Gaiak

gaztagintza [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-001 A01 Gazta egiteko prozesua: ardiak jetzi, esnea berotu eta hartzigarri pixka bat botatzen zaio. Esnea ordu batez edukitzen da berotzen hogeita hamar bat gradutan. Sua hil, gatzagia jarri eta ordu erdi batez utzi. Pikatzen hasten da hiru-lau zentimetroko koadroak eginez, lau-bost minutu utzi, eta lirarekin puskatu. Liraren azalpena: haridun paleta bat. Arroza bezala dagoenean gatzura atera. Pilota bat eskuan tinkatu eta urratu. Gatzura kendu eta "pizua" jarri hamar minutuz utziz. "Pizua" kendu eta moldeak erabiliz gaztak egiten hasten da. Prentsan hiru ordu laurden egon eta gero buelta ematen zaie, eta bost-sei ordu prentsan utzi berriz. Prentsatik atera eta gazuretan sartu hamar-hamaika ordu. Atera eta hiru orduz uzten dira ohol batean, beste balda batean hiru-lau egun utzi eta gero kameran sartu. Gaztak ontzen behintzat bi hilabete egon behar dute saldu baino lehen.
IR-001 A03 Aitarengandik ikasi zuen bederatzi urterekin. Saltzeko egin dute beti gazta. Gazte garaian, udaberrian hirurehun- laurehun kilo gazta egiten zuten, beranduago seiehun-zortziehun kilo. Gero artaldea handitu eta hiru-lau tona gazta egiten ditu orain. Gaztetan egunean lau-bost kilo egiten zituzten. Ardiek ez zuten hainbeste esnerik ez baitziren orain bezala zaintzen.