Gaiak

ogibideak: hezur konpontzailea [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-018 A02 herri sendagintza Hezurrak konpontzen zituen emakume bat zegoen Auzan. Berak baino lehen bere amonak egiten zuen eta badirudi Ameriketan ikasi zuela. Denek ez zuten begi onez ikusten eta kartzelan ere egon zen. Sasondo etxekoa zen emakume hura. Lehen morroiak eta neskameak bazituzten ere, gero saldu behar izan zuten. Orain taberna eta jatetxea da.
SM-011 A17 Bere aitak egiten zuen eta berak ere ikasi: hezurrak sendatzen zituen. Eskuz ikusten zuen berak non zegoen apurturik. Arrautzaren zuringoa zedarriarekin nahastuta ematen zuen. Hura kolatu egiten zen eta horrek mina leuntzen zuen. Gero bendatu egiten zuen edozein trapu luzerekin. Bere aitak mandoak ere sendatzen zituen.
I-003 B4 Besoa hautsi zuen. Sei hilabetez egon zen igeltxoarekin eta gero joan zen Beteluko petrikiloarengana eta berak sendatu zuen. Lehen zegoena herriko gizona zen, oraingoak semea (honek ikasi omen du medikuntza) eta alaba dira. Hezur gauzak sendatzen dituzte bakarrik. Jende asko joaten da. Ikustearekin bakarrik badakite zer duzun eta ez du erradiografiarik behar.
SN-007a A05 herri sendagintza Ilarregin bazegoen petrikila bat, batez ere hezurrak baina denetarik sendatzen zuena. Txikitan hanka apurtu zuen eta berak sendatu zion. Erredurentzat baltsamua erabiltzen zuten. Zauri txiki eta infekzioetarako olio eta erle ezti tanta batzuekin egiten zuten nahasketa bat erabiltzen zuten. Ume jaio berriei aingeru batzuk jartzen zizkieten gerrikoan.
I-048 A04 Bere ama hezur konpontzailea zen. Berak orkatila hautsi zuen eta amak sendatu zion. Orkatila mandotik erortzean apurtu zuen. Inguruko ibarretatik joaten zen jendea berarengana. Hezurra bere lekuan jarri, arrautzaren txuringoa kedarrarekin nahastu eta hura igurtzen zuen. Oinazea kentzeko ez zuen ezer ere ez, baina hezurrak bere lekuan jartzen zituen. Gabrielen amak aitarekin ikasi zuen egiten, abereekin eta jendearekin egiten zuen hark. Amaren izena Joaquina zen baina Ciriaca zeritzoten, bere amabitxiaren nahieraz. Abizena Irulegi zen.