Gaiak

familia [9 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-019c B08 Bederatzi anai-arreba dira. Denbora batean familiak handiagoak ziren.
IR-005 A04 Familia: seme-alabak eta ilobak. Bere bisitak.
I-026 B03 kontakizuna - denetarik Bere ilobei buruz. Herria asko gustatzen zaie. Familiari buruz zenbait kontu: arraindegia, ikasketak eta gorabeherak.
N-033 A01 ikasketak Leirek bere buruaren eta bere familiaren aurkezpena egiten du. Bere ama Etxalekukoa da, Txurdanea etxekoa. Amona beste etxe aberats batekoa zen. Aitona Amaiurkoa da. Seminariotik atera eta idazkari ibili zen. Azkenean Etxalekun egon zen eta nonbait bizi behar eta Mainmilineara, amonaren etxean, egon zen pupilo. Etxeko alabarekin ezkondu eta Txurdanera joan ziren bizitzera. Bederatzi seme-alaba izan zituzten, bere ama hirugarrena zen. Etxalekun gaur egun aiton-amonak eta osaba bat besterik ez dute. Osaba da orain idazkaria. Valentzian bizi dena eta Errenterian bizi den beste bat ez beste guztiak Iruñean bizi dira. Herrian aitona idazkari eta amonak denda bat zuen, beraz ez dute azienda edo lurrik. Seme-alabek denek egin zituzten ikasketak. Noiz behinka denak elkartzen dira herrian baina amona zaharturik dagoenez, bakoitzak zerbait eramaten du. Leirek beste bi anaia ditu, bera da zaharrena eta filologia hispaniarra eta euskal filologia ikasi zituen. Fermintxok, anaiak, pedagogia egin zuen euskaraz. Baina gustatzen zaiona marraztea da. Eñautek, beste anaiak, forestal hasi baino ez zuen bukatu. Gerora hemendik hara ibili da.
I-016a A03 Bi alaba eta seme bat ditu. Semearekin bizi da. Lehen elizara egunero joaten zen. Orain ez dago horren ongi eta etxean errezatzen du.
I-024 A01 denetarik Bere seme-alabei buruz hitz egiten du. Bi Iruñean bizi dira.
SM-001a A01 lana - ekonomia - Kuba Cubak gauza onak eta txarrak ditu. Zaharrek errazionamendu-liburuxka dute, baina gazteak oso ongi bizi dira, lana badagoelako. Cuban denak pozik bizi dira beraien izaera dela eta. Gazteak politikarekin pozik daude. Zaharrek, berriz, lehengo Gobernuak lapur asko utzi baina kaleak garbitu ere egin zituela esaten dute. Transportistek, erreboluzioa egin zutenek, gero lana gehitu zitzaiela diote. La Habana oso zikina da. Izatez oso ederra izan arren, aurpegi oso itxusia du. Orain hasi dira turismoa bilatzen eta hotel berriak egiten. Cuban ez dago dirurik. Han tabakoa, kafea, azukrea eta lurrak ematen duena dago baina ez dago industriarik eta dirurik ematen duenik. Gazteek ikasketa guztiak debalde egiten dituzte. Batzuek mediku edo abokatu izateko ikasten dute, beste batzuek militarrak izateko eta besteei, ideologia buruan sartzen diete. Errusiarrekiko konparaketa. Bi komunismo dira baina jendeak oso izaera ezberdina du eta horrek egiten ditu ezberdin. Lur guztiak Estatuarenak dira, inork ez du berea den ezer. Kooperatibak sortzen dituzte. Soldata beraiek jasotzen dutenaren ordaina da, ez dute beraientzat ezer biltzen. Soldatek bat-zazpiko aldea dute, zerbitzuan daudenek gutxien irabazten dutelarik. Auzo bakoitzean asanbleak daude eta hauek erabakitzen dute nork zenbat kobratu. Gero Estatuak erabakiak onartu egiten ditu. Ezkontzak dohainik dira. Aspertzen direnean, ehun peso (8200 pezeta) balio ditu dibortzioak. Gizona beste emakume gazteago batekin ezkontzen da. Gehienak banantzen dira. Elkarrekin jarraitzen dutenen haurrak Gobernuak hezitzen ditu. Irakaskuntza guztia debalde da. Familiako bizitza ere badago. Banandutakoen seme-alabez Gobernua arduratzen da baina besteak familiarekin bizi daitezke.
IC-006a A01 Gerratik itzuli zenetik amarekin eta arreba batekin bizi zen. Arreba Ariako mutil batekin ezkondu eta Donapaleura bizitzera joan zen. Ama beranduago hil zen. Orain dela hilabete bat arreba horren bigarren alaba ezkondu zen, baina ez zen joan ez dagoelako bidaiak egitego sasoiko.
IC-001 A07 Orain ez du lanik egiten, bakarrik sukaldean lagundu. Ez da etxetik ateratzen ezta mezatara joateko ere. Apaiza etxera joaten da. Seme-alabak eta senarra. Senarra ere herrikoa zen, artzaina.