Gaiak

lana: auzolana [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-003 A16 elikadura: sagardoa - elikadura: arto zuritzea Arto zuritzea, auzolan moduan egiten zen. Afaria gaztaina eta sagardorekin jaten ziren. Sagardoa egiteko prozesua azaltzen da.
M-006 A03 etxea: izenak Auzolana zegoenean nahitaezkoa zen joatea. Abisua nola ematen zen. Etxeen izenak.
X-027 A06 herria: Baztan Auzolanak: kaleak txukundu, bideak egin, belarrak. Kontribuzio bat bezala hartu beharko litzateke. Denbora batean beharrezkoa zen, baina gaur egun langabezian egonik, ez luke derrigorrezkoa izan beharko.
II-129b A05 Merkatu egun horietan jende asko egoten zen tabernan. Azoka arratsaldeetan kantu-kantari aritzen ziren. Beraiek lanean aritu behar eta atera ezin baziren ere, hura dena jarraitzen zuten. Orain asko aldatu da bizimodua eta gazteen giroa. Anbizioak aldatu du jendea. Orain bakoitzak bere lana egiten du. Lehen etxez-etxe ibiltzen ziren lanean. Festetako bazkarirako salda eta haragia tomatearekin prestatzen zuten. Txerri hilketan auzo guztiak hartzen zuen parte. Mahaian zeudela gizonak kantuz aritzen ziren. Arto zuritzean ere denak aritzen ziren kantatzen. Horrelakoetan uzten zieten arratsaldea kanpoan pasatzen. Goizeko ordu bata edo ordubiak arte egoten ziren lanean, istorioak kontatzen zituzten bitartean. Urte berria ospatzeko postalak eta gutunak bidaltzen zizkioten elkarri. Gordeka ibiltzen ziren, gurasoak ohar ez zitezen.