe. Nola aritzen ziren lanean mendian. Orain esnerako behiak ditu. Behiek belarra eskatzen dute eta horretarako denbora. Negurako belarra udan ateratzen da. Esnea salduz ateratzen dutena pentsua erosteko erabiltzen dute, baina oso garestia da.
IC-010b A01 (Oso baxu entzuten da) Mezkiritzen sortua da. Bederatzi urte zituenetik kutxetagilea izan da. Garai batean 57 familia ziren Mezkiritzen, eta horietatik 17 kutxetagileak ziren, eta familia bakoitzean hiru edo lau gizon aritzen ziren horretan. Valentzian, Katalunian eta Ameriketan saltzen dira. Ezpela erabiltzen du kutxetak egiteko. Garai hartan lana jende askorentzat zegoen. Orain makinaz egiten dituzte. Artisautza-ferietan parte hartzen du. Ez da artisauen elkarteko kidea baina laguntzen du. Kutxetak eta ganibetak bakarrik egiten ditu.
IC-010b A05 Lehen, industriarako lan egiten zuenean 700 kutxeta inguru egiten zituen egunean, forma pixka bat eman, besterik ez zuen egiten. Kutxeta bat egiteko, erabat bukatuta, ordu eta laurden behar du. Erabiltzen dituen tresnak ez dira saltzen, lehen enkarguz egiten zizkioten.