Gaiak

natura [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-092 A10 gaixotasuna - medikuntza: erremedioak Ardien infekzioak zumarraren azala egosiz sendatzen ziren. Begiak, infekzioa zela eta, zuri jartzen zitzaizkienean, belar izpia neurrian moztu eta hura sartuz, bi egunetan hasten zen sendatzen, zikinkeria ateratzen zelarik. Legena kentzeko azufrea irinarekin jartzen zieten ardiei. Gizakien infartua izainekin (basitxaina) sendatzen zen. Zainean sartzen zuten eta hau lehertzeko zorian jartzen zen. "Punta"(?) bat izanda, sendatzeko baso baten barruan txanpon bat eta alkoholaz bustitako kotoia sartzen da eta hari sua emanez surgatu egiten du basoak. Albaitariak baziren kumeak jaiotzen laguntzeko. Jaiotzeko zeuden txerriak ileagatik itotzen ziren barruan. Nola salbatzen zituzten. Behiek satarra (karbunko) zutelarik bizkar gainean ebaki bat egin eta bertan gatza sartzen zieten. Behi batek infartua izan zuen. Albaitari batek hiltzeko esan zion eta beste batek sendatu egin zuen. Naturatik hurbil bizi zirenak hobeki ezagutzen zuten natura, baina jadanik joanak dira haiek.