Gaiak

euskara: galera [16 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-021 A04 Mezkiritzera behi bat erostera joan ziren bi anaiak. (10.37") Mezkiritzen oso euskara gutxi egiten da.
I-095b B03 Adina eta izena: Eulogio eta Jazinto. (06.10") Etxe horretan euskaldun bat zegoela jakitea nola lortu duten galdetzen diote ikertzaileari. Noiz arte hitz egin zuten euskaraz eta honen galera Gerraren ondoren.
N-035 A01 frankismoa Sarrera: Euskara desagertzeko arrazoiak. Frankismo garaia Etxarrin: bera gaztea zenean, gehienek euskaraz hitz egiten zuten. Eskolan debekaturik zegoen euskaraz egitea. Mezak erdaraz ziren, gaztelania edo latinez. Gerrara joan zirenean erdaraz oso gutxi zekiten.
I-073b A10 Gazteek dena erdaraz egiten dute eta Latasan gehiago. Bere bi alabek ez zekiten erdararik eskolara joan zirenean eta tuntuntzat zituzten. Bere aitak ere ez zekien batere erdararik. Bere maisuari herrian inork ez zekiela erdararik esan zioten. Maisua ailegatu zen eta euskaraz ez zuela ezer entzun nahi esan zuen. Orduan sartu zen erdara herrian. Meza ere, Don Gregoriok beti erdaraz eman izan du. Goldaratzen eta Etxalekun euskaraz ematen zituen.
IR-020 A02 Herrian zaharrak mintzatzen dira euskaraz, baina gazteek ez dakite. Euskara gaztetan irri egiten zietelako euskaraz mintzatzeagatik galdu da. Apaizak eta maistrak ere eragin zuten, batez ere maistrak ez zuen nahi ezta euskara entzun ere.
IC-002b A02 bizimodua Puntua egiten du, eta lehen ardatzarekin eta urkilarekin iruten zuen, dena etxerako. Hamalau urte zituen arte eskolara joan zen. Han idazten eta irakurtzen baizik ez zuen ikasi. Alorretan eta aziendekin lan egiten zuen. Gero ezkondu eta seme-alabak zaindu zituen. Oso gutxitan atera da Otsagabiatik. Negua Iru˝ean ematen du semeekin, eta uda Otsagabian. Oso gustokoa du herria. Oriko txoria Orira. Apaizak gogorrak ziren dotrinarekin. Orain errespetu gutxi diete apaizei. Orain karrikara ateratzen da puntua egitera eta lagunekin hitz egitera, erdaraz, inork ez baitaki euskaraz. Bere adinekoek soilik zekiten euskaraz eta gehienak hil dira. Orain lehen baino azienda gutxiago dago. Orain patatak ereiten dituzte.
IC-012 A07 euskara: euskalki desberdinak - euskara: euskararekiko joera Eskola eta meza erdaraz ziren. Gerra etorri zelarik euskara aunitz galdu zen, euskal doinua somatzean irri egiten baitzieten erdaldunek. Konplexua zuten erdara ez zutelako menderatzen eta euskaraz hitz egiteari utzi zioten. Orain, berriz, seme-alabek zergatik ez dieten euskara erakutsi galdetzen diete, eta pena handia dute seme-alabek ez dakitelako euskaraz. Garraldako eskolan umeek ikasten duten euskara diferentea da. Eugeniaren adineko aunitzek ez dakite euskaraz. Astakeria iruditzen zaie euskara abandonatu izana, jakitea ez baita txarra. Zaraitzun diferente elekatzen dute, itsusia da.
IC-006a A06 Arian denek dakite euskaraz, baina gazteek ez dute elekatu nahi. Aribeko maisu euskalduna zuten eskolan. Eskola-orduetan ez zien euskaraz elekatzen uzten, baina jolasorduetan bai. Gero Tuterako bertze bat etorri zen eta erabat debekatu zien euskaraz elakatzea. Horregatik hasi zen euskara galtzen. Aita-amarekin beti euskaraz mintzatzen ziren. Erdaraz euskaraz baino aiseago egiten duela dio.
IC-001 A02 Pena da euskara galtzea. Bera da etxeko azken euskalduna. Iloba batek ikasi behar omen du, baina euskara hori diferentea da. Zaraitzuko euskara traketsa da, eta horregatik ez du mintzatu nahi, Donostiakoa, berriz, bai garbia.
IC-001 A09 Gerra garaian neskato eta mutiko guztiak beti euskaraz mintzatzen ziren, baina haietariko asko hil dira. Euskara gazteek mintzatu nahi izan ez dutelako galdu da. Bere semea euskaraz mintzatzen zen, baina orain ez. Bera ere ez da mintzatzen ez baita etxetik ateratzen.
IC-002c A02 Erronkarin ez du euskaraz hitz egin, Aezkoan bai baina gutxik hitz egiten dute. Ez du Aezkoako euskara ulertzen diferentea delako. Jaurrietan eta Otsagabian daude Zaraitzuko azken euskaldunak, baina oso gutxi dira.
IC-003c A05 Erronkarikoekin beti erdaraz mintzatu da. Han, Zaraitzun baino lehen galdu zen euskara, hemen Aezkoan baino lehen galdu da, eta nahiz eta Aezkoan asko mintzatzen den, Baztanen gehiago mintzatzen da. Hemendik Ilunberriraino herri guztietan mintzatzen ziren euskaraz duela urte asko. Jaurrietan zortzik edo bederatzik dakite euskaraz. Emaztearekin lehen euskaraz mintzatzen zen, baina gero erdaraz mintzatzeko ohitura hartu zuten.
IC-010b A04 (Mailu hotsak atzean) Euskara gerra baino lehen hasia zen galtzen, gero, gerra ondoren areagotu zen galera. Ikasten hasi zirenek utzi zuten, etxean mintzatzen ez bada ez baita ikasten.
IC-016c A05 Gazteek ez dute euskaraz egiten, baina gehienek badakite. Azken urteotan karrikan dena erdaraz egiten da. Ez zuten uzten euskaraz egiten eta liburu guztiak erdaraz ziren. Herrian badira hamahiru-hamalau urteko neska-mutilak euskaraz hitzik ez dakitenak beren gurasoak euskaldunak izan arren. Apaizak euskaldunak zirenean, dotrina erdaraz ematen zieten, eta liturgia aldatu zutenean eta latina kendu, apaizak, nahiz eta euskalduna izan, dotrina erdaraz ematen zuen.
N-001 A02 Eskolan beti erdaraz egiten zuten, eta karrikan ere bai. Txikia zelarik herrian zeuden militarrek ez zuten euskara ezta entzun ere nahi. Horregatik karrikan euskaraz egiteko ohitura galdu zen, baina etxean beti euskaraz egiten zuten.
N-014 A01 Mutikoa zenean herrian ez zen hitzik egiten erdaraz. Elizkizunak ere euskaraz egiten ziren. Eskolan berriz den-dena erdaraz zen. Dotrina eskolan erdaraz ematen zuten, eta elizan erdaraz. Kozkortu orduko "habla en cristiano" eta halakoak entzuten hasi ziren. Erdaraz ez jakitea tontoen eta kultura gutxikoen gauza zen. Horregatik, eta zapalkuntzarengatik, hasi ziren ama askok umeei erdaraz egiten. Hiztunaren amak ez zekien erdaraz. Erdara sartzen ari da herri euskaldunetan. Urdiainen oso ongi mantentzen da euskara J.M. Satrustegiri esker. Errepide nagusia pasatzen den herrietan euskara atzera doa.