Gaiak

animaliak: sugea [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-056 B02 Suge asko eta handiak daude eta hil egiten dituzte. Ameriketan Kriskitin-sugeei izugarrizko beldurra zien. Zaldiek ere beldurra zieten; ardiek, berriz, ez.
I-048 B08 kontakizuna Panikesa edo erbinudea. Suge kontuak: Zilbetin langileak hartzen zituen gizon batek, Eugiko mugan dagoen larrera eramaten zituen eta leku batean, esaten zien hura ez mozteko handik sugea pasatzen zen eta. Baina oso ausarta zen bat, sugearen zain gelditu eta sugea hil zuen, baina baita bera hil ere sustoaz. Bere aitaginarreba kutxetagilea zen eta Eugiko muga hartan ezpeldi batean zegeola, suge bat mugitzen ikusi zuen eta atzetik segitu zion. Pago batera ailegatzean sugea zuhaitzean kiribildu zen eta gizonak aizkorarekin lau zatitan moztu zuen. Beste behin, seme zaharrenarekin zizatoki batera joan zen. Suge bat ikusi zuen lurrean erdi sartuta. Harri handi bat hartu eta buztan gainera bota zionean sugeak beste aldetik burua atera zuen. Eskerrak semea ondoan zuela. Bera han lanean aritu zenean jabeak Lantzekoak ziren. Haiek kaxkarrekoa ematen zieten sugeei buruan eta gero eskuetan edukitzen zituzten. Berari behin suge batek koxk egin zion hankan eta herritik urruti zegoenez, labanaz gurutze bat egin zuen garbitzeko.
I-092 A07 gramatika: lexikoa Zuhaitzek loreak dituzte. Berdea, muskerra, sugandila, kabala. Badago esan bat: sugandila bat atakatu egiten bada baina hil gabe, hura mendekatuko dela kabalarekin. Kontakizuna. Sugeen inguruan, ez daki suge onik dauden. Kontakizuna.