Gaiak

nekazaritza: alor-lanak [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
M-005 A03 etxeko lanak Gazte denborako garaiak gogorrak ziren. Alorrean aritzea zen gogorrena, goiz-goizetik gaueraino. Garaiaren araberako beste lanak: udan, uzta bildu garia, artoa, patata, babarrunak. Udazkenean erein eta uztailean biltzen hasten zen. Dena eskuz egin behar zen igitaiarekin. Pilak egin eta taxutu. Larrainera eraman eta idiekin egun osoan bueltaka egon ondoren haizeaz baliatuz, garbitu egiten zen. Garia soberan bazegoen saldu egiten zen. Aziendarekin, behiak, behorrak, ardiak eta txerriekin konpentsatzen zen pixka bat dirua, bestearekin ez baitzen dirurik lortzen.
M-009 A01 Aurkezpena. Gazte garaiko bizimodua: negua eta gero lurrak konpondu eta patata eta artoa ereiten zituzten eta jaiotzen zirenean bi hilabete aitzurrarekin ematen zituzten. Geroago gari eta lurrak iraultzeko lanak ziren. Idiekin irauli eta haizeaz baliatuz hazia garbitu.