Gaiak

nekazaritza: baratza [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-051 A01 etxeko lanak Udazkeneko lanak: iratze eta lizarrak mozten zituzten ardiei neguan bazkari gisa emateko. Baratzean babak, ilarrak, indabak, azak eta barazki asko landatzen ziren. Sagarrak bildu eta pilatan jarri. Abereak oihanean egoten ziren. Mezara orain baino gehiago joaten ziren.
I-001 B08 Baratzean: letxuak, tipulak, baratxuriak, eskarola, patatak, lekak.
II-113a A01 ilargia: eragina Aurkezpena: martxoan baratzean egin behar dena. Lehenik ilargiari egin behar zaio kasu. (02:20") Burua lurrean egiten duten barazkiak, ilbeherean jartzen dira. Gora egiten dutenak berriz, ilgoran landatu behar dira. Egurra mozteko ere ilargiaren faseak garrantzitsuak dira. Martxoan porrua, litxu guztiak, azak, azenarioak, perrexila... landatzen dira. Lurra lehorra dagoela sartu behar dira. Ongarria azaroa eta abenduan jarri behar da, orduan hartzen baitu lurrak indarra. Hilabetea eta hazia lurrean sartzean dagoen sakontasuna ere kontutan hartu beharreko gauzak dira.
II-113a A03 nekazaritza: barazkiak (15:00") Haizeak kalte handia egiten du. (15:45") Baratzearen orientazioa ere garrantzitsua da. (16:16") Perrexila, xapota (xarlota?) eta zereala martxoan landatzen dira eta baratzean bere lekua dute, izkina batean. Barazki hauen gainean ari dira. (22:35") Ilarren eta leken inguruan. Hauek maiatzean jartzen dira. (32:05") Berak ezin du azenariorik landatu, galdu egiten zaizkiolako. (33:00") Tomate eta piperrak landatzeko berak jasotako haziak erabiltzen ditu. Berak dituen tomate eta piper motak. (35:37") Tipulak azaroan jartzen dituzte eta udarako ematen dute hazia. (36:43") Baratxuriak nola lantzen dituen. (37:10") Musika eta agurra.