Gaiak

elikadura: ardoa [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-095b B15 Edaten ari diren ardoari buruz ari dira. (32.48") Ardoa Iru˝etik ekartzen zuten. Zangoza, Ulibarren, Galipentzu, Zare...
II-086a A03 nekazaritza: mahastia Mahastiak izateaz gain ardoa ere egiten zuen. Mahatsa zapaldu eta zukua barriketan sartzen zuten. Urtean zortziehun edo bederatziehun pinta egiten zituen. Saldu egiten zuen: jendea bidoiekin joaten zen. (30:25") Mahastiak gaixotasunik har ez zezan erremedioak jarri behar ziren. Behin mahatsa ontzen ari zenean zerbait gertatu zitzaion. Bazen pinpilinpauxa bat hostoen azpian jartzen zena eta zaina zupatu egiten zuena. Ardo ona egin izan du. Mahastiak arreta behar du eta egunero zaindu behar da. (41:17") Agurra.
II-145a A05 Eritasunak egon dira, baina berak ez du ikusi. (23:10") Mahatsa urrian biltzen zuten. Upeletan bildu eta horietan zapaltzen zuten. Gero makina erosi eta mahastian bertan egiten zuten. Etxeratu eta zubana (barrika handia) batean sartzen zuten. Mahats zuria eta gorria nahasten zituzten. Fermentazioa ikusi eta atera egiten zuten, otsaila inguruan. Gero zukua barriketan uzten zuten. Abenduaren hasiera arte airearekin uzten zuten eta gero ongi estaltzen zuten. Martxoko ilbeherean eta denbora onarekin, barrikaz aldatzen zuten. Barrikak 300 pintakoak ziren, ez baitzuten pipa (600 pinta) betetzeko adina ardorik. Barrikak ardoz hustu bezain laster garbitu eta lehortzen uzten zituzten. Jadanik ez da hainbeste ardo edaten etxeetan. Ordaintzeko sistema ere aldatu da. Gaur egun ardo egitearen inguruan.