Gaiak

erlijioa: Santa Agata [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-057 A12 Santa Agata duela hiru urte besterik ez da ospatzen, euskara zerbitzuak bultzatua.
SS-002b A02 kontakizuna - ogibideak: musikaria Urdiaingo musika eta dantzak mugimendua etorri zen momentuan desagertu ziren. 1932an ezkondu zen. Ordurako baile itxia hasia zen. Mutilak alde batean eta neskak bestean egoten ziren dantzaldian. Gerra ondoren German aritzen zen plazan txistua jotzen. Beraz, Gerra ondoan ere txistuak jarraitu zuen plazan. (12:45") Pasodoblea. (13:22") Danbolineroak hamabost bat urteko bi neska eta bi mutil izaten ziren eta urtero aldatzen zituzten. (14:05") Santa Agatan bi maiordomo edo errege aukeratzen ziren eta gero hauek neskak aukeratzen zituzten. Kartak botatzen ziren Errege bezperan Erregea aukeratzeko. Danborileroak mutilak zeuden etxeetan zehar ibiltzen ziren eske. (15:40") Herriko soinulariak. Nola hasi zen bera soinua jotzen. Gitarrak ere baziren herrian. Rondailak ateratzen ziren egun berezietan. Estankoko koadrila organiloa eramaten hasi zen Santa Agatarako. Irisas eta Jaunsaras soinulari famatuak ere eraman zituzten. Gerra denboran gauza horiek guztiak hoztu egin ziren. (26:25") Santa Agatako kontakizuna. Bezperako afaria: zopa, txerrikiak, postrea... Hurrengo eguneko bazkaria: zopa, eltzekoa, txahala... Santa Agataren egun txikia ere ospatzen zuten.