Gaiak

animaliak: koiotea [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SC-007a A04 Amerika - ogibideak: artzaina 1930ean hasi zen lanean ardiekin. Urte txarrak izan ziren haiek, txarrena 1934 izan zen. Beste leku batera joan ziren, zortziehun kilometro egin zituzten oinez eta trenez. Gobernuak ardi-kopuruaren portzentaje bat kenduarazi zien, gehiegi zeuden eta. Bidaia hartako lurrak basamortu eta mendiak ziren. Ardiekin joan ziren eta Gobernuaren baimena behar zen zenbait lekutatik pasatzeko. Zeramaten karga neurrian hartu izateagatik lortu zuten bere helburua, beste batzuek atzera jo behar izan zuten, zutena galduz. Nevadako mendiak zeharkatuz Fresno aldera joan ziren eta mahastiak errentatzen zituzten ardiak bazkatzeko. Urte txar asko ezagutu zituzten. Lur lehorrenak aziendarentzat ziren, eta euririk egiten ez bazuen, ez zegoen bazkarik. Azken urteetan kamioiekin eraman izan dute ura ardiak zeuden lekura. Artzainak etsai asko ditu Ameriketan. Lehen kontrolatu egiten zituzten koioteak, pozoia eta tranpak jarri ahal zitzaizkien. Baina orain ez dute uzten eta kopurua handituz doa. Idahora joan zen lagun batek ardiak kendu behar izan zituen ezin baitzuen koioteen aurka ezer egin. Bildotsak jaten dituzte batez ere. Badaude koioteen aldeko elkarte anitz, ardiak ez direla inoiz bukatuko esaten baitute, baina koioteak ordea bai. Behin gertatutakoa. Edonon egoten dira koioteak eta hirietara ere joaten dira. Los Angeleseko kaleetan ikusi izan dira. Askok mereziko lukete, bildots ezean koiote-haragia jan.