Gaiak

ezkongaiak [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-006 A03 Galdera pertsonalen bidez Valerianaren aurkezpena. Lehen gizona zen emakumea konkistatzen zuena, ez orain bezala. Ezkondu aurretik bost urtez egon ziren. Neskak ez ziren ateratzen, ezkongaia etxera etortzen zen emaztegaia konkistatzera. Hemeretzi urterekin ezkondu zen eta lan asko egin behar zuen. Mutilak kanpora joaten ziren lanera eta etxeko lanak emakumeek egiten zituzten.
SR-009 B05 ezkontza Bere senarra nola ezagutu zuen: gizona soldadu joan zenean bera hartu zuen amabitxi. Nola sortu ziren bikoteak. Igandeetan joaten ziren mutilak neskak ikustera. Hogeita zazpi urte zituztela ezkondu ziren. Ezkontza Arruazuko elizan izan zen eta bazkaria Sotilenean (bere ezkondu eta geroko etxean) izan zen. Jende asko bildu zen.
X-011a A08 Manuelek Margarita igande arratsalde batean ezagutu zuen eta handik sortu zen harremana. Lau urtez egon ziren nobio. Agustin ezkongabea da eta arreba batekin bizi da. Felipek andregaia betidanik ezagutzen zuen, herrikoa baitzen. Josten ikastera joaten zen Feliperen amarengana. Gabon zaharrean bere arrebaren ezkontzan, koruan ikusi eta behera joateko esan zion. Hurrengo egunean dantzaldia amaitutakoan lagundu zuen. Zortzi urtez egon ziren nobio baina oso gutxi ikusten zuten elkar. Neskak hamasei urte zituen, berak baino lau urte gutxiago. Menditik gutunak idazten zituen, bere andregaiarentzat eta besteen andregaientzat.