Gaiak

abeltzantza: abereak [13 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-019c B11 etxeko lanak Etxeko abereei buruz hitz egiten dute: behiak. Jezteko lana. Belarretako lana.
IR-005 B16 Etxeko abereak: bi animalia izaten zituzten kargarekin ibiltzeko, egurra oihanetik ekartzeko eta garia garraiatzeko. Etxe bakoitzean zortzi-hamar ardi izan ohi zituzten eta batzuetan ardi multzoak ere bazeuden. Txerrikumeak eta oiloak hazitu eta gizendu egiten zituzten. Beraiek ez dute behorrik izan hainbesteko lurrik ez baitute izan.
SM-007b B02 Ez zen azienda askorik, gehien zuenak sei idi zituen. Lanerako erabiltzen ziren. Ardiak ere bazeuden, berak duela hamar bat urte saldu zituen. Artalde txikiak izaten ziren, "saldo" hitzaren erabilera. Ahuntzak Diputazioak ematen zizkien, mendietako sasiak jaten zituzten. Orain mendiak itxi egin dira. Hori dela eta, basurde gehiago daude, sasi zale baitira. Larretara jaitsi eta patatatan egiten dute kalte handia. Otsorik ez da agertu azken urteetan.
SM-007b B05 Ahuntzen esnea ere edaten zuten. Ez zen Maltako sukarrik izan bertan. Ahuntzaina bazen ahuntzak mendira ateratzeko. Oso gutxi ordaintzen zitzaion, etxeetan jaten zuen ahuntz kopuruaren arabera. Ia-ia janaren truke egiten zuen lan. Zer eros zitekeen pezeta batekin. Ahuntzak etxean bakarrik elurte handiak zeudenean egoten ziren. Gauero bueltatzen ziren etxera. Zaldi eta behor asko zeuden. Feriatan saltzen ziren gero.
I-036 A07 Etxeko animaliek ematen duten lanari buruz: behiak, ardiak...
I-023a A07 Etxean zuten hazienda. Behi pare bat eta behorrak, baina hauek oso gaixoberak dira.
SM-010a A09 abeltzantza: larrea Aziendak urtero markatu behar dira, behi gorriak Urepelen eta ardiak Sorogainen. Ordaindu egiten dute buru bakoitzeko azienda Sorogainen izateagatik. Ibarrekoek ere ordaintzen dute, baina erdia. Udan ez dago ardirik, irailaren hogeian markatu eta igotzen dituzte. Behiak maiatzaren hogeita bostean markatzen dira.
I-048 A09 denetarik Berak aziendak izan ditu.
I-048 B16 kontakizuna Abereak bordatan izaten zituzten mendian. Janaria eramatera joaten zirenean bide gogorra zuten. Batzuetan ardiak faltan zituzten. Behin lau gizon joan ziren ardien bila eta binaka bereiztu ziren. Elurretan eta bisutsa ari zela ibili ziren.
I-090a A04 gramatika: lexikoa Adarrak, aurrera, atzera, lardeka, estiburugoi, geldi, buelta, pertika, estrasia, pala. Behi izenak: Gorri, Zuria... Ardiekin hizkuntza guztietan egiten zuen.
I-090a A06 gramatika: lexikoa Tratanteak, potoka, behoka, ferratu, arotza, arrapaladan, trostan.
IC-003b A06 ogibideak: kutxetagilea - elikadura: esnea - abeltzantza: pentsua - nekazaritza: pentsua Jadanik oso jende gutxik dauzka aziendak. Gazte gehienak fabriketan aritzen dira lanean. Txikitatik aritu da kutxetak egiten. Baina etxeko lanak ere egin behar zituzten. Bere denboran hamasei bat kutxetagile ezagutu zituen herrian. Orain ez da inor gelditzen. Girona eta Valentziara bidaltzen zituzten forma besterik eman gabe. Nola aritzen ziren lanean mendian. Orain esnerako behiak ditu. Behiek belarra eskatzen dute eta horretarako denbora. Negurako belarra udan ateratzen da. Esnea salduz ateratzen dutena pentsua erosteko erabiltzen dute, baina oso garestia da.
I-092 A16 gramatika: lexikoa - argosea Alorra, pentzea, sagoia. Orreagako Erromantzearen inguruan. Grisa, nabarra. Ardi batek zati beltzak dituenean, nabarra da. Iluntzea, ilunabarra da. Aharia (marrua), marrogaia, urrixa, giri (behorra), susara (behia), arkara (ardia), azkara (ahuntza), irausi (txerria), ogara (txakurra).