Gaiak

budismoa [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SK-004b A01 erlijioa: hiletak Hiztunaren osaba ospitalean hil zen. Erizainek gorpua garbitu eta arropaz aldatu egiten dute, baina zeremonia etxean hasten da. Gela nagusian burua iparralderantz duelarik jartzen da gorpua. (Ezin da lorik egin burua iparraldera izanik). Zuriz janzten dute eta eskuak elkartzen dizkiote, hatzak gurutzaturik. Eskuak erortzen zaizkionean, lokarriz lotzen dute eta aurpegian oihal zuri bat jartzen diote. Intsentsua eta kutxak. Aldarea batzuetan etxean bertan jartzen da eta beste batzuetan tanatorioan. Aurrezeremonian jendea intsentsua erretzera eta familiakoei doluminak ematera joaten da. Gaua gorpuaren ondoan ematen da, intsentsuaren txotxa itzaltzen utzi gabe. Apaingarriak: ate aurrean koroa handi bat eta pasabide guztia lorez mugaturik. Harrera guztia lorez inguratuta zegoen kasu honetan. Elizako ate aurrean familiakoak egoten dira, mahai luze batean jarrita. Izenak, kuaderno berezi batean, eta dirua jasotzen dute kanpokoek. Gero bazkaria egiten da. Zeremonian hiru monje zeuden. Irakurri beharrean abestu egiten den liburu sainduaren otoitzak eta kantuak bukatzean, doluminak edo agurra egiten da. Hirugarren partean intsentsua erre eta telegramak irakurtzen dira. Kanpoan gelditu den jendea, ilaran joaten da intsentsua erre eta errito berdina egitera.