Gaiak

gazteak [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
X-015b A02 bizimodua: konparaketa Zortzi urtez etorri gabe egon da eta aldaketa handia aurkitu du. Gazteek han gehiago errespetatzen dituzte gurasoak, hogeita bat urte izan arte ez dira adinez nagusiak eta ez diete alkoholik ematen. Abeltzaintza ere aldatu da. Anizen jendea gutxitu egin da. Bera Ipar Kalifornian bizi da. Herriak urrutiago daude batetik bestera.
X-015b A05 lana - Amerika - bizimodua: konparaketa Han trenez edo autobusez mugitzen dira distantzia luzeak egiteko. Hango jendea arruntagoa da hemengoa baino. Jendea zu agurtzera hurbiltzen da. Aldaketaren inguruan: bera joan zenean auto bakarra zegoen Anizen, medikuarena. Hango gazteek lan gogorrago egiten dute. Hemengo jendeak ez du nekazaritzan lan egiten dirurik ematen ez duelako aitzakiarekin. Gaste jendeak nahiago du lantegian zortzi ordu egin eta bukatu. Hango soldatak ez dira azken urteotan igo. Jadanik ez da hemengo jenderik joaten. Hego Ameriketako jende asko joaten da. Han, lurrak dirurik ematen ez duen arren, ez da saltzen.