Gaiak

elikadura: taloak [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-045 A01 elikadura: ogia - sukaldeko tresneria: talaburdina - sukaldeko tresneria: artohola Ogia egiteko modua: orantza, gatza eta ura nahastu, maindirean bilduta utzi eta gero banaka-banaka egin labea berotu bitartean, azkenik labean jarri. Ogia sartu baino lehen garbitu egiten zen labea letxua makil punta batean jarrita. Horrela egiten ziren ere olatak (zer den azaltzen da), mezarako. Ogiak bi-hiru kilo pisatzen zuen eta gainetik borobila eta azpitik laua zen. Taloak (artoa esaten diote hauek) arto irina, gatza eta ur epelakin egiten dira. Talaburdina eta artohola erabiltzen ziren sutan jartzeko. Taloek bizpahiru egun irauten zuten.
I-001 A05 Taloak arto irinez egiten ziren. Errotariak egiten zuen irina. Gero ur epela eta gatzarekin nahastu eta sua piztuta han egiten zen. Esnegain eta txerrikiekin jaten zuten. Baina berari ez zitzaion gustatzen.
IR-005 B07 Ogiaz gain, aza, patata, letxuak eta taloak egiten zituzten. (Taloari artoa deitzen diote). Taloak egiteko era: artoa masatu, pilotaka hartu eta borobilean, eskuz joz zapaldu eta zabaldu. Matxarroarekin, paleta batekin, suan tostatu egiten ziren. Gehienetan esnearekin jaten zen. Ogia gehiago egiten zen taloak baino.
I-043 A09 kontakizuna - elikadura: gazta Bi anaietako bat beti falta zen lanean buruko mina zuelako. Beraiek bazuten artoa eta beti zituzten taloak. Bazegoen familia bat artorik ez zuena baina ez zuten nahi ezer ematerik. Bazuten esnea eta harekin gazta ere egiten zuten. "Marrakuka": taloak esnearekin.
I-011 A04 bizimodua - Elikadura: artoa - elikadura: gosaria Egunero-egunero ordu berean hartzen ditu gizonak afaria, gosaria eta merendua. Gosaltzeko zer hartzen duten. Esneari ez zioten gatzik jartzen. Laratza zer den. Emakumeak gaztetan artoak (taloak) jaten zituen. Artoari "maizea" deritzote. Irakaslearen "torta y leche"-ren kontakizuna. Emakumearen amak nola egiten zituen taloak. Arto asko zuten. Egiten zituzten lanak: belarrak, ardiak, josi...
D-056 A02 Arto-irina ere egiten zuten baina ez ogia egiteko, taloak egiteko baizik. Garia astoan edo bizkarrean eramaten zuten. Artoak (taloak) esne, gazta eta eztiarekin jaten dira. Artoak nola egiten diren. Talaburdina. Hautsekin nola egiten ziren. Taloek bi edo hiru egun irauten zuten. Neguan egunean hiru aldiz jaten zuten artoa.