Gaiak

ogibideak: petrikiloa [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SD-004a A05 herri sendagintza Lakuntzan zegoen emagina Elvira zen, emaginen etxekoa. Ligamentu arazoak sendatzen zituen. Ixuri bat, olio antzeko zerbait, eta behatzak erabiliaz bakarrik sendatzen zuen. Bazen beste emakume bat Lakuntzan ere, zenbait gaitz sendatzen zituena, baina honek enplastuekin egiten zuen: flemoiak, eztarriko minak... Sebastianek infekzioa izan zuen eta medikuak emandako pirulek ez zioten hobekuntzarik ekarri. Lagun batek urkia eman zion, egunean birritan infusioan hartzeko.
SD-004a A02 herri sendagintza Gregoriok Uitziko Jose sendagilea ezagutu zuen. Hark ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere. Gerra aurreko urtean Valentziako alkatea joan zen. Hamar urteko semea zuen eta mutilak hanka bat bestea baino motzagoa zuen. Joserengana eraman zuten eta honek beti bezala, hura ez zela ezer esan zuen. Hark hanka motz hura bestearen neurrira luzatu zion. (12:40") Odoluzkiak sendatu zizkion Gregorioren osabari. Gizon berari Gerran eskumuturra minduta gelditu zitzaion eta berak sendatu zion. (14:55") Oiartzungo emakume bat oso gaixorik zegoen eta medikuek gauerdia baino lehen hilko zela esan zioten. Josek sendatu zuen hura ere.
SD-004a A01 herri sendagintza Apolonia Uriarte Arteagagoitia Kukularran bizi zen eta Mendibilera ezkondu zen. Jende asko joaten zen Apoloniaren erremedioen bila. Jendeari gertatutako zenbait gertaera. Oraindik badago Leioan herri sendagintza egiten duen jenderik.