Gaiak

sinesmenak: agerpenak [13 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-038 A01 kontakizuna Doloresen anaiari behin batean etxera bueltatzen ari zela, euritakoaren sei puntetan argi bana zintzilika jarri zitzaizkion etxean sartzean itzali zitzaizkionak. Hurrengo egunean, hildako osaba agertu zitzaion. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zen gehiago agertu.
D-038 A02 kontakizuna Mantxintxako baserrian argi bat zebilen hona eta hara egunetan. Azkenean, gizonak galdetu eta argiak erantzun zion bere ama zela meza baten bila. Beraz, meza eskeini zioten eta ez zuten berriz ere ikusi.
D-038 A03 kontakizuna Artantxuko baserriko Teresak ere, argi bat ikusten zuen nonnahi bere senarra hil eta gero. Azkenean, senarra bera agertu zitzaion behin. Eta oraingoan ere, meza bat eskeiniz desagertarazi zuten.
D-038 A04 kontakizuna Bekitxeko Bautistari hiru bat metrotako zuriz jantzitako bi emakume atera zitzaizkion etxera bueltan, ez atzera eta ez aurrera egiten uzten ez ziotenak. Azkenik lortu zuen ihes egitea eta etxera sartzea.
D-038 A05 kontakizuna Beste bati ere, zakur formako animali haundi bat atera zitzaion.
SA-003 A14 kontakizuna Blasenea inguruan herri guztia biltzen zen. Bertako kontua. Ama Birjina ikusten zutenak. Ameriketako senideak hil zirenean nola jakin zuten.
SM-002 A13 kontakizuna Amonaren ahizpari gertatutakoa: senarra oleazioa hartu gabe hil zen ez zuelako nahi. Bera oso gaizki gelditu zen eta Ameriketara joan zen. Bueltatzerakoan kontatu zuen Ameriketan egon zen lehenengo gaueko gertaera. Loak ezin hartu zegoen eta gelan norbait zegoela sumatu zuen. Eskuaz aurpegia ukitu zion bere senarra zenak egin ohi zuen bezala eta honek eskua hartu zion. Epel zegoenez infernuan ez zegoela daki.
SM-002 A02 kontakizuna Beraiek etxean xaboitzen zuten arropa, baina askan garbitu behar zuten etxeetan ez baitzegoen urik. Joaten ziren aldioro iturriaren goi-eskuinaldean argi bat ikusten zuten. Esku itxi baten neurrikoa, dardarka ibiltzen zen. Behin berari ohean zegoela argia atera zitzaion. Apezak aurreko emakumeari esandakoa esan zuen eta ez du berriz ere ikusi. Gero entzun zuen karabineroetan Bizkarreta-Gerendiainen guardia zibil bat omen zegoela jendea lotsarazten zuena.
SM-002 A03 kontakizuna Noiznahi argi bat alde batetik bestera pasatzen zen. Bere anaiarena zen. Amonak kontatzen zuen bere anaia bat hogeita bost urterekin pilotan jolastera joan beharrean, elizara joan zela eta apaizari esan ziola aitortu nahi zuela ez zelako ongi sentitzen. Apaizak kasurik egin ez eta pilotan jolasten hasi eta bat-batean erori egin zen.
SM-002 A04 kontakizuna Beranduagoko historia bat: gizon bat hil zen eta Perpetuaren aitari bidera atera zitzaion ilundu ondoren baina honek hitz egin zion eta besteak ez zion kasurik egin. Bere aitak ezer esan gabe beste gizon bati ere agertu zitzaion.
SM-002 A05 kontakizuna Bere amona edozein momentutan deitzen zuen emakume batek kontatutakoak: haren senarra hil zenean kolpeak entzuten zituen. Haren arimari meza bat eman eta erabat bukatu zen.
SM-002 A08 kontakizuna Mezkiritzeko festetako hirugarren egunean, oraindik gaua ez zenean, bere etxetik hurbil argi handi bat zegoen airean. Afaltzen ari ziren eta denak atera ziren ikustera. Ez daki zer zen hura.
D-012 A04 kontakizuna Zortzi urte zituenean Birjina agertu zitzaion.