Gaiak

medikuntza: erremedioak [11 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SA-003 A15 Erremedioak: sua estaltzen zen, hautsarekin gurutzera joaten zen.
SA-003 A16 kontakizuna Ogia etxean egiten ari zela Mariari, tximiniatik ahots batek esaten zion "Maria, pixka bat, Maria, pixka bat". Eta gizonari esan zionean, gizonak esan zion ahotsa nola desagertarazi.
SM-002 A22 Erremedioak: erreumarentzat Iruretako emakume batek otoiz batzuk egiten zituen. Burdinazko giltzekin sendatzen zituzten mingainean ateratzen ziren pikorrak. Hitz motelka egiten zuenari frenulua kentzen zioten. Gero eramaten zuten ogi bedeinkatua hiru elizetara eta haurrari ematen zioten. Inork jakin gabe egiten ziren gauza hauek. Purgazio asko ateratzen ziren lekuan: oloa, erleen argizaria eta xaboia. Erreketak: Arrietako emakume baten erremedioa: harizko oihal batzuei barazki bat jartzen zitzaien. Ilea erortzen hasten denean alkohola beste zerbaitekin ematen zen.
SM-005a A01 sendabelarrak - herri sendagintza Pikorrentzat: olio eta gantz edalontzi bana erromeroarekin frijituta. Hezurrentzat: hezurrak erre eta barautan errautsak hartu. Haginetako mina: intsusa erre. Begientzat kamomila. Zizare belarra edo "santonina" egosia zizareak dituzten haurrentzat. Belarrietako mina: baratxuri frijitua olioarekin. Tentsiorako mihura. Erreumarentzat: bederatzi egun jarraian baratxuriak jan, egunero kopurua handituz eta gero jaitsiz beste bederatzi egun. Baratxuriak gordinik eta barautan. Asun egosiak tentsiorako. Ez hartu asko, bapatean jaisten baita. Hezur edo nerbio hausturak: zainarte belarra txikituta eta gasa artean jarrita. Menta belarra kakarroarentzat. "Oskar belarra" pikorrentzat. "Andura" ziatikarentzat. Malba zuria katarro eta tentsioarentzat. Baita malba ere. "Morrina" (morroinera?) gripearentzat. Mingarratza gordinik sabelerako. "Txikuri belarra" gibelarentzat. Kolpeak, flemoi, hazizurrientzat...: ardo baso bat, olio eta irina goilarakada batekin eta "arruda"rekin. Kataplasma mina dagoen lekuan jarri. Ez jarri apendizean. Pomada: olioa, oilo gantza, aker gantza, pinu erretxina, argizaria buztin-ontzi batean, egurrezko goilara batez nahastu, beheko suan, ongi irakin. Odola garbitzeko, intsusa esnetan irakin. Katarroentzat esnea eztiarekin. Olio epela belarrientzat. Belar lodi txikitua belarrientzat, begetazioentzat. Zahi errea alkoholarekin buruko min eta hotzetarako. Oreztak kentzeko nakarrezko botoiak ur egosian. Erreumarentzat pinu eta ezpela egosiak. Erditu eta gero odolbilduak ateratzeko ogi erre handi bat, ardotan egosia, bi gasen artean jarri. Odoluzkientzat intsusi txikituaren isuria. Barrukoentzat olio epela sartu xiringa batez. Hesteentzat esnea sufrearekin. Erlakaiztenentzat gasa batean irakindako ura eta eztia. Erreumaren aurka arrain kataplasma. Astamenta buruko minarentzat. Belaun atzean jarri eta denbora gutxiz eduki. Arrautz txuringoa frijitua belar batekin sinusitisarentzat. Hamairu ordu eduki eta erabat desagertzen da sinusitisa. Sarnaren aurka, San Juan goizeko ihintza. Katarroentzat ardo egosia aranekin. Garatxoentzat piku esnea. Katarroentzat piku egosiak ezti eta esnearekin. Sabeleko minerako intxaur berdearen oskola anisarekin. Egosi baino lehen berrogei egunetan uretan eduki. Larruaren orbanetarako larrosa petaloak egositako ura. Patata zukua sabelarentzat. Nerbioentzat tila eta laranjondo-lorea. Ohera sartu baino lehen, txingar pixka bat eta bedeinkaturiko lore sorta bat jarri eta "gaiztoak kanpora, onak etxera" esaten zen. Buru, bular, eztarri eta besoetarako: Ura irakin, metalezko ontzi batera bota, orratzez jositako hiru lore sorta jarri, titare bat. Gaixoari gainetik manta bat jarri hozten utzi gabe. Asun egosien ura. Berdin berdin, patxaran adar edo enborra. Zorabioarentzat perrexil sorta bat eskutan eraman. Barize-ultzerentzat: oliba olioa, argizaria eta intsusa karraskatze frijitua. Itzeminentzat xaboi eta olioa. Bihurritzeentzat indarte belarra. Odola garbitzeko karraskila. Forunkuloentzat tipula beroa olioarekin. Sabeleko minarentzat mertxikondo hostoen infusioa. Begietako minentzat larrosa te infusioa. Haurren erredurentzat olio irabiaktua urarekin. Belar hazien lurrina katarroentzat. Esku zartatuentzat gantza. "Lioasirina" zartain batean berotu eta enplastua katarroentzat jarri. Handitasunentzat: tipula, kamomila, ogi apurrak frijitu eta bi trapuen artean, handitasunaren gainean jarri. Giltzurrunarentzat alpiste egosiaren ura. Txiza egiteko perrexil egosiaren ura.
X-031 B03 gaixotasuna: kalitxak Behiak erditu du eta errapeak kalitxaz beterik ditu. Berez desagertzen dira, baina batzuetan urte bete irauten dute. Jeizteko arazoak izango ditu. Irtenbideak: txerto bat prestatzea. Pomadak. Produktu homeopatikoak. Errapeak lokartu eta bisturiarekin kalitxak kendu. Tratamendu zaharrak: zapoa pote batean sartu eta hiltzean kalitxak joango ziren. Lau edo bost hilabete behar ditu zapoak hiltzeko eta berez ere joan daitezke kalitxak denbora horretan.
I-092 A10 gaixotasuna - natura Ardien infekzioak zumarraren azala egosiz sendatzen ziren. Begiak, infekzioa zela eta, zuri jartzen zitzaizkienean, belar izpia neurrian moztu eta hura sartuz, bi egunetan hasten zen sendatzen, zikinkeria ateratzen zelarik. Legena kentzeko azufrea irinarekin jartzen zieten ardiei. Gizakien infartua izainekin (basitxaina) sendatzen zen. Zainean sartzen zuten eta hau lehertzeko zorian jartzen zen. "Punta"(?) bat izanda, sendatzeko baso baten barruan txanpon bat eta alkoholaz bustitako kotoia sartzen da eta hari sua emanez surgatu egiten du basoak. Albaitariak baziren kumeak jaiotzen laguntzeko. Jaiotzeko zeuden txerriak ileagatik itotzen ziren barruan. Nola salbatzen zituzten. Behiek satarra (karbunko) zutelarik bizkar gainean ebaki bat egin eta bertan gatza sartzen zieten. Behi batek infartua izan zuen. Albaitari batek hiltzeko esan zion eta beste batek sendatu egin zuen. Naturatik hurbil bizi zirenak hobeki ezagutzen zuten natura, baina jadanik joanak dira haiek.
X-003 A01 Irratiko lehiaketa saioa: herri erremedio eta ohiturak. Izozki mantxak arropatik kentzeko modua. (02:20") San Juan egunean belarrak bedeinkatzen ziren eta gero gaitzen kontra erabiltzen ziren. Bildutako adarrak San Juan sutetara bota eta gainetik saltatu egiten zen, hau esanez: "sarna fuera ona barnera, gaiztoa kanpora San Juan eta San Pedro balirakigula". Erramun egunean mezatatik etorri eta erramua leihoan jartzen zuten gaitzetatik babesteko. (05:53") Jertsea estua bada ur berotan sartu handitzeko. Euliak sukaldetik aldentzeko, limoia erditik zatitu eta "klabitos" izeneko espeziaren hamar bat ale jarri. (08:20") Kobrea tomatearekin garbitzen da. (09:45") Eltxoen hautsikien kontra tipula moztu berria jarri. (10:55") Arropatik txiklea kentzeko olio gabeko gasolina erabili. (12:20") Euliak etxera ez sartzeko eukaliptusa egosi eta usainak uxatu egiten ditu. (13:48") Espinakak ongi egosi eta ura epel edo hotz dagoela kendu eta horrekin aurpegia garbitu larrua fin-fina edukitzeko. (14:55") Atorraren lepotik makilajea kentzeko talko-hautsak bota eta gero eskuilaz eman. (15:30") Azazkalean kolpe bat hartzean, lixiban sartu ez belzteko. (16:34") Aginetako mina kentzeko azafrana gainean jarri. Mendian egotekotan lizarraren azala ahoan txiklea bezala erabili. (17:44") Eltxo batek ziztatzean, akaforteko tanta bat ipini. (18:20") Eltxo batek ziztatzean, lur garbia hartu eta horrekin igurtziz handitzea ekiditzen da. (18:38") Kaparrondoa olioz ongi igurtzi eta bakarrik ateratzen da. (19:12") Sukaldeko baldosak garbitzeko amoniakoa erabili. (19:50") Tripako mina kentzeko trapu bat berotu eta bertan jarri. (20:48") Dilista itsasien usaina eta zaporea kentzeko, sutik kendu, ozpina bota eta gero berriro bost minutu sutan jarri. (22:10") Gihar-mina kentzeko, bidetik bueltatu eta jarraian azukrea bota eta baso bat ur hartu. Katarroak berez zortzi egun behar ditu. Hala ere, eztia eta limoia onak dira. (24:43") Magrak kontserbatzeko gatzetatik atera eta garbitu eta gero, zintzilik edukitzeko ozpina bota euliak hurbil ez daitezen. (26:40") Ortensiak negurako kontserbatzeko kilo bat azukre uretan bota eta zurtoin guztia barruan hamabost bat egun eduki. (28:30") Beltzaran luze egoteko lagarto xaboia uretan ongi urtu eta eguzkitan egoteko orduan hori krema gisa eman. (29:40") Limoia mikroondasean minutu batez sartu eta zuku gehiago ematen du.
X-003 B01 aholkuak Birrineztatua kentzeko tipula txapan egin eta olio gordin tanta bat botaz azalari lotu. Hurrengo egunerako lehertu egiten dira. (02:45") Eltxoen ziztadetarako erromero hostoa alkoholean sartu eta horrekin igurtzi. Eskuetatik usain txarra kentzeko ozpina edo limoiaz garbitu. (03:50") Pikuak kutxa batean irina eta paperarekin lehortu. (05:00") Tipula xehatzean negarrik ez egiteko grifoa ireki eta horren ondoan zatitu. (06:30") Ahoko zauriak sendatzeko uretara bikarbonatoa bota eta horrekin egunean birritan gargarak egin. (07:25") Sugeak egin: ile bat hartu erro eta guzti eta ur geldian jarri. Laugarren egunean mugitzen hasten da. (08:52") Zurezko tresnak garbitzeko, ur oxigenatu eta uretan bi orduz eduki. (09:40") Kristalak garbitzeko trapua erabili beharrean egunkaria erabili. (10:10") Erleek ziztatzen dutenean, lurra hezetu eta horrekin ongi igurtzi. (10:45") Bizkar gainean ukitu eta apoek ahoa irekitzen zuten; orduan sartzen zieten zigarroa. (11:40") Urrezko gauzak bikarbonatoz garbitu eta gero uretan pasatu baina lehortu gabe utzi. (12:40") Kobrezko ontziak tomatez garbitzen dira hobekien. (14:12") Tipula ebakitzean negarrik ez egiteko mahaian edo tablan ozpin tanta batzuk bota. (15:45") Sudurra ez ixteko menta belarra gelan jarri. (17:30") Gerezi mermelada egiteko: gereziak tarroetan sartu eta azukrea eta ura bota. Gero Maria bainuan egosi. (18:56") Refreskoek gasa ez galtzeko buruz behera jarri. (20:45") Katarroa izanik, tipula ongi egosi, trapu batera urik gabe atera eta ezti naturalezko bi goilarakada gehitu. Hori bularraren gainean jarri eta gau osoan mantendu. Krisantemoen eskejeak orain lurrean sartzekotan, hurrengo urtean lore ederrak izango dituzte. Kontuz bareekin. (23:10") Ilar gorria lodi gelditzeko, aurreko egunean olio pixka bat eta tipularekin beratzen utzi. Erditik zatitutako patata bat bota eta ilarrak egosi direnean patata atera eta sardexkarekin txikituta berriz bota. (24:35") Kiwiak ontzeko golden sagarren artean jarri. (25:55") Arkakusoak kentzeko giltxaur (intxaur?) hostoak lau litro uretan egosi eta gero bainuak hartu. (26:50") Loreak oraindik berde mantentzeko gernu pixka bat nahastu urarekin.
N-007 A04 Arrantzan egitera joaten zirenean izainak harrapatzen zituzten batzuetan. Zaurien kontra jarriz zikinkeria xurgatzen zuten izainek.
SM-012b A06 Duela hogeiren bat urtetik mina du hanka batean. Hainbat sendabide probatu du baina ez zaio joan.
SN-002a A13 Zazpi haur gorrinarekin izan zituen aldi berean, eta denak onik atera ziren. Ospelak sendatzeko bertzoina goritu eta zangoetatik pasatu. Orain ez dago ospelik jendeak jantzi eta zapata hobeak dituelako. Lehen neguan eskalapoiekin galtzerdirik gabe ibiltzen ziren. Kamamilarekin begietako makarra garbitzen da. Zizareak kentzeko baratxuri zurituz egindako lepokoa jarri lepoan eta ohera joan. Lehen hori sinesten zen. Orain ez da horrela egiten, orain medikuak ematen ditu sendabideak.