Gaiak

gaixotasuna: errapeko mina [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
X-031 A03 Errapeko mina: Normalean udan eta haragirako behietan ematen da. Aurreko errapeetan eragiten du gehien. Behiek umea gal dezakete. Behia tratatzen ez bada hil ere egin daiteke. Tratamendu zuzenena penizilina da. Infektatutako erro gehienak galdu egiten dira. Ona da hasieratik errape hori jeiztea bakteria asko ateratzen baitira, baina behiek ez dute uzten. Horrelakoetan errape punta moztea da onena zikinkeria berez ateratzen baita. Kutsakorra da eta posible izanik behia bereiztea komeni da. Prebentzioa ez da erraza. Mendia zikina badago errapeetan zauri gehiago egiten dituzte eta errazagoa da min hau hartzea. Leku altuetan euli gutxiago dabiltza. Belarritakoen bidez larruan zehar hedatzen joango den tratamendua jar daiteke. Baina errapeak ez du izerdirik eta ez da kolatzen. Sulfatoarekin emanda edozein lekutan jar daiteke. Ziurrena, antibiotikoa errapean sartzea da. Bakteria sartzekotan hil egingo baita. Euli mota hau normalean ez da borda barruan ibiltzen, ezta gauez ere. Beraz, egunez barruan edukiz eta gauez kanpora ateraz arrisku gutxiago dago.
X-031 B01 gaixotasuna: desinfekzioa Errapeen desinfekzioa: mamitisa kontrolatzeko prebentzio hoberenetarikoa. Behia jeitzi baino lehen eta gero egiten da. Desinfekzioa nola egiten den. Metodoak, produktuak eta erabilera. Bost produktu motak: iodofodoak, amonio kuaternarioz osatutakoak, clorexidina, hipokloritoa eta DDBSa. Hiru gauza lortu behar dira: bakteriak hil, errapeetako ultzeretako bakteriak hil eta errapeen larrua hobetu. Jeizteko aparailuetan geldi daiteke bakteriak eta zazpi edo zortzi behi kutsa ditzakete. Produktuak txopera kendu eta berehala eman behar dira orain erroa irekita dagoenean pixka bat barrura sartzeko. Produktuaren hirugarren eginbeharra errape larrua zaintzea da. Larrua oso lehorra da ez baitago glandula sebaziarik. Produktuek badituzte larrua gozatzeko sustantziak.